Abendu honetan batu egin gura douz familia katekesiko gaiak eta domekako alkartearen eelizkizunak, bai mezak bai abade bako ospakizunak.
Lau berba, lau sinbolo, lau bertso, irudi bat
Abenduko sehaska hutsaren inguruan, jaioko dan umearen zain, domekaz domeka, astez aste, etxean zein parrokian, lau berba erabiliko doguz sakontzeko eta otoitz egiteko, lau sinbolo jarriko doguz, bertso bana kantatu eta irudi baten argituko dausku hau guzti hau.
Irudia Xabier Egañarena da. Egunotako jai, poza, dantza eta musikak onak dira. Horren parte gara. Arriksu bat be badaukie, irudiaren eskoiladean, herritik kanpora jaioko dan ume pobre, errefuxiatu, etxe bako hori konturatu barik ixtea.
Horegaitik, ume jaioko dan Jainko horren etorrea pozgarria onartzeko, lau berba erabiliko doguz, sinbolo bangaz eta zortziko banagaz:
Aita, Gurea, Zerua lurrean eta Ogia (Caritaseko ospakizunagaz batera).
Sinboloak: Gure Aita liburutxoa (familia katekesian erabiltzen doguna eta eliztarrei eskeiniko jakena), 2017. urteko egutegia, izarra eta janaria konpartitzeko alaitasuna eta alkartasuna.
Liturgia lagungarriak be egokitu dira, abenduko koroaren ezaugarriari, beste hau osatuz. Hemen dituzu gura izan ezkeroz.
Eta ez ahaztuteko, hona abendualdiko kanta zoragarri hau:
No hay comentarios:
Publicar un comentario