Páginas

miércoles, 20 de diciembre de 2017

Abenduko arbolea 4. astea


Etxean, katekesian edo parrokian erabilteko abenduko dinamika erreza. 4. astea.
Sufritzen dauenari lagundu
 



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 1, 26-38)

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritzon Galileako herri batera, birjina bategana; birjineak Maria eban izena eta Jose eritzon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbea emonda egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutsan: “Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna Zugaz”. Ikaratu zan Maria berba hareek entzutean, eta pentsetan jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.
Aingeruak esan eutsan: “Ez izan bildurrik, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta "Jesus" ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aurkia emongo deutso; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik izango”.
Mariak esan eutsan aingeruari: “Zelan jazo daiteke hori, ez naz-eta inongo gizonagaz bizi”. Aingeruak erantzun eutsan: “Espiritu Santua jaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea ere umedun dago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; Jainkoarentzat ez da-eta ezer ezinik”.
Mariak, orduan: “Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk dinozun lez”. Eta aingeruak itzi egin eban.



Gogoeta:

Bere arazoak arren (umedun dago) bidaia luzea egiten dau Mariak Isabel bisitateko.
Guk be bidea egin behar dogu, etxetik urten, gure arduretatik urten, bestearengana urreratzeko, bere lekuan jartzeko, bere ondoan egoteko.
Gaur egun be asko dagoz gure bisitaren zain: egoitzetako zaharrak, etxeetako gaixoak, persona bakartuak eta baztertuak.
Bisita egitea, errespetoz eta karinoz, bai gauza ederra!
Ba bisita hori egin gura dau Jainkoak guregana, bere handitasunetik gure txikitasunera.
Bisita hori gauza pozgarria da, sinistu ezinezkoa, miresgarria.
Eskertu daigun Jesusen bisitea guk be sufritzen dagoan batan bat bisitatuz, lagunduz, ondotxoan egonez.
Eskertu dagiguzan baztertu, gaixo eta zaharren ondoan dagozen pertsona guztien fedea eta maitasuna!


Irudia: 

Gorostian jarri erlojua handi bat (edo erlojuaren irudia kartulina baten pisu asko badauka), gure astia konpartitu gura dogula esanez.

Kanta: Zatoze kristauak

 
Astez aste:
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario