Sakramentuen premia
Luis
Gonzalez-Carvajal
IDATZ
argitaletxea, Donostia, 1990
Elizak
esan duen bezala, Jainkoa ziurtasun osoz ematen da sakramentuen bitartez; baina
ez du inoiz esan, horien bitartez bakarrik ematen denik. Ez dago erabateko
sinkronismorik, sakramentuaren eta graziaren harreraren artean.
Grazia sakramentuaren
aurretik etor daiteke. Oso interesgarria da
Pedrok ematen duen arrazoia, Kornelio ehuntariaren bataioa zuritzeko: «Uka al
diezaieke inork Bataioko ura, guk bezala Espiritu Santua hartu duten hauei?»
(Ap Eg 10, 47). Hau da, ez du bataiatzen Espiritu Santua har dezan,
hartu duelako
baizik.
Baina sakramentua ere joan
daiteke graziaren aurretik (eta honi
teologikoki deitu izan zaio «biziberrikuntza»).
Are
gehiago, Ordena eta Ezkontza kenduz gero, Elizak beti esan du, litekeena dela
gurarizko sakramentuaren bidez grazia hartzea. Eukaristiaren kasuan, esate
baterako, hala dio Trentok hitzez hitz: «Ogi eukaristikoa gurariaz jaten
dutenek haren fruitua eta probetxua jasotzen dute, maitasunaren bidez diharduen
fede biziari esker»[1].
Hau
da, Kristok gainezka egiten die Elizari eta honen sakramentuei. Ez da geratu
beraien gatibu. Baina, jakina, grazia sakramenturik gabe ere lortu ahal izanak,
ez du esan nahi horiek alferrikakoak direnik.
Elizarik eta sakramenturik gabe Jainkoak
«ezkutuki» ihardungo luke eta, horregatik hain zuzen ere, Haren egintza ez
litzateke hain eraginkorra izango: zerbait adierazi baino lehen, modu nahasi
batean bakarrik daukagu; adierazpena adierazten denaren sortzailea da beti, eta
hau hala da, baita
lege psikologiko hutsengatik ere.
Jokaera sakramentala bertan behera uzteak
esan nahiko luke, Jainkoaz janaritzeko ezaugarri ikuskorren beharrik ez
legokeen egoera batetan kokatzen garela. Horrelako egoera emango da, noski
baietz, baina oraindik ez da ematen: «bizitza zoriontsua» da hori, Jainkoa
betirako edukitzea. Patmoseko ikusleak hala esaten du Jerusalen Berriaz: «Ez
nuen han Etxerik ikusi; Jauna, Jainko ahalguztiduna, eta Bildotsa ditu bere
jauretxe» (Apk 21, 22).
Izan
ere, sakramentu guztiak Jainkoaren Erreinuaren, alderdiak aurreratzen dituzten
«signa prognostica»[2]
aurretik ezagutzera ematen duten esaugarriak): behin-betiko gizakia (Bataioa),
azken barkamena (Penitentza), oturuntza eskatologikoa (Eukaristia), e.a. Baina,
gertaera horiek aurreratzen dituzten aldi berean, nolabait estali egiten dituzte,
ezaugarria ez bait da errealitatea. Sakramentuak, Eliza osoa bezala, «dagoeneko
bai» eta «oraindik ez»aren tirabiran kokatzen dira.
Sakramentuak,
Eliza bezala, bien bitartekoa den oraingo aldiari dagozkio, eta desagertu
egingo dira, Jainkoaren Erreinua bere osotasunean agertzen denean. Baina ez
dute desagertu behar garaia baino lehen.
[1] DS
1.648 = D 881.
[2]
Aouinoko
Tomas, Suma
Teologica,
3, q. 60, a. 3 (BAC, 13. t., Madrid, 1957, 27 or.).
No hay comentarios:
Publicar un comentario