Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Gosearen aurkako kanpaina:
«Gure axolagabekeriak ahanzturara
kondenatzen ditu»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi
Kristoren heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu
domekea. Berari esker, gu ere piztuko gareneko itxaropena sendotzeko eguna.
Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza osoaren egia. Jesus berbiztu dalako,
badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza zorionezko eskeintza dala. Kristo
berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko bidea egiazko zorionaren bidea
dogu.
Esku
Elkartuak edo Manos Unidas erakundeak, munduko gosearen aurkako kanpainan,
jasaten dauan miloeka lagun gogoan izateko eta gosea eragiten dauan
desbarditntasunaz jabetzeko dei egiten deusku goiburu honen bitartez: «Gure
axolagabekeriak ahanzturara kondenatzen ditu».
Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere zoriontasunez.
Abestia: " GOAZEN ALKARTURIK…
Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia."
DAMU-OTOITZA
Senideok, geure barrura eta bizi garean gizartera
begiratzen badogu, ikusiko dogu, "solidaritza" berbea ahoan sarri
erabilten badogu ere, besteen beharrizanak ez gaituela larregi kezkatzen.
Horregaitik, Jaungoikoari parkatzeko eskatu beharrean aurkitzen gara:
- Jesus Jauna, gure janari egin
zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, behartsuen bidera Aitak
bialdua izan zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 17, 5-8:
Erreka ondoko zuhaitzak ur bila luzatzen ditu bere
sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria Jaungoikoa da.
Erantzun-Salmoa: 1ngo salmoa
Hibai ertzean dagoan arbolak ur
aldera luzatzen ditu bere sustraiak; eta uretik xurgatzen dau bizia. Gure bizi
iturria Jainkoa da.
"Bai dohatsu, gau ta egun
Jaunaren legea hausnartzen dauena."
1 Kor 15, 12. 16-20:
Jesusen biztuerea ez da bakarrik gure fedearen
oinarria, gure biztuerearen itxaropena eta ziurtasuna ere bada. Kristo biztu
dalako, geu ere biztuko gara.
Lk 6, 17. 20-26:
Ebanjelioa behartsuentzat barri ona da eta
aberatsentzat zoritxarra. Gose diranak zoriontsuen artean sartzen ditu Jesusek,
aseak izango diralako.
Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zoriontasun-bidean jartzen gaituen Aitari eskatu
deiogun zoriona gehien sufritzen dabenetzat.
-
Eleizaren alde. Zorion betea iragarri daian bihotzez
behartsu diranentzat eta bidegabekeriaren eraginez sufritzen dabenentzat.
Eskatu deiogun Jaunari.
-
Munduko agintarien alde. Batzuen zorionean oinarritu barik euren eginkizun lehena benetako zorion-bidea,
pobreen egoera hobetzea izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Sufritzen
dagozanen alde. Danontzat diran
ondasunen banaketa bidegabearen eraginez pobretasuna jasaten dabenek, bizitza
duina jadetsi daien Esku Elkartuak erakundearen laguntzagaz. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Gu guztion alde. Ebanjeliotik jatorkun zorion bidea
bizitzeko eta herrien garapen zuzenaren alde egiteko nahia biztu dakigun.
Eskatu deiogun Jaunari.
Jainko ahalguztidun eta betierekoa, zeru eta lurra
gobernatzen dozuzana, entzun zure Eleizaren otoitzak, emon zoriona mundu
honetan eta zure ontasunen dohainez gozatzeko aukera. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez.
OHARRA DIRUA BATU AURRETIK
Gaur batzen dan dirua Esku Elkarteak erakundearen esku
itziko dogu, ahulenen aldeko egitasmoetan erabili dagian. Eskerrik asko GOSEAREN
AURKA konprometitzeagaitik.
AZKEN AGURRA
Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku.
Eukaristiaren mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean
aurrera egiteko indarra eta adorea emon deusku.
Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena.
Zoriontsuak...."
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA -
C
Campaña
contra el Hambre:
«Nuestra
indiferencia los condena al olvido»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi:
Kristoren heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu
domekea. Berari esker, gu ere piztuko gareneko itxaropena sendotzeko eguna.
Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza osoaren egia. Jesus berbiztu dalako,
badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza zorionezko eskeintza dala. Kristo
berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko bidea egiazko zorionaren bidea
dogu.
Manos Unidas, en su Campaña contra el Hambre en el mundo, nos invita a
tener presentes a los millones de personas que la padecen y nos llama a tomar
conciencia de la desigualdad que alimenta el hambre con el lema: «Nuestra
indiferencia los condena al olvido».
Jaungoikoak bete gagizala guztiok bere zoriontasunez.
Abestia: "
GOAZEN ALKARTURIK "
DAMU-OTOITZA
Senideok, geure barrura eta bizi garean gizartera
begiratzen badogu, ikusiko dogu, "solidaritza" berbea ahoan sarri
erabilten badogu ere, besteen beharrizanak ez gaituela larregi kezkatzen.
Horregaitik, Jaungoikoari parkatzeko eskatu beharrean aurkitzen gara:
- Jesus Jauna, gure janari egin zareana.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, behartsuen bidera Aitak
bialdua izan zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 17, 5-8:
Erreka ondoko zugaitzak ur bila luzatzen ditu bere
sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria Jaungoikoa da.
Para vivir hay que apoyarse en Dios ”En Él vivimos, nos movemos y somos” Él es el único en el que nuestras esperanzas
y deseos más profundos encuentran su meta.
Erantzun-Salmoa: 1ngo salmoa
Hibai ertzean dagoan arbolak ur
aldera luzatzen ditu bere sustraiak; eta uretik xurgatzen dau bizia. Gure bizi
iturria Jainkoa da.
El salmista nos descubre la raíz de la felicidad: meditar
la ley del Señor y deleitarse en ella.
"Bai dohatsu, gau ta egun
Jaunaren legea hausnartzen dauena."
1 Kor 15, 12. 16-20:
Jesusen biztuerea ez da bakarrik gure fedearen oinarria, gure
biztuerearen itxaropena eta ziurtasuna ere bada. Kristo biztu dalako, geu ere
biztuko gara.
La Resurrección del Señor es nuestro apoyo y nuestra
fuerza. Creer en la Resurrección es vencer la muerte, es valorar la materia, es
vivir desprendidos.
Lk 6, 17. 20-26:
Ebanjelioa behartsuentzat barri ona da eta aberatsentzat zoritxarra.
Gose diranak zoriontsuen artean sartzen ditu Jesusek, aseak izango diralako.
Vivir la vida del Resucitado es vivir en contradicción
con el mundo. No es huir del mundo, ni dejar de amar las criaturas de Dios; es
simplemente vivir la libertad de los Hijos de Dios.
Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zoriontasun-bidean jartzen gaituen Aitari eskatu
deiogun zoriona gehien sufritzen dabenetzat.
-
Eleizaren alde. Zorion betea iragarri daian bihotzez
behartsu diranentzat eta bidegabekeriaren eraginez sufritzen dabenentzat batez
ere. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Por los gobernantes; que en sus proyectos tengan en cuenta a los más desfavorecidos,
para que así haya cada vez menos desigualdades y se repartan mejor los bienes de que disponen. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Sufritzen
dagozanen alde. Danontzat diran
ondasunen banaketa bidegabearen eraginez pobretasuna jasaten dabenek, bizitza
duina jadetsi daien Esku Elkartuak erakundearen laguntzagaz. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Por los aquí
reunidos para que seamos solidarios
con los que día tras día pasan hambre y
no tienen medios necesarios para mejorar la situación. Eskatu deiogun Jaunari.
Jainko ahalguztidun eta betierekoa, zeru eta lurra
gobernatzen dozuzana, entzun zure Eleizaren otoitzak, emon zoriona mundu
honetan eta zure ontasunen dohainez gozatzeko aukera. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez.
Monición a la colecta
Con la colecta
de hoy colaboraremos con los proyectos que Manos Unidas realiza en favor
de los más desfavorecidos. Gracias por vuestro compartir.
AZKEN AGURRA
Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku. Eukaristiaren
mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean aurrera
egiteko indarra eta adorea emon deusku.
Tu Señor, llamaste felices a los pobres, a los hambrientos,
a los que lloran, a los perseguidos... pero nos cuesta creer en tu palabra.
Que apoyados en Ti, sigamos
tus huellas, el camino de las Bienaventuranzas.
"Zoriontsuak....i
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA
hobendunen bidean ez dabilana,
lotsabakoen batzarrean jarten ez dana.
Ostera, Jaunaren legean atsegin dauana,
gau eta egun Haren legea hausnartzen dauana.
bere sasoian emoten dau frutua;
eta orririk igartzen ez jako:
zeregin guztietan ondo joako.
haizeak daroan lastoa bezala izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario