Monitorea
“Fedearen arbola bizia ez da
sakristian hazia” dogu aurten garizumako lema.
Pazkora doan bidean gaur Jainkoak opari barri bat dakar: bere neurribako
parkamena.
Bai, bidea da garizuma. Prestatze aldia. Entrenamendu sasoia. Ahalegin
garaia.
Ilunpetatik argira dagigun bidea.
Apalak bagara konturatu egiten gara gure adar guztiak ez dira artezak. Ez
dogu beti fruitu onik emoten. Badogu zer inausi gure bizitzan, gure jokabide
eta aukeratan.
Arbola inausi behar dan moduan, gero fruitu hobea emoteko,
guk bere adar okertuak eta igartuak inausi behar doguz: harrokeria, kontsumokeria,
fedea bildurrez bizitzea.
Horixe ospatzen dogu gaurkoan eta orain, gure buruagaz apal, senide eta
Jaungoikoaren aurrean, euren laguntasuna eskatuz eta eskertuz.
Jainko Aitaren errukiak, Jainko Amaren samurtasunak guk uste dogun baino
indar gehiago daukie!
Kanta: Zabaldu egizuz (osorik)
Abadeak:
Aitaren…
Jauna zuekin!
Monitorea
Arbola baten inausketa erasangarria da. Mingarria bezain behar beharrezkoa
da fruta-arbola gehienentzat. Adar edo adaxka batzuk inausi behar dira arboleak
indar gehiago izan daian, eta frutu hobea emon daian. Arte bat da ondo
inaustea; jakin egin behar da zein adar ebagi, zelan eta nondik ebagi, eta
sasoia be egokia izan behar da.
Ez al da hau kontzientzia azterketaren ezaugarri bikaina?
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 15,
5-14)
«Ni naz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsita badago, ni
berari lez, horrek frutu asko emongo dau; ni barik ezin dozuelako ezer egin.
Niri itsatsita ez dagoana kanpora botaten dabe, ebaki eta ihartzen dan
aihena moduan; gero, batu, sutara bota eta erre egiten dabe.
Aitak maite nauan legez, halantxe maite zaituet nik be zuek; iraun tinko
nire maitasunean.
Zuek nire adiskide izango zarie, nik agintzen deutsuedana egiten badozue. »
Jaunak esana
Salmoa
Salmo egileak argi egiten dausku berba: Errukitsu
izatea zorion iturri da. Pobreari emotea zorion iturri da. Zorionekoak gu
holako frutuak emoten doguzanean!
Erantzun-salmoa Sal 111,4-5.6-7.8a
eta 9
Jauna dot argi eta
salbamen!
Zintzoentzat
ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da,
errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa,
errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak
zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka
ibiliko behin ere,
haretaz
oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri
txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau
bihotza Jaunagan itxaroten.
Monitorea
Pazientzia dauka Jaunak, hau da, errukitsua da.
Beti dago zain fruitu onak emon dagiguzan:
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 13, 1-19)
Gero, parabola hau esan eutsen Jesusek: «Gizon batek pikondo bat eukan bere
mahastian landatua. Joan zan piku bila eta ez eban aurkitu. Orduan,
mahastizainari esan eutson: Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila
natorrela, eta ez dot aurkitzen. Ebagi egizu. Zertarako egongo da hor lurra
alferrik jaten?
Baina mahastizainak erantzun eutson: Jauna, itzi egizu aurtengoz; bitartean,
hondoa aitzurtu eta ongarria botako deutsat ea aurrerakoan fruiturik emoten
dauan; eta bestela, moztu».
Jaunak esana!
Monitorea
Jainkoa ez da nekatzen gu
parkatzen.
Baina guk be parkamen horren
beharra sentitu behar dogu!
Jainkoagaz ditudan hartuemonak,
senideakaz ditudan hartuemonak, ni neugaz dodazan hartuemonak aztertuko doguz
orain…
Zer ebagi, zer inausi nire
bizitzan…
Gogoeta
Pekatutik libre egoteko tentaldia: harrokeria inausi
Pekatutik libre biziteko tentazinoa, perfekzinoaren
tentazinoa handiak dira, eta ezin badogu lortu, itxurea egiten ahalegintzen
gara.
Eta egoera larriagoa da itxurakeria hori besteengan
bakarrik ikusi eta salatzen dogunean, geureagaz konturatu barik. Eta hori
luzaroan mantentzen bada, herritar batengan harrokeria dana, fededun batengan
pekaturik larriena da. Harrokeria horrek itsutu egiten gaitu, ezin izango dogu
antzeman argitasunez geure jokabidea, eta ez deusku itxiko erlatibizatzen
ingurukoena.
Gure barruko otoitzean, eskatu deiogun Jainkoari
pekatutik libre egoteko tentalditik libratu gaizala. Maitasunaren Jainkoak izan
daiala tokia gugan, eta ez Legearen Jainkoak.
Kanta: Errukitsu Jainko Aita lez (4) (edo Erruki
Jauna, pekatu egin dogu-ta)
Ugaritasunak
pobretuta: konsumoa inausi
Konsumoa nahitaezkoa da gaur egun,
bertute bihurtu jaku: produzidu, konsumidu, disfrutau eta dibertidu.
Hemen gehienok jokatzen dogu antzera, ezkerreko zein
eskoiko, fededun zein ateo izan. Telebista piztuta hazten gara (lagun egiten
deusku, nahita ez egin jaramonik!), behar ez doguna erosten dogu, zenbat eta
merkeago hobeto, ekoizleen soldaten kaltetan bada be bardin deusku. Dana gura
dogu: baserria, pisua kalean, eta, ahal bada, etxe bat oporretarako be bai;
kotxe bat beharrera joateko eta beste dotore bat erakusteko. Erosketa maratoi
honetan, munduaren baliabideak erre egiten ditugu, eta kolokan ipini
ekologiaren oreka eta etorkizuna.
Tradizino espiritual nagusi guztietan eta terapia
psikologiko moderno gehienetan, gehiegizko konsumoa barruko hutsune baten
sintomatzat joten da. Barruko hutsune hori ezin da erosketa eta hamaika trastez
bete. Eta zein da urtenbidea?
Urtenbidea benetan garrantzitsua dana bilatzea da.
biziteko poza, edertasun zaletasuna, laguntasunaren oparia, naturagaz bat
egitea, egia bilatzea, espirituaren sakontasuna. Horreek danak libre hazten
dira, doan, gauzak pilatu barik.
Hori dana lantzen dogunean, orduan aberastu egiten gara,
indartu, adoretu. Ezin dau inork hori kendu. Aberastasuna ez da gauza asko
eukitea, gitxiago gura izatea baino.
Kanta: Errukitsu Jainko Aita lez (4) (edo Erruki
Jauna, pekatu egin dogu-ta)
Sakristiatik kanpo hazi fedea
Batzutan gure fedea, gure eliztar izatea lotsaz eta
bildurrez bizi dogu. Kasu gehiago egiten deutsagu edonoren eritziari
ebanjelioari baino. Haize barik, eguzki barik, beti negutegian bizi bada gure
sinismena ezin handitu, ezin fruitu ugari emon.
“Ez izan bildurrik” dira Kristoren berbak. Hori da nire
jokabidea?
Kanta: Errukitsu Jainko Aita lez (4) (edo Erruki
Jauna, pekatu egin dogu-ta)
Isilunea
Monitorea:
Hona hemen gure Fedearen arbolaren ezaugarria.
Adar ederrak ditu: Jaunaren Hitza, bakea, esker
ona…
Zoritxarrez adar okerrak, agorrak be emon dauz.
Harrokeria, kontsumokeria, fededun izatea lotsa eta
bildurrez bizitzea…
Ezaugarri lez, adar bi inausiko doguz: harrokeria
eta kontsumokeria.
(Egin ezaugarritxoa)
Hauxe eskatuko dogu: Aitaren parkamena guregana
heldu daitela.
Argi bila ibili gaitezala beti.
Hauxe da Garizuma: Jesusengana itzultzeko aukerea,
Jainkoaren oparia, gure bizitzak arteztuteko aldia, aldendu bagara, Jaunagana batu
barriro be.
Mugatuak bagara
eta ilunetan bagabiz be, txarra inausi eta ona baloratu eta edertu gura
dogu.
Bidea egin gura dogu. Edadetuengana. Pobreengana.
Gaztetxoengana. Familiarengana. Boluntario eta eliztarrengana. Espiritual
formazioa jagonda. Ebanjelioaren ikasle misiolariak!
Gura dozuenok, urreratu abadearengana eta esan
berba baten edo bitan, zuen bizitzan zein adar inausi behar dozuen.
Kantak eta salmoak…
Berrogei egun
jarri dagigun
gure bizitzan
ordena;
basamortua
zeharkatzeko
beharrezkoa ez
dena
barau bitartez
pobreen alde
bihur limosna
zuzena,
Jesus laguna
jarraitzea da
gure otoitzik
gorena!
Berrogei egun hazi
dagigun
otoitzez gure
bihotza,
maitasun eta
alkartasunez
berotuz gizarte
hotza.
Berrogei egun
garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen
baztertu eta
pobre guztien
ahotsa.
Aginte harro,
ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru
opari eder
deabruak
dakarguna.
Jesusek barriz
horren kontrako
berrogei egun
jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.
Berrogei egun
aurretik doguz
barri ona
onartzeko,
gure barruan
hainbat egunez
bere lana egiteko,
berrogei egun
antzaldatuak
garela erakusteko,
barriz bizitzen
ikasi daigun
Jesus lagun ta
bideko.
Abadeak: Kristoren argipean garbituko
doguz orain gure pekatuak.
Monitoreak: Nik
autortzen dautsat… (danok batera)
GURE AITA
Abadeak: Egin
daigun otoitz, Jesukristok erakutsi euskunez: Gure Aita...
BAKEAREN EZAUGARRIA
Abadeak: Kurutzearen bidez, Jesukristok
berarekin eta gure artean adiskidetu gaitu.
Horren
ezaugarri lez, emon deiogun bakea alkarri “Arrenka
eske gagoz” kantatuz..
ESKER OTOITZA
Abadeak: Sakramentu honek Jesukristoren
bizitza eskeintzen deusku.
Abesti honegaz eskerrak
emongo deutsaguz.
Esker onezko
kanta bat: Eskerrak bihotzetik Aita Jaungoikoa
PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO
OHARRAK
BEDEINKAPENA
Jauna zuekin.
Eta zure espirituarekin.
Bedeinkatu zagiezala Jainko ahalguztidunak,
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
AMEN.
Jainkoak
parkatu egin ditu zuen pekatu guztiak. Zoaze Jaunaren bakean.
ESKERRAK JAINKOARI.
No hay comentarios:
Publicar un comentario