Guraso maiteak: parkatu domeka goizean, ageru zarienean, ez badeutsuet kasu askorik egin. Logura izan naz! Gau gogorra izan dogu eta! Jolas eta jolas. Baina egia badinotsuet, barrutik pozik eta harro egon naz zuek ikustean! Eta pena apur bat be izan dot guraso barik egon diren laguntxuengaitik. Hurrengoan eurek be izango dabez gurasoak gure artean.
Clic aquí para ver más fotos
Domeka goizean, ospakizuna prestatuz aparte, antzerkia eta guztiz, gynkana eder bat jolastu dogu.
Gerokoa badakizue, zuekaz egon, ospakizuna parrokian, bazkaria plazan, soka-tira, soka jokoak, etab.
Amaitzeko agur eskauta kantau dogu korro handi bat eginaz eta oroitzeko argazki bat egin dogu.
Ea laster holako beste bat egiten dogun, Amoroton edo beste lekuren baten!
Eskerrik asko lagundu deuskuen monitore eta hiru amai!
Zapatuko kronikatxoa...
Guraso maiteak: eguraldi onagaz eta giro hobeagaz gabiz Amoroton Arratiako 26 gazte eta gaztetxo. Autobusak Oletan itxi gaitu, eta handik Elexaldera oinez eta aldatz gora joan gara. Eskerrak monitoreak motxilak kotxe baten eroan deuskuezala!
Herri txiki polita da Amoroto. Batez be jolastu egin dogu, baina jaunartzeari buruzko gai bat be landu dogu itaun erantzunakaz.
Gabaz zuen faltea sentiduko dogu eta batan batek negartxoren bat be egingo dau.
Pozik gabiz baina zuen bisitea domekan itxaroten. Guraso eta neba-arreben faltatxoa daukagu!
Musutxo bana eta bihar arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario