Jauna, geldi
zaitez gaur nirekin,
eta gidatu zuk
nire pentsamenduak eta nire desirak,
nire egintzak
eta nire egitasmoak.
Gidatu nire
urratsak
arin ibil
daitezen nekatuen eta bihozgabetuen bila.
Gidatu nire
eskuak
bidean galdu
direnen bidelagun izan daitezen.
Ireki nire
besoak,
besarkatu ahal
ditzadan bakarrik eta esperantzarik gabe sentitzen direnak.
Gidatu nire
begiak
eta jarri erne
nire belarriak neure anai-arreben intziria entzuteko.
Emadazu bihotz
samur bat, bereizkeriarik gabe maitatzeko gai.
Gure Aita,
zure zainpean
ipini nahi dut neure atsedena eta maite-maite ditudan guztiena.
Zure eskuetan
ipini nahi ditut, bai gure lur hau,
bai geure
herriak,
bai geure mundu
hau, hainbat indarkeriak joa,
hainbat
hondamendik, hainbat gerlak, hainbat zuzengabekeriak joa...
Argitu, Jauna,
lurreko boteretsuen gogoa eta bihotza.
Ahal dezadala
beti, zure laguntzarekin,
eskuak ireki
naizena eta dudana partekatzeko
eta zure
laguntzarekin ikusi ahal dezadala mundu berri baten egunsentia.
Eskerrak, JAUNA.
AMEN.
Ez zaitez
ahaztu zoriontsu izateaz!
Ireki zeure
leihoa.
Hartu arnasa,
kontemplatu lore hori, arbola hori, zeru hori-
Zeure
mendietako gainalde eder hori, ibaiak, ibarrak,
…
Dasta itzazu.
Gozatu,
dardarazi zeure gorputz guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario