Gutako
batzuk aspalditik gozatzen ari garen altxorraren
berri eman nahi dizuegu eskutitz honen bidez, zuek ere eskuratu ahal
dezazuen. Zer
da altxor hori? BARNETASUN
ASTEA. Aurreko urteetan bezala aurten ere antolatzeko asmoa dugu JOXE
ARREGIren laguntzarekin, euskaraz.
Ohikoak
zaretenontzat, esan behar da beste urteetan baino beranduago jarri dugula aste
hau, lekua eta data egoki elkartzeko garaian arazotxo batzuk izan ditugulako.
Aurten
URRIAREN 4
tik (ostiraletik) 10era
(ostegunera) izango da.
Bada
jendea, arazo ezberdinengatik, aste osorako joaterik ez daukana eta asteburuko
barnetasun-aldia egin nahiko lukeena. Honela jarrita, asteburuan egon nahi
duenari, aukera ematen zaio eta besteek aste osoan jarraituko dute isiltasun eta
kontenplazio giroan.
Ahalik
eta jende gehienarengana iritsi nahi dugu aste honen berri ematerakoan.
Horregatik, orri hau jasotzen duzun horrek kontenplazio egun hauetan parte hartu
dezakeen inor ezagutzen baduzu, esaiozu, mesedez.
Barnetasun
egun hauek, euskaraz, urte batean aste osokoak eta hurrengoan asteburukoak,
egiten ditugu. 2010ean Arantzazun egindako gogo-jardunetan hartu zen erabaki
hau, urte batean astebetekoa eta hurrengoan asteburukoa egitea, alegia.
Beste
talde bat badago Joxerekin gaztelaniaz egiten duena, (Ekainak 21-23) Gure
borondatea euskaraz egiten jarraitzea da eta horretarako taldea berriztatzearen
beharra ikusten dugu.
- Lekua: Irunen, Egiluze izeneko Gogoeta-etxean.
- Pertsonako kostua, Matrikula: 50€ aste osokoa, 30€ asteburukoa +
- “ “ Ostatua: 43 € eguneko.
- Isiltasunari garrantzia handia ematen zaio; otorduak ere isilik egiten dira
Egunean
zehar meditazio-hitzaldiez gain otoitzaldiak ere egiten dira, tradizio
espiritual ezberdinetako irakurketak eta poesiak hausnarketarako
jarraituz
Arratsalde-ilunabarrean,
afal aurretik, ordu eta erdi inguruko batzarra egiten da, bakoitzak egunean
zehar bizi izandakoa partekatzeko, zalantzak argitzeko, elkarrizketarako, musika, isiltasuna eta
poemak lagun.
Informazio
hau baliagarria izango zaizulakoan, hemendik luzatzen dizugu gonbidapena,
asteburua nahiz aste osoa, barnera begira eta lasai, giro onean pasatzera.
Jaso
ezazu agur bero bat
Joxan
Agirretxe: jagirretxe@gmail.com
tel. 615 721 784
Arantzazu
Ormazabal: mantxin@gmail.com
tel. 695 700 124
No hay comentarios:
Publicar un comentario