Páginas

jueves, 22 de febrero de 2018

Sakramentuak 02

Luis Gonzalez-Carvajal
IDATZ argitaletxea, Donostia, 1990

Zazpi sakramentuak
Munduan dauden Jainkoaren ezaugarri guztietatik, badago bat argiro nabarmentzen dena: Nazareteko Jesus. Berak esan ahal izan zuen bere buruaz: «Ni ikusten nauenak, Aita ere ikusten du» (Jn 14, 9). Jesusengan guztiak itxurak baino «harantzago» jotzen duela dirudi. Askotan San Agustinek, Ebanjelioaren zatiren bat hots egin ondoren, entzuten ari zitzaizkionei esaten zien: »Egintza entzun dugu; bila dezagun orain beronen misterioa»[1]. Horregatik, jadanik San Agustinen garaitik, esaldi arrunta bihurtu da, Kristo Jainkoaren sakramentua dela [2] esatea.
 

Baina Bazkoaren ondoren, Kristo bera ez da eskuragarria gure esperientzia zuzenarentzat, eta hori bereziki larria litzateke, Haren desagerpenarekin Jainkoarekin topo egiteko bidea itxita geratuko balitz. Baina, ikusi genuen 15. kapituluan, Elizak ematen diola «gorputz» Kristo berpiztuari. «Gorputz mistiko» esaldiak «gorputz sakramental» baizik ez du esan nahi. San Leon Haundiak esan bezala, «Kristorengan ikuskor zena Elizaren sakramentuetara iragan da»[3].
Baina ez gaitezen joan azkarregi. «Zazpi sakramentuez» hitz egin baino lehenago, Eliza osoaz hitz egin behar dugu, «salbamenezko sakramentu unibertsal» [4] bezala. Hori da 15. kapituluan «Elizaren misterioa» deitzen duguna. Bertan ikuskorra denak ikustezin den zerbait gure artekoa egiten du. Sakramentuak ez dira hartu behar, beraz, atomo isolatutzat; gertatzen dena da, «dentsitate sakramentalak» daudela, Elizaren sakramentalitatea trinkoagotzen den uneak.

Elizaren sakramentalitatearen desberdintzearen arrazoia, hain zuzen ere, Jainkoak gizakiaren funtsezko esperientzietan beronekin topo egin nahi izana da: jaiotzean (Bataioa) eta bizitza heldura iragatean (Sendotza), maitemintzean (Ezkontza) eta kristau elkartearen zerbitzurako sagarapenean (Ordena), sinestedun bizitzaren egunerokotasunean (Eukaristia), okerbideratzean (Penitentzia), eta gaisotasunaren aurkako borrokan (Oliadura).
San Agustin 304 sakramentuez hitz egitera iritsi zen: Idazki Santuen irakurketa, Jainkoaren hitzaren hots egitea, hanken gar- bitzea, behartsuen ardura, senideenganako maitasuna... Pixkanaka-pixkanaka batzu nabarmentzen joan ziren besteen aurrean.
Oraindik XI. mendean, San Bernardok esaten zuen «asko dira sakramentuak, eta denbora (ordubete) ez da nahikoa guztiei buruz meditatzeko»[5]. Pedro Lombardo, Parisko Sorbona Unibertsitateko irakaslea eta hiri hartako gotzaina geroago, izan zen finkatu zuena behinbetikoz, XII. mendean, gaur «zazpiko» sakramentala[6] deitzen duguna; eta honela agertzen da jadanik Lyongo II. Kontzilioan[7].
Trentok adierazi zuen, «Lege Berriko sakramentuak zazpi direla, hain zuzen ere»[8], baina gaizki ulertuko genuke baieztapen hori, uste izango bagenu «zazpiaz» hitz egiten duela zenbaki arrunten segidan 5ari eta 6ari jarraitzen dionaz bezala, sakramentuen zerrenda hortxe bertan geratuko balitz bezala. «Zazpi zenbakiak guztiak adierazi nahi ditu»[9] eta Trentok zera adierazi nahi du: sakramentu izena ematen diegun ezaugarri guztiek -eta beraiek bakarrik- daukatela izatez eraginkortasun sakramentala.
Gutxi axola dio, benetan, erritu horien zenbaketa egiterakoan 7 zenbaki aritmetikoa ateratzen den ala ez. (Berez, Bataioa eta Sendotza sakramentu bakarren bikoizketatzat jo daitezke; edo Diakonotza, Presbiterotza eta Apezpikutza hiru sakramentu desberdintzat, eta bi kasuotan batuketak ez du zazpi ematen).
Jakina, Elizak XII. mendera arte, ez bazuen hitz egin «zazpi» sakramentuez ez zen izan denbora horretan zehar asmatu zituelako. Hasieratik bedeinkatu zuen giza maitasuna, bildu zen Eukaristia ospatzeko, e.a.; gertatzen dena da, denbora behar izan zuela konturatzeko, zazpi erritu horietan bakarrik adierazten zuela berak modu betean bere indar sakramentala. Une horretatik aurrera, ordurarte sakramentu deitu izan zien beste ezaugarriei, «sakramental» deitzen hasi zitzaien.
Aurrekoarekin lotuta dago, Kristok sakramentuak eratzearen arazoa. Trentoko Kontzilioak adierazi zuen, «Lege Berriko sakramentu guztiak Jesukristo gure Jaunak sortu zituela»[10]. Baina, protestanteek sakramentuekin eta sakramentalekin egin zuten «garbiketa» zuritu zuten esanez, Idazki Santuetan ziurtasunez jasota dagoena hau besterik ez dela: Jesukristok soil-soilik, Bataioa sortu zuela («Joan eta bataia ezazue...»), eta Eukaristia («Egizue hau nire oroigarri»). Alde batetara utziz orain, Itun Berriak beste sakramentuez ere hitz egiten duela, komeni da argitzea, Kristok zazpi sakramentuak sortu izanak ez daukala zertan oinarritu beharrik, Ebanjelioetan jasoak izango liratekeen Jesus historikoaren beste hainbeste esaldi- tan. Kristok Eliza sortu zuenean -«sakramenturik behinena» dena, ikusi dugun bezala-, horrexegatik beragatik, haren sakramentalitatea trinkotzen duten sakramentu partikularrak ere sortu zituen.

                                                                                                                   Jarraituko dau


 


[1] Hiponako Agustin, Sobre el Evangelio de San Juan, 50. trat., 6. zk. (Obras completas de San Agustin, 14. t., BAC, Maclrid, 2. arg., 1965, 199 or.).
[2] Hiponako Agustin, Carta 187, 34 (Obras completas de San Agustin, 11. a t., BAC, Madrid, 3. arg., 1987, 830-831 orr.).
[3] LEon Haundia, Homilia 74, 2 (Homilias sobre el año liturgico, BAC, Madrid, 1969, 307 or.).
[4] Vaticano Il.a, Lumen gentium 1, 9c, 48b; Ad genles, 1 eta 5; Gaudium et spes 45.
[5] Claravaleko Bernardo, Sennon en la Cena del Señor, 1 (Obras completas de San Bemardo, 1. t., BAC, Madrid, 1953, 493 or.).
[6] Lombardo, Pedro, Libri IV Sententiarum, d. 2, c. 1 (P1 192, 522-962).
[7] DS 860 = 465.
[8] DS 1.601 = 844.
[9] Aouinoko Tomas, Suma Teológica, 1-2, q. 102, a. 5, ad 5 (BAC, Madrid, 1956, 409 or.).
[10]  DS 1.601 = D 844.

No hay comentarios:

Publicar un comentario