FAMILI MEZA OTSAILAK 17
SARRERA (NEREA)
Egun on, Eukaristiaren ospakizun honetara
etorri zareen guztioi.
Kristoren
heriotza-piztuerak, ospatzeko eguna dogu domekea. Berari esker, gu ere piztuko
gareneko itxaropena sendotzeko eguna. Pazkoan dago izan ere, kristau-bizitza
osoaren egia. Jesus berbiztu dalako, badakigu Jesusen zoriontasunen eskeintza
zorionezko eskeintza dala. Kristo berbiztu eta bizi dalako, hark proposaturiko
bidea egiazko zorionaren bidea dogu.
KANTA
TOKI BAT EIOZUE
LAGUN BERRIARI
ALKARTUTZEN BAZARIE
EGINGO DA ESERI
ADISKIDETASUNAKIN
POZEZ TA ALAIKI
BIHOTZ ASKATUAREKIN
HITZ EGIN BERARI
BERAK MAITASUNAREKIN
LAGUNDUKO GURI (BIS)
ABADERAN AGURRA
Aitaren eta semearen......
Jainko Jauna, Aita ona izan
bedi zuekin.....
ERRUKIA KANTA
ZERU GOITIK HELDU ZIÑEN
JAUNA GURI ENTZUN
GARBITU PEKATU LOHIAK
IZAN GAITEZEN LAGUN
MAITATU IZAN GAITUZU
GUK EGIN ARREN PEKATU
ZUREKIN DANA DATA ONA
GUTAZ JAUNA ERRUKITU (BIS)
LEHEN OTOITZA Danon artean pantailan:
Jainko Aita-Ama Ona:
Jesus dogu argi
Eta gure osasun
Zutitu eta Jauna
Goratu daigun!
NEREAK: Erreka ondoko zugaitzak ur bila
luzatzen ditu bere sustraiak eta ura da bere bizi-iturria. Gure bizi-iturria
Jaungoikoa da.
LEHEN IRAKURGAIA
Jeremias Profetaren liburutik (Jr 17, 5‑8)
Hauxe dino Jaunak:
«Madarikatua, bere itxaropena gizonagan dauana,
bere indarra haragian bilatzen eta bihotza Jaunagandik urruntzen dauana.
Kardulatza basamortuan lez izango da; hona etorten bajako ere, ez dau ikusiko;
basamortu errean bizi izango da, inor bizi ez dan lur gazian.
Bedeinkatua,
Jaunagan ustea dauan gizona, bere itxaropena Jaunagan dauana. Ur ertzetan
landatutako zuhaitza lakoa da, ur bizien ondoan botako dau bere zuztarra; ez
dau beroaren bildurrik, bere orriak beti hezerik; lehor urtean ez deutso
ardurarik; ez deutso itziko frutua emoteari».
Jaunak esana.
SALMOA KANTA
MAITASUNA
EREITERA
ATERA ZEN
EREILEA;
ZABAL
BIHOTZA ETA HAUSNARTU
JAUNGOIKOAREN
HITZA
JAUNGOIKOAREN
HITZA!.
Lur landuko
haziak soilik
eman zitun
fruituak,
batak gutxi,
besteak asko,
nork bere neurrikoak
NEREAK:
Gaurko Ebanjelioaren ordez hile honetako parabola
entzungo dogu.
Jesusi entzuteko prestatuz, kantau dagigun "Aleluia".
EBANJELIOA
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 15,11-32)
Aldi haretan,
zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ohi jakozan Jesusi entzuten. Eta
farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran esanez «Honek ondo
hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».
Orduan Jesusek parabola hau esan eutsen:
«Gizon batek seme bi eukazan;
gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu dagokidan senipartea
ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan ondasunak. Egun gitxi barru, seme gazteena, bere
gauza guztiak batu eta urrunera joan zan; eta nasaikerian bizi izanez, ondasun
guztiak jan zituan.
Eukan
guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta
beharrizana sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta
haren morroi jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban.
Txerriek jaten eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson
emoten.
Orduan bere barrura bihurtu eta esan eban:
"Hamaika morroi bada gure aitarenean nahiko ogi daukala eta ni hemen
goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana, eta esango deutsat: Aita, pekatu egin
dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot gehiago zure seme izenik merezi;
hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta jagi, eta bere aitagana abiatu zan.
Oraindino urrun egoala ikusi eban aitak, eta
erruki izan eban; joan zan arineketan haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi
jakon. Semeak esan eutson: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka,
ez dot gehiago zure seme izenik merezi».
Aitak, ostera hoanean esan hutsen bere
morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik ederrena, eta jantzi egiozue; ipini
egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil;
jan daigun, eta jai egin: nire seme hau hilda egoan eta biztu egin data;
galduta egoan, eta aurkitu egin dogu‑ta." Eta hasi ziran jai egiten.
Seme zaharrena soloan zan. Eta handik etxera
hurreratzekoan, soinu eta dantzak entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha
zer zan itaundu eutson. Morroiak erantzun: "Zure anaia etorri da, eta
aitak zekor gizena hil dau, semea onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin
zan, eta ez eban sartu gura. Eta aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon.
Baina semeak erantzun eutson aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan
egon, zure esanik behin ere egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu
sekula emon lagunartean jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme
hori etorri danean, zekor gizena hil deutsazu".
Aitak orduan : "Seme, zu beti neugaz
zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu; jai egin behar genduan eta poztu, zure
anaia hau hilda egoan eta biztu egin da‑ta; galduta egoan, eta aurkitu egin
dogu‑ta"»
HOMILIA
Besarkadak
adierazten dau marrazkian parabola honen barru barruko esangurea. Itzuli dan
seme gaztea bere Aitagaz bat eginik! Argia. Batasuna.
Atzean,
gerizpean, seme nagusia, jeloskorra, ez dau parte hartuko besarkadan, jaian.
Ilunpetan bizi da, beste mundu baten.
Noiz
urruntzen gara Aitarengandik? Ejenplu zehatzak ipini.
Noiz
itzultzen gara?
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
ABADEAK:
Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko gure Jaunari
gaurko gizon-emakumeen beharrizanak eta uste osoz Haren laguntasuna eskatu
dagigun:
1. Eliza
osoa eta kristau bakotxa eskuzabaltasun, zerbitzu jarrera eta solidaritza eredu
izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
2. Munduko
herri zapalduen alde, gerran edo gerraren ondorioz sufritzen dabenen alde euren
egoera larri horretan gu guztion laguntza euki dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
3. Beren
zoriona dirua eukitean oinarritzen dabenen alde: benetako zorion-bidea aurkitu
dagien, pobreak serbitzatuz eta sufritzen dabenei lagunduz. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
4. Eukaristi
honetan alkartu garen guztion alde: geuk ere, Jesusen Piztueraren argitan,
geure zorion-bidea aurkitu dagigun.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
ABADEAK:
Entzun, Aita ona, zure seme-alabon eskariak;
emoiguzu bihotz errukitsua eta sortu gugan solidaritzazko jarrerak. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
EZAUGARRIAK:
OGIA
ARDOA
KALIXA
BESARKADA BANA GURASOENGANA JOAN ETA EMON.
PEGATINEA IPINI POSTERREAN
DIRUA BATZEA
OTOITZA (PANTAILAN)
Jainko Aita-Ama Ona:
Ogi eta ardoa honekaz
Gure bizitza guztia
Eskaini gure deutsugu:
Nahiak eta ezinak.
Zure ondoan
Argia eta bakea doguz!
SANTUA KANTA
SANTU SANTUA DA GURE AITA
ZERUETAKO JAINKOA
ZERU LURRAK BETEERIK DAUKA
BETIKO ZURE DISDIRAK
BEDEINKATUA GAUR DATORRENA
JAUNGOIKOAREN IZENEAN
HOSANA ZERU GOOIENETAN
HOSANA ZERU GOIETAN
GURE AITA KANTA
GURE AITA
ZU ZARA
ZERUETAN
ZARANA
SANTU BEDI
ZURE IZENA
BARKA BEDI
GURE HOBENA
GAITZ GUZTITIK
ALDIORO ATARA
GAITZAZU GUZTIOK
ZUK JAUNA
(uuuuu….Gure
aita zeruetan zarana,…)
BAKEA
ZURE ESKUA JARRI EZAZU
GAUR, LAGUNEN
ONDOAN,
ALKARTASUNA ESKEINI EZAZU
BIHOTZ OSOAN,
BERA DA
LAGUNA,
BERA ZURE INDARRA, (BI)
ZURE GAUEKO ALAITASUN ETA
IZARRA
ZURE BIHOTZA JARRI EZAZU
GAUR, LAGUNEN
ONDOAN,
ALKARTASUNA ESKEINI EZAZU
BIHOTZ OSOAN,
BERA DA LAGUNA,
BERA ZURE INDARRA,
ZURE GAUEKO ALAITASUN ETA IZARRA.
JAUNARTZEA
HONA BILDOTS EZTIA
EGIAZKO OGIA
ZERUTIK DA JATZIA
JAINKO MAITIA.
Gure artzain ona
ta egilea
aitarik maitena
zeru emoilea.
HONA BILDOTS ……
EGIAZKO OGIA
ZERUTIK DA JATZIA
JAINKO MAITIA.
Gure artzain ona
ta egilea
aitarik maitena
zeru emoilea.
HONA BILDOTS ……
OHARRAK:
Pegatinea eta argazkia
AZKEN OTOITZA (Danok
pantailan)
Jainko Aita-Ama Ona:
Zenbat kostetan jakun
Guri parkatzea.
Eta zu beti prest
Gu parkatzeko.
Eskerrik asko
Hain ona zarelako!
AZKEN AGURRA
Gaurko ebanjelioan zoriontasunaren bidea agertu jaku.
Eukaristiaren mahaiak zorionezko alkartean sendotu gaitu eta zoriontasun bidean
aurrera egiteko indarra eta adorea emon deusku.
ASKO MAITE GAITUN LAGUN BAT DOGU,
GUK DOGU, GUK DOGU.
ASKO MAITE GAITUN LAGUN BAT DOGU,
JESUS DAU IZENA
BERAGAZ BIZIKO GARA ALKARTUTA
OTOITZ ETA LANEAN (BI).
ASKO MAITE GAITUN AMA BAT DOGU,
GUK DOGU, GUK DOGU.
ASKO MAITE GAITUN AMA BAT DOGU,
JESUSEN AMA DA.
BERAGAZ BIZIKO GARA ALKARTUTA
OTOITZ ETA LANEAN (BI).
No hay comentarios:
Publicar un comentario