Etor
bedi zure Erreinua…
Kristo Erregeren jaiak
hasiera trumoitsua dauka. Monarkiaren alde jarri zan Elizea, jaiotzear zegozen
errepubliken aurka. Ezin ukatu erlijioa eta politikak izan daben hartuemona.
Gaurko testuek, ordea, zelako erregea dan Jesus argituko deuskue...
Nire itauna, orain zuei, Jainko Erreinua, “etor bedi zure erreinua”
errezatzen dogun bakoitzean, ze errege, ze erreinu daukagu buruan? Ze gizarte
motaren alde egiten dogu gure ahalegina? Jainko Erreinua artez ulertzea nahi
eta nahizkoa da, Jesusen erregetza ganoraz ulertu ahal izateko.
Etor
bedi zure Erreinua…
Jainkoa munduan errege bada, neurri berean ez dabez boteretsuek ahulak
menperatuko, aberatsak ez dira pobreetaz aprobetxatuko, gizonezkoek ez dabe
emakumea menperatuko, Lehenengo Munduko herrialdeek ez dabez Hirugarrenengokoak
bortxatuko, ezta armak egin, dirua irabazi eta gerrak Siria edo Irakera
eroango.
Etor
bedi zure Erreinua…
Bestalde, Jainkoak eta bere justiziak agintzen badau ez dira nagusi
bakarrak izango dirua, indarra, armak, ongizatea edota boterea. Ezingo jako
edozein zesar-i Jainkoarena emon (ikus Lk 20, 25). Ezingo dira, aldi berean,
Jainkoa eta Dirua zerbitzatu.
Beraz, gaur errezatu daigun “etor bedi zure erreinua” Jesusen jarrerak
jarraitu gurean.
Etor
bedi zure Erreinua…
No hay comentarios:
Publicar un comentario