Páginas

viernes, 27 de septiembre de 2019

Familia ospakizunak lantzeko 2019/20 material bildumea aurkeztu da


Irailaren 26an, arrastiko sei t'erdietan Igorreko Parrokiko lokaletan aurkeztu da kurtso honetarako familia ospakizunak lantzeko material bildumea. Guraso eta katekisteentzat oso egokiak.

Familia ospakizunak parrokian, katekesian edo etxean lantzeko euskeraz material gitxi egoala jabeturik, 10 urte ba dira Arratiako parrokiek material sorta bat ataratzen dabela: errez erabiltzeko etxean zein katelesian, aurretiaz landuz parrokiko ospakizunean daukie azken garapen eta agerpen osoa.



Biduma honek, Nik zuoi oinak garbitu deritxana,  lehengo urteetako giltzarri biak mantentzen ditu:

-hilen behin egiten diren famili ospakizunei batasun bat emon, hari bat eskeini urte guztian zehar.
-familian ospatzen dana, aurretiaz etxean eta katekesian landu da ahal izatea, hiru zutabeok koordinatzen ahaleginduz.


Bertan honako osagai honeek azaldu dira:

-kanta bat, gaia urtean zehar lantzeko.
-poster bat parrokian begi aurrean izateko ospakizun guztietan, urtean zehar.
-poster txiki bat, umeak etxean osatzeko, eta esku lanen bitartez erabiltzeko aukerea emoten dauena.


-gida pedagogikoa hile bakoitzean: gaia, ebanjelioa, otoitzak, sinboloak, kantak eskainiz. Inork gura badau eskatu eta emailez bialduko jako oso-osorik.
-otoitz orritxo bat parrokiko otoitzak etxean eta KTan be egin ahal izateko.
-gurasoentzako liburutxo elebiduna gai honetan sakontzeko pertsona eta kristau heldu lez. 




Este librito, de 100 páginas, se publica en euskera y castellano teniendo en cuenta que algunos padres de familia no dominan el euskera. Es el número 13 de la colección Arratia.

Hona aurtengo kantak:

Emaiguzu Jauna (9. or.)


Azken Afari ezkeroz Jauna (50. or.)


Pazko Domekako koplak (38. or.)


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario