Páginas

domingo, 24 de febrero de 2019

Igorre: Aita onaren parabolea eta bataioa

Zapatuan ospatu genduan otsaileko famili ospakizuna Igorren. Beste parrokietan legez, Aita onaren parabola aztertu genduan. Berezitasun legez, KTko gure lagun J.A. bateoa be ospatu genduan familia eta KTko lagunekaz batera.

Ospakizun sano hunkigarria izan zan.

Otsailean: J.A. bateoa ospatuz, danok gogratu genduan gure bateo eguna.

Martxoan, garizuman sartuta, KT03koak lehen penitentzia osaptuko dabe eta KT04koak eurena barriztatu.

Kantaldia be izango dogu, kanta zahar eta barriak ikasiz.

Hona hemen Aita onaren parabola zoragarria:

Ebanjelioa (Lk 15,11-32)
Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola

Aldi haretan, zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ohi jakozan Jesusi entzuten. Eta farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran esanez «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».

     Orduan Jesusek parabola hau esan eutsen:

     «Gizon batek seme bi eukazan; gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan ondasunak. Egun gitxi barru, seme gazteena, bere gauza guztiak batu eta urrunera joan zan; eta nasaikerian bizi izanez, ondasun guztiak jan zituan.

     Eukan guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban. Txerriek jaten eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson emoten.

     Orduan bere barrura bihurtu eta esan eban: "Hamaika morroi bada gure aitarenean nahiko ogi daukala eta ni hemen goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana, eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot gehiago zure seme izenik merezi; hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta jagi, eta bere aitagana abiatu zan.

     Oraindino urrun egoala ikusi eban aitak, eta erruki izan eban; joan zan arineketan haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi jakon. Semeak esan eutson: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka, ez dot gehiago zure seme izenik merezi».

     Aitak, ostera honan esan eutsen bere morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena, eta jantzi egiozue; ipini egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan daigun, eta jai egin: nire seme hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta." Eta hasi ziran jai egiten.

     Seme zaharrena soloan zan. Eta handik etxera hurreratzekoan, soinu eta dantzak entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha zer zan itaundu eutson. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da, eta aitak zekor gizena hil dau, semea onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin zan, eta ez eban sartu gura. Eta aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon. Baina semeak erantzun eutson aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan egon, zure esanik behin ere egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu sekula emon lagunartean jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme hori etorri danean, zekor gizena hil deutsazu".

     Aitak orduan : "Seme, zu beti neugaz zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu; jai egin behar genduan eta poztu, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta"»






No hay comentarios:

Publicar un comentario