Páginas

domingo, 10 de marzo de 2019

Zeanuri: zazpi neska-mutilek lehen penitentzia ospatu dabe

Amane, Aimar, Irati, Oier, Maialen, Martina eta Uxuek garu ospatu dabe, euren gurasoak lagunduta, euren bigarren sakramentua: lehen penitentzia.

Bateoaren ondoren, peniyentzia edo adsikidetzearen sakramentua ospatzeko eguna heldu jake.

Apaltasunaz, noprbneraen hutsak ikusi eta onartzeko, eta Jainkoagan konfiantza osoaz, berak maite eta parkatzen gaituela jakitun, pozarren eta lagun eta familiaz lagundurik ospatu dabe sakramentu hau.

Hona irakurri daben ardi onaren testua:



Ebanjelioa (Lk 15,4-7)

Jesusek parabola hau esan eutsen:
«Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bajako, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean itzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?
Eta aurkitzen dauenean, lepoan hartzen dau poz-pozik eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak batu eta esaten deutsie: “Egin festa nirekin, aurkitu dot-eta galdutako ardia!”
Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen dau bihozbarritzen dan pekatari batengaitik, bihozbarritu beharrik ez daben laurogeita hemeretzi zintzoengaitik baino.

Zorionak guztioi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario