Páginas

domingo, 28 de octubre de 2018

Igorre: Erdu eta ikusi! poz pozik famili ospakizunean

Jesusen berbak dira Erdu eta ikusi! Bere deiari poz-pozik erantzun deutsie Igorreko ume eta familia askok. Lagun barriak be etorri jakuz aurten!


 Lehen aldiz etorri direnez, opari bana jaso dabe: Arratiako altxorra!

Beste guztien etxera eroan doguz posterra zuri baltzean eta pegata bi: Jesusen irudia eta txoritxoaren alaitasuna.

Hona hemen aurtengo kanta be:


Eta Pobreen egunean be hartuko dogu parte, antzerkitxo bat eginaz eta Eguzkipean nabil kantari abestiagaz...


 Hona hemen Pobrearen Egunaren kartela:





1. Poz-pozik (Urria)




POZ-POZIK NATORKIZU, JESUS,                           
BENETAN NAHI BAITZAITUT ONDO EZAGUTU
TA ZURI GOGOTSU JARRAITU
ZEU ZARELAKO NIRE EREDU TA MAISU.




Zure esana da: elkarri lagundu                                    
Izan nahi baduzu beti zoriontsu.


Jesus dugu argi ta gure osasun                                  
zutitu ta Jauna goratu dezagun.


Zu non bizi zaren jakin nahi genuke
eta Zuk: “Zatozte ta ikus ezazue .“


Emaiguzu, Jauna, bizitza-ogia,
Banatu dezagun guk dugun guztia.



Ebanjelioa (Joan, 1, 35-39)

Hurrengo egunean, barriro ere, bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusirik, esan eban: “Hona hemen Jainkoaren Bildotsa”.
Ikasle biek, hori entzutean, Jesusi jarraitu eutsoen. Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozela ikusirik, itaundu eutsen: “Zeren bila zabiltze?”
Hareek erantzun: “Maisu, non bizi zara?”
Jesusek esan eutsn: “Etorri eta ikusi”.
Joan, non bizi zan ikusi eta beragaz gelditu ziren egun harrtan. Arratsaldeko laurak aldea ziran.   
                                                                         
Gogoeta

Jesusen lehen adiskide edo ikasleak berataz arduratu ziran eta “Non bizi zara?” itaundu eutsoen. Guk ere ezagutu nahi dogu eta hara zer erantzuten deutson gure itaunari: “Erdu eta ikusi”. “Ikasleak, joan, non bizi zan ikusi eta beragaz gelditu ziran egun haretan.”
Geuk ere, urte honetan, Jesus ezagutuko dogu apurka-apurka, beragaz hitz egingo dogu eta esaten eta egiten dauena geureganatzen ahaleginduko gara.

Sinboloa

Poster handia zuri baltzean.
Pegatak: Jesusena handia, erdikoa, eta arratiakoa.
Gurasoen liburutxoa: Nazareteko Jesus.
Umeen katekesiko liburutxoa.
Ogia eta ardoa.

Otoitzak

Hasierako otoitza

Jainko Aita Ona:
Katekesira poz-pozik gatoz
Jesus gura dogu ezagutu,
eta zure laguntzaz,
alperkeria barik,
Berari jarraitu!


Oparien ganeko otoitza

Jainko Aita Ona:
Zure seme Jesus,
gure laguna ezagutu gura dogu aurten.
Ezagutu bakarrik ez,
jarraitu be bai.
Beragaz berba egin,
bere berbea gureganatu.



Azken otoitza

Jainko Aita-Ama ona:
Lagundu guri
entzun doguna betetzen,
zure gero eta gehiago ezagutzen,
zuri seme Jesusi jarraitzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario