Aspaldian egon da programatuta bisita hau, eta heldu da
pozarren itxaroten egon garen eguna.
Bidai nahiko luzea da eurentzat. Lehenengo txanda, hango
komunidadeak bisitatuz, Inglaterran egin dabe . Handik Frantzikoak bisitatu eta honantza
datozela Lourdesko Amabirjinarekin
egonalditxoa. Orain, Eibarren kokatuta dagoz eta handik egiten
dabez urteerak eta ekainak 10ean Loiutik
etxeruntz joatea da euren asmoa.
Igorreko Probidentzia
Alkartean, ekainak 5ean egon
ziran. Arratsalde ederra igaro genduan. Alkar ulertzeko ahal dan moduan,
ingles eta frantzes hizkuntza erabiliz,
askotan “ keinuaz” baliatuz. Gure
artean egon zan baita, Colombian dagoen misiolaria, une honetan familiara
oporraldia pasatzera etorri dan Mª Luisa Artabe, zuetariko askok ezagutzen dozuena.
Lehenengo etenalditxoan
agurrak egin ondoren, herrian zehar ibili ginan. Zer esanik ez elizara
eta ingurura; bertan galdera ugariak sortu ziran: zein dan gure pastoraltza eta
abar. Lokaletan misinoetarako lan egiten daben taldeagaz aurkitu ginen eta egiten dabezan esku-lanakaz
interes handia jarri eben. Segidan Jose
Mari eta txokolatadea ospatzen
ziharduen katekesiko umeekin; eurekin
pixka bat ingles -ingeleraz hitz egin eben.
Kultur-etxera heltzerakoan, non kokatuta zegoen 1951tik 1995. urtera
bitartean Probidentziako
Lekaimeek lan egin eben Ikastetxea . Eta
etxeruntz gentozela udaberri honetan sarri gertatu dan lez “ euri tantak”
korrika egin behar izateraino.
Etxean jai giroan meriendatxoa, benetan denpora gitxian oso gustora bizi genduana.
Danontzat aberasgarria. Harremanak berotu ziran eta eurak gu hobeto kokatzeko aukera izan zan.
Itziar
Gehiago jakiteko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario