miércoles, 19 de octubre de 2016

Igorreko KT San Migel ermitean: otoitz eta jolas

"Otoitz eta jolas" lemapean, Igorreko Katekesiko 3. eta 4. mailakoak joan etorria egin dabe San Migel ermitea ezagutzera.

Ume gehienak lehendabizi ezagutzen eben ermita eta toki zoragarri hau.

Hasieran kanta ensaio luzea egin da.

Ondoren ermitaren zehaztasunak ezagutzeko eta kuriosidadea asetzeko aukera euki dabe bertaratu direnak.

Otoitzaldi bategaz amaitu da lehen partea.

Ondoren futbol partida mundiala jokatu dabe alboko landan. Azkenean Gurasoak 1 - Neska-mutilak 0
Baloia alboko trokara jausi eta partida amaitu da, baina laster egongo ete da errebantxea.

Joan etorri zoragarria Igorreko txokoak ezagutuaz.
Hurrengo zita zapatuan, arrastiko 7etan Famili Ospakizuna parrokian.
Publicar un comentario