Páginas

domingo, 13 de septiembre de 2020

Zeanuri: San Adrian ermitea: Fedeak coronavirusari irabaziz


60 lagun inguru alkartu arren gaur Beobiden, aforo arazoengatitik, talde txikitxu bat baino ez da egon ermita barruan, osasun neurriak zorrotz zainduz. Auzoak ez dau jai hau ahaztu!
Eguneko argazki bilduma berton.



Argazkiak: Javi Errando eta Maren Iturbe

Mezea irailaren 13an, domekea, 12:00etan.

San Adrian baseliza edo ermitea Zeanuriko Beobide auzoan dago, Ipiñaburuko kofradian. Irailaren 8an da bere jai eguna, nahiz eta domekan ospatzen da norma
lean.

Meza ostean



Zeanuri. San Adrian ermitea
 
San Adrian baseliza oso eraikin xumea da: nabe bakarra dauka eta hegoaldean kanpai-horma atxikia. Barruan aipatu daikeguz aspaldiko sermoitegi edo pulpitoa, San Adrian santuaren irudi oso interesgarria eta oraintsuago egindako altare harria errotarri bat erabiliaz. Kanpoan bolatokia ere ikusi daiteke.
 

San Adrian barrutik. Zeanuri


Antzina agorraldietan, San Adrianen imajina edo irudia Aldain errekara eroaten zan, uretan sartu eta busti eta prozesioan barriro eroan ermitara. Galdutako gauzen bila ere joaten ei zan  jendea ermita honetara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario