Páginas

miércoles, 9 de octubre de 2019

20 urte bidezko merkataritzarekin

 
Arratiako Caritasetik produktu mota hauen salmenta bultzatzen ari dira azoka batzuetan, Iker Ugarteren erreportaje baten DEIAn. Domeka honetan Igorren, Garbeko azokan izango dira.



Jada 20 urte daramatzate Arratian bidezko merkataritza bultzatzen. Igande honetan, Igorreko biztanleek eta bisitariek bidezko merkataritzaren produktuak eskuratu ahal izango dituzte Garben ospatzen den azokan. Arratiako Caritasetik bultzada bat eman diote azken urteotan bidezko merkataritzari zentzu honetan.

Horrela, Arratiako Caritasek “bidezko merkataritzako erakundeekin lankidetzan sustatzen duen ekimen hau Arratia bailarako azoka desberdinetan aurkezten da, Bediatik Zeanurira, hilez hil”, Joxe Mari Kortazarrek dioenez. Igandean, produktuak erosteaz gain, Garbeko azokan ekimen honen helburuak ezagutzeko aukera izango da. Gainera “mahai-inguruan emongo da ekoizpenerako alternatiba honen barri eta, besteak beste, azukrea, kafea eta txokolatea lako jaki gozoak jarriko dabez salgai”, dio Kortazarrek.



Honako ekimenekin eta “urtean zehar garatuko diren beste batzuekin, Caritasek bidezko merkataritzaren esangurea ezagutzera emon gura deutse Arratiako biztanleei”. Horrela, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hartu-emon zuzenago baten alde borrokatzen duten gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte mugimenduek suspertzen duten ekoizpenerako bide alternatiboa gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Adibidez, produktu hauek erosten direnean, jakin behar da “bere produkzioan esku hartu duten beharginei soldata zuzena ematen zaiela eta produktu hori era ahalik eta jasangarrienean egin dela ziurtatzen da”, besteak beste.

 
Ibilbide luzea darama Arratia osoan Caritasen eskutik. Orain dela hogei urte erabaki zuten boluntario batzuk bidezko merkataritza herri guztietara hurbildu behar zela. Eta hurbiltzeko modu ezin hobea izan da urteotan zehar azoka hauetan egotea. Batez ere, bidezko merkataritzaren barruan, gehien saltzen diren produktuak kafea, kakaoa eta azukrea dira batez ere. Ekintza honen helburuetako bat, bidezko merkataritzako produktuen salmenta handitzea da, eta igandean erosteko aukera ezin hobea dago Garbeko azokan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario