Páginas

jueves, 22 de febrero de 2024

Garizuma bertso eta bideotan


Bertso eta bideo aukera bat garizuma lantzeko...





Garizumako geografia (Jesusen Espirituaz erruki bila) Galilean aurkituko dozue… Garizumako geografia hartu dagigun kontuan: Espirituak gidatzen gaitu ez jausteko pekatuan. Gauzak pilatzen, aginte guran, itxura huts famatuan, ez geratzeko erakusten dau Jesusek basamortuan. Espirituak mogitzen gaitu basamortutik mendira, bertan gozatuz atsedenean otoitz onaren dirdira. Gure barruak antzaldaturik jarri herrira begira pobreak eta baztertu danak gu itxaroten han dira. Lan gogorrean emoten dira bizitzan ordu ugari, egiten dogun ahalegin dana ez da sarritan nabari, fruitu eskasa edo ustela nahiz agertu arbolari, pazientzian maisu zu zara izan zaitez gure sari. Espirituak gaurkoan dakar famili, etxeko giro, babes lekua, aldi berean, zenbat liskar ta enbido. Errukiaren eredu dogun Aitak azaltzen argiro: senide hori epaitu orduko zu zeu aztertu astiro. Basamortua eta mendia, Lan mundu, etxe barrena, Espiritua agertzen jaku tenplu barruan azkena. Jesusen berba gozo hareri gizaki hareik etena: andra parkatuz, Jesusek jarri errukiaren ordena.


Kendu alperkeria
Hona garizuma
Barriz goza pozarren
Jainko maitasuna, 
Profetaren ahotan
Berbetan doguna
Bideko bazterrean
Zain dogun laguna. 

Bidea hobe egin
Lagunduz alkarri
Aurrekoak itxaron
Atzetik danari. 
Bizitzaren nekean
Kanta pozik garbi
Iluna inguruan
Jesus dogu argi. 

Jan barik dagoena
Hiltzen dan antzean
Ospatzen ez dan Kristo 
Galtzen alkartean. 
Fedez, maitez itxaron
Guztion artean
Eguna argituta                                             
Zabaldu artean.






Fedearen arbola bizia ez da sakristian hazia



Sekula sakristian
ez dogu hazia
fedearen seinale
arbola bizia;
Garizuman zuzendu
daigun gabezia:
fedearen mamian
dago justizia.

Edadetuak gugan
ugari bakarrik;
nerabeen jarrera
erronka da sarri;
mundua jagoteaz
dagigun aldarri…
Garizuman otoitz ta
beti bihotz-barri!



Berrogei egun



Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde
bihur limosna zuzena,
Jesus laguna jarraitzea da
gure otoitzik gorena!

Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.

Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.

Berrogei egun aurretik doguz
barri ona onartzeko,
gure barruan hainbat egunez
bere lana egiteko,
berrogei egun antzaldatuak
garela erakusteko,
barriz bizitzen ikasi daigun
Jesus lagun ta bideko.

Garizumako lorea

Garizumako lorea
garizumako bidean
barri onaren ikasle eta
misiolari kalean                                                           

Garizumako jarduna
Caritas dogu laguna
gose direnak eta pobreak
eskatzen alkartasuna

Garizumako oihuak
Erroman dau sorburua
jagon dagigun danon artean
etxea dogun mundua

Pikondoa da agortu
nekazariak atxurtu
Pazko barrian gazteak barriz
guregan izango portu.

Garizumako oinarri
Ebanjelio aldarri
Jainkoa aita dogun ezkeroz
familin zaindu alkarri

Pekataria parkatzen
formazioan sakontzen
Jauna lagundu hurkoak beti
zure begiez ikusten

Zure aurpegi bila

 Basamortuan

Itsuak ikusi amets
 
Itsuak ikusi amets
gaixoak behar bizia
arazorik larriena
argitasun gabezia.
Jesus zabal gugan
Barri Onaren argia!

Bidea galtzea gabaz
sarritan errezegia
iparra aurkitu ezin
hori da gure egia.
Argitu errukiz
buru, bihotz ta begiak!

Doinua: Zabaldu egizuz Jauna

No hay comentarios:

Publicar un comentario