Aurten mezea eguaztenean, irailak 29, 12:30etan. Erdu!
San Migel egunez, Igorreko (Turtureko) San Migel ermitan erromeria ospatzen da.
1985. urtean geu be han izan ginan eta geugaz batera Bonifazio Arandia
"Fasio" trikitilari handia hauspoari eraginez. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea
Araonako eta puntapioetan arazo barik ekiten deutsie dantzateari, baina baltseora heltzerakoan arazoak sortzen jakez euretariko batek ez dakialako bueltaka dantza egiten.
Ondoren, Luitxue ikusi geinke. Kepa Artetxek hamabi urte ebazala leku berean ikusi eban zelan belaunekaz markatzen ebezan pasuen amaierak. Luitxue kamara aurrean arrotz sentitzen zan arren, Kepak berak konbentzitu eban horretara.
Jatorrizko bertsioa, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearena, aldatu egin dogu eta zuzendu, Igorreko infomanteen eritxia kontuan harturik (Arratia.tk blogaren ohartxoa).
Benetan gizon berezi eta maitagarria Fasio:
Kepa Artetxek berak be lagun handitzat eukitakoa. Beragaz batera, beste lau
andra ikusi geinkez jantzan laukoteka gurutzetara. Jantzi gorriagaz dagoana Mari
eta aurrez-aurre bere koinata
Mari.
Fasioren andrea, Juanita Artabe dogu eta bere
parean Damiana, Luis Bilbao "Lutxue"-n emaztea.
Araonako eta puntapioetan arazo barik ekiten deutsie dantzateari, baina baltseora heltzerakoan arazoak sortzen jakez euretariko batek ez dakialako bueltaka dantza egiten.
Ondoren, Luitxue ikusi geinke. Kepa Artetxek hamabi urte ebazala leku berean ikusi eban zelan belaunekaz markatzen ebezan pasuen amaierak. Luitxue kamara aurrean arrotz sentitzen zan arren, Kepak berak konbentzitu eban horretara.
Jatorrizko bertsioa, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearena, aldatu egin dogu eta zuzendu, Igorreko infomanteen eritxia kontuan harturik (Arratia.tk blogaren ohartxoa).
No hay comentarios:
Publicar un comentario