Páginas

lunes, 14 de agosto de 2017

Arantzazu: nor/zer... non . Historia baterako materialak (I): Albitzu, Argiñao, Zalbide

Liburu apain zabala Isaak Atutxa-Kaudalategi Etxebarriak argitara emon dauena, proiektu zabalago baten lehen emoitza. Arantzazuko hiru auzuneren gaineko toponimiaz gain, baserri, toki, gizon-emakumeen... datu ugari  eskeiniz. Lan erraldoia.
Hona San Adrian ermitari buruzko artikulu bat dakargu berak aipatzen dauena 143. orrialdean. Guk hona osorik ekarri dogu. Liburua eskura dozue Arantzazuko udalexean zein tabernatan.

Liburuaren fitxa


Editorial

Isaak Atutxa Etxebarria
Materia
Historia
Colección
Arantzazu. Historia baterako materialak
Encuadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Nº páginas
260
ISBN
978-84-617-9151-4
EAN
9788461791514
Dimensiones
240 x 170 mm.
Fecha publicación
01-09-2017




Arratia ibarrean, Arantzazu eta Zeberio
herrien arteko mugan, bada ermita bat
San Adrian izenekoa. Zeberioko lurretan
kokatzen da, baina hango bideek
Arantzazura eramaten dute. Ermitaren
jabegoa eztabaidagai izan da aspalditik.

Herri biren
bilgune eta
borrokaleku

Pello A. Zuazo
Arantzazu

Euskal Herrian barre-
na, batean eta beste-
an, ermita mordoa
aurki daitezke, eta
guztiek dauzkate eu-
ren istoriotxoak eta elezaharrak.
Arratia ibarrean ere, mendi zoko
galduenetan hainbat eta hainbat
harribitxi aurkitu daitezke, eta
Zeberioko Argiñao auzoko San
Adrian ermita da horietako bat.

Haren antzinatasuna Erdi Aro-
ko nekropoli baten gainean eraiki
izanak berresten du. Antza denez,
eraikinaren hormak hamaseiga-
rren mendean eraiki zituzten, se-
guruenik aurretik bertan egon-
dako beste batzuen gainean. Egi-
tura berezia dauka ermitak:
elizpea dauka atarian eta alboe-
tan, eta aldarearen atzealdean
leihatila monolitiko prerromani-
ko eder bat, zirkulu formakoa,
hareharri blokean landua.
«Leihoa eguzkiaren irteerari be-
gira dago, eta dakigunez eguzkiak
egun berria, bizi berria, argia, be-
roa... sinbolizatzen ditu. XI eta
XIII. mendeen artekoa dela esan
daiteke, hemen kristautasuna
hedatzen hasi zen garaikoa». An-
gel Larrea historialariak ondo
ezagutzen ditu Arratiako bazte-
rretan ezkutatzen diren erlikiak.

Ermitaren sorrerari buruzko
informazio zehatzik ez dagoen
arren, dirudienez, Arratia ibarre-
tik Bilborako bide zaharra handik
pasatzen zen: Arantzazutik Zebe-
riora, Zeberiotik Ugaora, eta han-
dik Bilbora. Izan ere, Arantzazu-
ko udaletxean aurki daitezkeen
antzinako agirietan
Camino Real
izeneko gurdibide bat ageri da in-
guruotan. Are gehiago, ibilbide
horretako egungo auzo askok
atzizki bera daukate: Akiñao, La-
mindao, Argiñao, Barañao, Zebe-
riano, Barbetxano... «Hortik bide
bat doa, garai haietan oso garran-
tzitsua izango zena. Arratiako
gailurretatik pasatzen da, eta to-
ponimoek markatzen dute. Lati-
nezko -
anum
atzizkia daukate
hango auzoek, erromantzez -ano
eta euskaraz -ao. San Adrian er-
mita bide horretako leku estrate-
giko batean kokatzen da». Gai-
nera, Arantzazu artzapezgoa izan
zen XIV. mendean, Bizkaiko lehe-
nengoetarikoa, eta horrek ere
ondo arrazoituko zukeen noranz-
koaren zergatia.

Ardoaren zerga

Badira urteak Arantzazuko eta
Zeberioko herritarrek
Etxeramartxoeta
Kanpora martxo ohi-
tura paganoak ospatzen dituzte-
la, San Adrian ermitaren aldame-
nean. Abuztuaren lehenengo
igandean, San Adrian egunaren
bueltan egiten da bata; bestea,
garizuma hasi aurretik, martxo
aldera. Nork bere etxetik erama-
ten ditu jakiak, eta, tradizionalki,
sua prestatu eta txitxi burrun-
tziarekin erretzen dituzte txori-
zo, hirugihar eta bestelako txerri-
kiak. Abuztuan, elizpearen
gerizpean babesten dira eguzki-
tik arantzazuar eta zeberiozta-
rrak, eta, martxoan, suaren bero-
an biltzen dira.

Ermita Zeberioko lurretan da-
goenez, ospakizunak egiten dire-
nean abadea zeberioztarrek era-
maten dute. Ermitaren ardura
Argiñaoko auzokideena da, eta,
hura mantentzeko gastuei aurre
egiteko, zozketa txartelak saldu
eta zozketak egiten dituzte. Oilo-
ak, untxiak eta bildotsak zozketa-
tzen dira, eta, gaur egun, baita
etxeko jakiz beteriko otzara doto-
reak ere. Zozketa txartelen sal-
tzailea eta zorrotik zenbaki ira-
bazlea ateratzen duena ermitaren
eskuma aldean dagoen harrizko
mahaira igotzen dira, eta, handik,
boz ozenez ematen dute sarien
eta irabazleen berri.



Lehenago, erromeria ere egiten
zuten ermitaren ondoko basoan.
Soinu jotzailea eta pandero jotzai-
lea pinuak zamatzeko erabiltzen
zen GMC kamioi zaharraren gai-
nean aritzen ziren, eta jende an-
dana biltzen zen dantzarako eta
festarako prest. Hain zuzen, ermi-
taren jabegoaren arteko eztabaida
ordutik datorrela diote zenbaitek.

Sasoi hartan, udalek zergak
kobratzen zituzten herrira sar-
tzen ziren produktuengatik, eta
zerga garrantzitsuenetarikoa
ardoarena omen zen. Izan ere,
ardoa edan ahal izatea jaiegune-
tako eta egun berezietako
saria zen. Mugan egonik, ermitako
ospakizunetan zein ardo edaten
zen eta zerga zein udali ordaindu
behar zitzaion izaten zen auzia.
Eta, askotan, Arantzazuko herri-
tarrek mugaren Arantzazuko
aldean edaten zuten Zeberioko
Udalari zergarik ez ordaintzea-
rren. Horrela bada, ermitara iritsi
orduko mozkortu egiten ziren,
eta gero, erromerian, eta ardoa-
ren beroan, erraz hasten ziren
kedarrez zeberioztarrekin. Ez
aparteko motiborik zegoelako
tartean, baizik eta nork bere
herritartasuna defenditu nahi
zuelako, nolabait.

1980ko hamarkadatik San
Adrianen ez da erromeriarik egin,
ez eta borrokarik ere, baina,
oraindik, orduko liskar eta tirabi-
rak oroitzeko, duelua egiten dute
herri bateko eta besteko
arerio
zaharrek. Dantzan, sokatiran edo
txingetan, nork bere dohainak
erakusteko.

 Bizkaiko Hitzan argitara meona, 2016-06-08an

No hay comentarios:

Publicar un comentario