Urteak daroaz Caritas Arratian
gure Elizaren bihotza izaten, alkarte osoaren izenean.
Bost arlotan jarduten
dabez boluntarioak: harrera, sensibilizazioa, formazioa, bidezko merkataritza
eta osasun pastoraltza. 20 boluntario dabiz arlo ezbardinetan laguntzen, ia ia Arratiako
herri guztietakoak.
Ihaz, adibidez,
arratiarrok, Caritasen bitartez 12.000 euro inguru alkarbanatu genduzan. Asko?
Gitxi? Gure dirutxoetatik beharrizanean dagozanei laguntzeko, baina horregaz
batera hamaika ordu eurekaz eta eurek bisitatzen, hainbeste kariño eta maitasun
zenbatu, kontatu ezin direnak.
Gaur ez
gatoz zuengana diru gehiago eskatzera edo boluntarioak animatzera. Gaur
eskerrak emoteko eguna dogu.
Caritas
Arratia: corazón solidario de la Iglesia de
nuestro valle nos da las cuentas del año 2016 y su más sincero agradecimiento a
sus colaboradores.
Caritas Arratiak 2016 urteari dagokion lanaren barri emon dau. Bost adar nagusitan egin dau lan
Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.
1.- Harrera
Harrera zerbitzua
Igorreko parrokiako lokalean,
Elizalde kaleko 22an, beheko solairuan dago, eta astean egun bat dauka arreta
emoteko, astelehenetan, 10etatik 11etara. Guztira bost boluntariok osatzen dabe zerbitzu
hau. Talde horri gizarte-laguntzaile batek laguntzen deutso. Hau, Harrera zerbitzatuari
bakarrik dagokionez baina Arratian hainbat
boluntario gehiago dago, parroki guztietan ordezkariak dagozelarik, informazio
jaso eta jendeari bideratzeko.
2016.urtean
guztira 34 familiari emon jake erantzuna Arratiako Harreran. Honek ez dau esan nahi 34 egunegaz amaitzen danik harrerea.
Familia bakoitzarekin gitxienez 3 bider hartuemona egoten da eta hainbat
kasutan gehiago, jarraipena eginaz.
Familia motari begira
danetarik egon da: kide bakarrekoak, bikoteak seme-alaba barik edo
seme-alabagaz edota ama seme-alabakaz.
Jatorriari begira, ihaz
gehineak Maroko eta Senegal jatorridunak izan ziran. Egoera administratiboari
begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez
dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau
bere lan nagusia Caritas Arratiak. %17k bakarrik daukie-eta egoera
administratiboa erregulartuta.
Administrazioa
heltzen ez dan toki eta jendearengana heltzen da Caritas.
Ohizko
laguntzak honakoak izan dira batez ere: Oinarrizko premietarako laguntza
ekonomikoa. Garraiorako dirulaguntza. Ekorropan erropea erosteko txartelak. Guztiz 12.000 euro baino gehiago banatu da.
2.- Sensibilizazioa
Caritas Arratiak hainbat
kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak
jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da.
El año pasado se buzoneo
el valle con un tríptico para que la ciudadanía en general tuviera información
de las distintas labores de Cáritas Arratia.
Sarrera nagusiak
parrokietan egiten diran lau diru batzeak dira, ihaz 15.000 euro inguru batuz.
Hortaz aparte Errefuxiatuen aldeko diru batzea egin zan 2016.eko otsailean,
1.900 euro baino gehiago batuz. Jasotako emoitza berezien artean Bedian Santa
Ageda bezperan kantuz batutako 240 euroak aipatu geinkez, adibidez.
Aipagarria
da Arratiako biztanleen erantzun apala eta, aldi berean, esanguratsua.
Aita
Santuaren esanetan: “El Papa Francisco nos recuerda que la solidaridad debe vivirse como la
decisión de devolver al pobre lo que le pertenece y defender los derechos.
Dar
a cada uno lo suyo. Hay unos bienes de justicia en razón de la pertenencia a
una misma humanidad. Son unos ” mínimos de justicia” más allá de los cuales no
hay vida humana, ni resulta viable.”
Informazioa bialdu da
komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen
mankomunitateagaz.
Hemos de agradecer la
buena acogida en distintos medios de comunicación, escritos y radios, de las
labores de Cáritas Arratia (Begitu, Deia, El Correo Español, Gorbeialde
Irratia, Bizkaia Irratia…)
Ondo etorri errefuxiatuak konzentrazioa, 2016.eko
otsaila
3.- Bidezko merkataritza Comercio Justo
Arratian zehar, nekazal
azokatan eta eliz atarietan, hainbat aldiz egin da presente informazioa
zabalduz eta produktuak salduz. Zeanuri, Dima, Bedia, Artea, Igorre eta Lemoan 2.000 euro
baino gehaigoko salmentak izan dira.
En
Igorre la panaderia Iturbe tiene un puesto permanente con produstos de comercio
justo, como punto colaborador de Caritas Arratia, y en 6 meses ha consolidado
sus ventas y acogida.
4.- Lanerako formazioa
Datorren urterako sukaldaritza
eta nutrizio ikastaroa eratu gura da Arantzazuko Udalagaz alkar lanean. Horretarako
Udalaren erantzunaren zain dagoz izen ematea egiteko.
Hemen ere 3
boluntario ikastaroa emoten egon dira:
. Janariei buruz
hitzaldiak, eta
. Egunero egiten diren
janariak ikasi eta eginaz: Lehenengo platera, bigarrena eta postrea.
5.- Gaixoak
Boluntario talde bat
Diman Arratiako Mankomunitateak daukan Egoitzara joaten da. Hilean hiru barikutan,
goizeko 10:30etan, gura dabenakaz, mezea ospatu eta gaixoak bisitatuz. 50
bat personak hartzen dabe parte, askatasun guztiaz, ospakizun honetan. 6
boluntariok laguntzen dabe zeregin honetan.
Se ha animado la misa en la Residencia de la Mancomunidad en
Arratia. Los viernes a las 10:30.
6.- Eskerrik asko
Caritas Arratiak
bihotzez eskertu gura ditu euren lankide diren Arratiako gizon emakumeei, baztertuak
senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean.
5 proiektu, hamaika urte: hamaika
maitasun!
5 programas, trabajando durante años
en Arratia por las personas de Arratia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario