![]()  | 
| Argazkia: La Croix egunkaria | 
Bostehun urte egin behar dugu atzeraka 
denboraren trenean, gatazka handi bat gogoratzeko. Herenegun, urriaren 
31n, bete zen bosgarren mendeurrena Erreforma protestantea hasi zela. 
Martin Luterok, Witterberg-eko agustindar irakasle gazteak, egun 
horretan ezarri zituen indulgentziei buruzko 95 tesiak gazteluko eliza 
palatinoan, idazten dau Rufino Iraolak bere blogean.
Historialariek diotenez, horrekin batera,
 gutun bana idatzi zien bere gotzainari eta Sajonian indulgentziak 
predikatzen ari zen prelatuari. Esaten zien: “Ez da egia San Pedro eliza
 eraikitzeko aurreraturiko diruagatik lorturiko indulgentziek salbamena 
bermatzen dutenik. Gotzainek predikatu behar dutena ez dira 
indulgentziak, ebanjelioa eta karitatezko egintzak baizik”. Eskandalu 
hura moztearekin batera, Elizaren erreforma sakona eskatzen zuen 
Luterok. Hark nahi zuena zen iparra galdutako Eliza hura ebanjelioaren 
argira berrekartzea.
Hamaika ipuin eta kontu-zahar entzunak 
gara Luteroren kontra pulpituetatik, eta gero herritarren artean 
zabaldu; seguruenik, oso zuzenak gutxi. Nik hau daukat gogoan: “Gau 
izarratu batean, Katalina emaztea eta biak leihotik zerura begira 
zeuden, eta Martinek esan omen zuen: ‘Hau zeruaren ederra!’, eta 
Katalinak erantzun: ‘Ez, ordea, zuretzat eta niretzat!’”. Apaiz askok 
deabrua bera balitz baino okerrago aurkezten zuten Lutero. 
Kondenazioaren ikurra bera zen!
Tomas Muro Ugalderen arabera, Luterok ez 
zuen nahi Elizarekiko haustura; haustura gero etorri zen, baina 
Luteroren hasierako intentzioen kontra. Dorpezia mordoa pilatu zen –Aita
 Santua eta Luteroren artean banatu beharrekoak– eta horrek eragin zuen 
etena, zeinek Europa osoa josi baitzuen oinaze eta heriotzaz: 
erlijio-gerra odoltsuak, pertsekuzioak, kalumniak, liskarrak, gorrotoz 
beteriko ekintza bortitzak, erlijioaren erabilpen politikoa…
Nortasun fuertekoa zen Lutero, eta 
prestua bezain tormentatua. Kontzientzia estuko gizona, zinez, eta 
eskrupuluak eskrupuluen gainean, desesperazio-punturaino eraman 
zutelarik. Beraz, haren krisi erlijioso sakonari eransten baldin badiogu
 bere izaera estu eta inkonformista, eta, horrekin batera, gogoan 
hartzen badugu Elizak eta kleroak bizi zuten egoera lasaka hutsa, nahi 
beharko Erreforma.
Erreforma ez dago konprenitzerik, burutu 
zuen gizona ezagutu gabe. Hemen ez dugu toki gehiago. Aurki aterako du 
‘Hemen’ aldizkariak monografikoa Erreformari buruz, han ikusi ahal 
izango ditugu, luze eta zabal, hemen aipatu baino egin ez ditugunak.
Bai Horixe, DV: 171102

No hay comentarios:
Publicar un comentario