Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ospakizunean, Jesusek bildur barik bizitzera konbidatzen
gaitu. Berak, bere bizitza, keinu eta hitzekaz, hauxe gogoratzen deusku:
gure konfiantza Jainkoagan ipiniaz, gure izatearen zentzuna bere maitasunean
ipiniaz, gure bildurrak uxatu eta bere jarraitzaile leialak izateko indarrez
eta ausardiaz beteko gaituala.
Konfiantzaz
beterik hasi gaitezan abestuz
"Alkartu
danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez,
konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 20, 10-13:
Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau
Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino
indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.
Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa
Benetan profetaren otoitza
dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker,
eusten deutso bere bideari
"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".
Erm 5, 12-15:
Uda honetako domeketan, San Paulok Erromako
kristinauei egindako idazkia irakurriko dogu. Gaur gogoratuko jaku
Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua baino askoz ugariagoa izan
dala.
Mt 10, 26-33:
Jaungoikoa geugaz daukagula jakiteak, bildur
guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.
Goratu daigun gure indarra dan
Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoiko
Aitak deuskun maitasunean uste osoa jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak
eta eskatu daigun bere laguntza:
- Eleizea osotzen dogun Jesusen ikasle
guztion alde: Jesusen mezua gugan onartu eta bizi dagigula, baita lagundu deiegula
gure ingurukoei ebanjelioaren bidetik jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure herriaren alde eta bere agintarien
alde: herri osoaren eta batez ere behartsuenen ona bilatzea izan daitela euren helburu
nagusia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nahigabe artean eta ezbeharrez inguratuta
bizi diran fededunen alde: Jaungoikoaren esku zaintzailea hurrean sentidu dagiela eta
danen zerbitzari izaten jarraitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Jainkoaren
Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren Gorputzagaz janarituak izango garanon
alde: ebanjelioko baloreak norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin
dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta
ezelako bildur barik aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan, gure fedeak maitasun bultzada bat
hartu dau. Kristo gure alde dogula jakinik, eta ziurtasun hori geure bihotzean
dogula, goazen geure eguneroko bizitzara.
"Jesus,
munduko argia..."
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Bere
hitza entzun, Bera alkarregaz goratu eta fedean indar barriturik, eguneroko
bizitzan kristau lez jokatzeko, gogo biziz ospatu dagigun Jesusen guganako
maitasuna.
En la
celebración de hoy Jesús nos
invita y urge a no tener miedo. Él, con su vida, sus gestos y palabras-,
nos recuerda que sólo poniendo nuestra confianza en Dios podemos
liberarnos de todos nuestros miedos y llenarnos de fuerza y valentía para ser fieles anunciadores de la su Buena Noticia.
Konfiantzaz
beterik hasi gaitezan abestuz
"Alkartu
danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez,
konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 20, 10-13:
Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau
Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino
indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.
El profeta Jeremías sufre la incomprensión de su pueblo.
Unos le abandonan, otros le amenazan. En medio de las dificultades, él confía
en Dios.
Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa
Benetan profetaren otoitza
dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker,
eusten deutso bere bideari.
El salmista se siente objeto de burlas, pero ora
confiadamente al Señor.
"Erruki hutsa dogu Jauna,
errukia ta maitasuna"
Erm 5, 12-15:
Uda
honetako domeketan, San Paulok Erromako kristinauei egindako idazkia irakurriko
dogu. Gaur gogoratuko jaku Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua
baino askoz ugariagoa izan dala.
San Pablo apóstol expresa en su carta a los romanos, que
la gracia y la salvación que nos trajo Jesucristo, es mucho más grande y más
fuerte que el pecado.
Mt 10, 26-33:
Jesús conoce las dificultades
que van a tener sus discípulos, cuando vayan a anunciar el evangelio. Pero Él
les da ánimo y fuerza para que lleven a cabo su misión.
Jaungoikoa
geugaz daukagula jakiteak, bildur guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.
Goratu daigun gure indarra dan
Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoiko Aitak deuskun maitasunean uste osoa
jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak eta eskatu daigun bere laguntza:
- Eleizea
osotzen dogun Jesusen ikasle guztion alde: Jesusen mezua gugan onartu eta bizi
dagigula, baita lagundu deiegula gure ingurukoei ebanjelioaren bidetik
jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que en el mundo, lejos y
cerca de nosotros se ven privados de los bienes de que goza nuestra sociedad,
para que ellos alcancen lo necesario para vivir dignamente y nosotros no nos
dediquemos a derrochar. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Para que seamos capaces de descubrir que
la fe se vive en comunidad y nos ayuda a crecer en entrega y compromiso. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
-Jainkoaren Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren
Gorputzagaz janarituak izango garanon alde: ebanjelioko baloreak
norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Vivamos de acuerdo con nuestra fe y nuestra esperanza,
para que podamos dar a conocer el amor de Dios.
"Jesus,
munduko argia..."
URTEAN ZEHARREKO XII.
DOMEKEA
Harek askatu
dau gaiztoaren eskutik
behartsuaren
bizia.
Jeremias Profetearen liburutik (Jr 20,
10-13)
Honan
berba egin eban Jeremiasek:
«Jentearen mehatxuak entzuten ditut,
bildur-ikara edonon:
"Salatu, salatu dagigun".
Adiskideak berak ere begira ditut,
nik noiz huts egingo:
"Ea engainatzen dogun —dinoe—;
orduan menperatuko dogu
eta mendekatuko gara haretaz".
Baina neugaz dot Jauna, gudari indartsu;
jausiko dira nire arerioak,
ezin izango nabe garaitu;
hareen asmoek porrot egingo dabe,
hareen lotsea sekulakoa izango da,
behin ere ahaztu ezina.
Jaun ahalguztiduna, zuzen aztertzen dozuna,
gizakiaren buru-bihotzak ikusten dozuzana,
zure esku itzi dot neure auzia:
ikusiko ahal dot zure mendekua arerioen
lepotik!
Kanta Jaunari, goratu egizue Jauna,
Harek askatu dau-eta gaiztoen eskutik behartsuaren bizia».
Erantzun-salmoa Sal 68
Zeugaitik jasan dot lotsa gorria,
lotsaz estaldu jat aurpegia.
Arrotz naiake nire senideei,
atzerritar, nire amaren semeei.
Maite‑minez jaten nau zure etxeak,
eta Zuri egindako irainak hemen datorkidaz gainera.
Nire otoitza,
ostera, Zeugana, Jauna,
zure grazi‑egunean, ene Jainko;
hain leiala zara‑ta, entzun eidazu,
zure laguntza leiala emoidazu.
Entzuidazu, Jauna, samurra dalako zure grazia,
zure erruki handiz nire begira.
Ikusi, apalok,
eta poztu zaiteze,
bilatu Jainkoa, eta bihotza birbiztu bekizue.
Izan ere, behartsua dau Jaunak aditzen,
eta bere adiskide atxilotuak ez ditu gitxiesten.
Goratu begie zeru‑lurrak,
itsasoak eta han bizi diran guztiak.
Graziagaz
ez da pekatuagaz lez jazo.
San Paulo Apostoluak
Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 12-15)
Senideok:
Gizon baten bidez sartu zan pekatua munduan, eta
pekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana zabaldu zan,
guztiek egin ebelako pekatu. Egia da legea
baino lehenago bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezarten,
legerik ez badago. Holan ere, Adamegandik Moiseseganaino nagusi izan zan
heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez
ebenen gain ere. Adam etortekoa zanaren irudia da.
Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten.
Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariago zabaldu
dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizon bakar bati esker,
Jesu Kristori esker, hain zuzen ere.
Ez
izan bildurrik gorputza hilten dabenei.
Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt
10,26-33)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere apostoluei: «Ez
izan gizakien bildurrik. Ez da-eta ezer ezkuturik, agertuko ez danik; ez ezer
gorderik, jakingo ez danik. Gaueko ilunpetan esaten deutsuedana, esaizue
eguneko argitan, eta belarrira entzuten dozuena, iragarri etxe gainetatik.
Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arima
ezin hil daikeenei; izan bildur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-leizean
galdu daikezanari. Ez al dira, txanpon batean saltzen txori bi? Eta hareetako
bakar bat ere ez da lurrera jausten zuen Aitaren baimen barik. Zuen buruko ule
guztiak ere kontauta dagoz. Beraz, ez izan bildurrik; txori guztiak baino
gehiago zaree zuek.
Gizakien aurrean nire alde urteten dauanak, bere alde
izango nau Ni ere, zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean. Gizakien aurrean Ni
ukatzen nauana, ostera, ukatu egingo dot Neuk ere zeruan dagoan nire Aitaren
aurrean».
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ospakizunean, Jesusek bildur barik bizitzera konbidatzen
gaitu. Berak, bere bizitza, keinu eta hitzekaz, hauxe gogoratzen deusku:
gure konfiantza Jainkoagan ipiniaz, gure izatearen zentzuna bere maitasunean
ipiniaz, gure bildurrak uxatu eta bere jarraitzaile leialak izateko indarrez
eta ausardiaz beteko gaituala.
Konfiantzaz
beterik hasi gaitezan abestuz
"Alkartu danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 20, 10-13:
Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.
Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa
Benetan profetaren otoitza dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker, eusten deutso bere bideari
"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".
Erm 5, 12-15:
Uda honetako domeketan, San Paulok Erromako kristinauei egindako idazkia irakurriko dogu. Gaur gogoratuko jaku Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua baino askoz ugariagoa izan dala.
Mt 10, 26-33:
Jaungoikoa geugaz daukagula jakiteak, bildur guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.
Goratu daigun gure indarra dan
Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoiko Aitak deuskun maitasunean uste osoa jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak eta eskatu daigun bere laguntza:
- Eleizea osotzen dogun Jesusen ikasle guztion alde: Jesusen mezua gugan onartu eta bizi dagigula, baita lagundu deiegula gure ingurukoei ebanjelioaren bidetik jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure herriaren alde eta bere agintarien alde: herri osoaren eta batez ere behartsuenen ona bilatzea izan daitela euren helburu nagusia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nahigabe artean eta ezbeharrez inguratuta bizi diran fededunen alde: Jaungoikoaren esku zaintzailea hurrean sentidu dagiela eta danen zerbitzari izaten jarraitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-Jainkoaren Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren Gorputzagaz janarituak izango garanon alde: ebanjelioko baloreak norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta ezelako bildur barik aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan, gure fedeak maitasun bultzada bat hartu dau. Kristo gure alde dogula jakinik, eta ziurtasun hori geure bihotzean dogula, goazen geure eguneroko bizitzara.
"Jesus, munduko argia..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, alkarregaz Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Bere
hitza entzun, Bera alkarregaz goratu eta fedean indar barriturik, eguneroko
bizitzan kristau lez jokatzeko, gogo biziz ospatu dagigun Jesusen guganako
maitasuna.
En la
celebración de hoy Jesús nos
invita y urge a no tener miedo. Él, con su vida, sus gestos y palabras-,
nos recuerda que sólo poniendo nuestra confianza en Dios podemos
liberarnos de todos nuestros miedos y llenarnos de fuerza y valentía para ser fieles anunciadores de la su Buena Noticia.
Konfiantzaz
beterik hasi gaitezan abestuz
"Alkartu
danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez,
konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jer 20, 10-13:
Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau
Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino
indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.
El profeta Jeremías sufre la incomprensión de su pueblo.
Unos le abandonan, otros le amenazan. En medio de las dificultades, él confía
en Dios.
Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa
Benetan profetaren otoitza
dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker,
eusten deutso bere bideari.
El salmista se siente objeto de burlas, pero ora
confiadamente al Señor.
"Erruki hutsa dogu Jauna,
errukia ta maitasuna"
Erm 5, 12-15:
Uda
honetako domeketan, San Paulok Erromako kristinauei egindako idazkia irakurriko
dogu. Gaur gogoratuko jaku Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua
baino askoz ugariagoa izan dala.
San Pablo apóstol expresa en su carta a los romanos, que
la gracia y la salvación que nos trajo Jesucristo, es mucho más grande y más
fuerte que el pecado.
Mt 10, 26-33:
Jesús conoce las dificultades
que van a tener sus discípulos, cuando vayan a anunciar el evangelio. Pero Él
les da ánimo y fuerza para que lleven a cabo su misión.
Jaungoikoa
geugaz daukagula jakiteak, bildur guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.
Goratu daigun gure indarra dan
Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoiko Aitak deuskun maitasunean uste osoa
jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak eta eskatu daigun bere laguntza:
- Eleizea
osotzen dogun Jesusen ikasle guztion alde: Jesusen mezua gugan onartu eta bizi
dagigula, baita lagundu deiegula gure ingurukoei ebanjelioaren bidetik
jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que en el mundo, lejos y
cerca de nosotros se ven privados de los bienes de que goza nuestra sociedad,
para que ellos alcancen lo necesario para vivir dignamente y nosotros no nos
dediquemos a derrochar. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Para que seamos capaces de descubrir que
la fe se vive en comunidad y nos ayuda a crecer en entrega y compromiso. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
-Jainkoaren Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren
Gorputzagaz janarituak izango garanon alde: ebanjelioko baloreak
norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta
ezelako bildur barik aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan, gure fedeak maitasun bultzada bat
hartu dau. Kristo gure alde dogula jakinik, eta ziurtasun hori geure bihotzean
dogula, goazen geure eguneroko bizitzara.
Vivamos de acuerdo con nuestra fe y nuestra esperanza,
para que podamos dar a conocer el amor de Dios.
"Jesus,
munduko argia..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario