Páginas

miércoles, 8 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 filosofia eta eskuzabaltasuna


Harribideko Farid eta Omar etorri dira Jose Alberto abadeagaz euren barri azaldu eta eskerrak emoten batu genduan jatekoagaitik.
KT etxea beteta egon da, zirkulo eder bat.
Gero tabernara gonbidatu doguz kafesne bero bat hartzera.

Han egon gara zurito bat eskuan, mundua konpondu guran, ea jatekoak batzea dan egokiena.
Berbetan gagozela, B. eta G. desagertu egin dira eurentzako kafesne bero bana eskatu eta gero.
Gure sorpresarako, nora eta alboko janari dendara joan eta hiru boltsa bete janari ekarri dabez eurei emoteko.
Gizonezkoak filosofokerietan jausten garan bitartean, androk di-da, eskuzabaltasun eta bihotz zabaltasun ejenplua emon deuskuena!

No hay comentarios:

Publicar un comentario