Hiru gai edo
giltzarri:
1.- Errukiaren urtearen amaierean, aurten egindakoa
kontuan hartuz, urrian arreta berezia egin gura deutsagu gai honi.
2.- Lukasen eskutik, hiru domeketako ebanjelio
txatalak sakonduz, hango jokabideak gureganatu gurean konpromiso txiki batzuk
hartuz.
3.- Urria hilabetea da, baina baita urritasuna,
faltea, gehitu beharko gendukena. Urria ugarituz, errukiaren arbolan jarritako
errukitasunak fruitua emon daben aztertzeko unea ere bai.
Hiru domeka
Urriaren 2an:
gauza txikien balio handia
Lukas
17,5-10
Aldi haretan, apostoluak honan esan eutsen
Jaunari «Gehitu eiguzu sinismena». Eta Jaunak: «Mostaza hazia adinako sinismena
bazendue, masustondo honi esango zeunskioe: urten hortik eta bota susterrak
itsasoan», eta egingo leuke zuon esana.
Egin daigun zuen morroia goldaketan edo
artzaintzan dabilela; kanpotik etxera etortean, nork esango deutso: "zatoz
eta jarri zaitez berehala mahaian?" Ez ete deutso beste hau esango:
"prestatu egidazu afaria, jantzi gerrikoa eta zerbitzatu naizu, nik jan
eta edan arte; zuk gero jan eta edango dozu"? Ugazabak zor ete deutso
eskerrik morroiari, agindu jakona egin daualako?
Bardin
zuok ere: agindutako guztia egiten dozuenean, esaizue : "morroi gauza ez
ziran batzuk gara; egin behar genduana egin dogu"».
Hitz potoloa da errukia. Batzutan gauza handiak, erraldoiak egin gura
gendukez. Erratuta dagoz. Gauza txikietan agertzen da gizakiaren handitasuna.
Mostaza haziaren irudia argigarria dogu benetan: hazi txiki-txiki bat arbola
baten neurriko landare bihurtuz.
Fede handia gura dogu, mendiak
mugitzeko bestekoa. Erratuta gagoz. Gauza txikietan agertzen da haren
edertasuna, haren handitasuna.
Errukia be errukitasun zehatz
batzutan konkretatzen genduena. Gorputzari zein arimari dagokiozanak.
Aste honetan aukeratu daigun
holako bat eta ahalegindu gaitezen betetzen. Gure artean asko bagara hori
betetzen, giroan be igarriko da.
Errukiaren urtea
Lora fruitu egitea
Errukitsuak izan gaitezen
Jesus eredu betea
Errukiaren fruitua
Asetzea gosetua
Egarri dana lagundu eta
Kanpoztarra onartua.
Erropak biluziari
Bisitatu gaixoari
Barri onaren erruki hori
Egintzetan da ageri
Hildakoa lurperatu
Etxekoari lagundu
Berba hutsetan ez geratzeko
Egiteok
gogoratu
Errukiaren urtea…
Urriaren 9an:
esker onean bizi
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen
liburutik (Lk. 17, 11‑19)
Aldi haretan, Jesus
Jerusalenera bidean joian, Samaria eta Galilea artetik. Herritxo baten
sartzerakoan, hamar legenardunek urten eutsoen bidera, eta urrun geldituta,
deiadarka esaten eutsoen: "Jesus, Maisu, erruki zakiguz!". Jesusek
ikusi ebazanean, esan eutsen: "Zoaze eta agertu abadeakana". Bidean
joiazala, garbi gelditu ziran.
Euretariko bat, bere
burua osatuta ikusi ebanean, bihurtu egin zan, oihu handiz Jainkoa goresten
ebala; eta Jesusen oinetan ahuspeztu eta eskerrak emoten eutsozan. Eta hau
samariarra zan.
Jesusek esan eban:
"Ez ete dira hamarrak garbitu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan
atzerritar hau baino, bihurtu eta Jaungoikoa goratzeko?"
Eta osatuari esan
eutson: "Jagi zaitez, eta zoaz. Zeure sinismenak osatu zaitu".
Parkatu gure zorrak…
Zorrik badogu ala? Besteak gugaz daukiezanak gogoan ditugu. Argi eta garbi.
Gureak…?
Zorrak behar bada ez dirutan, baina bai bizia eta herria emon
euskuezanakaz, gure aurretik bizi izan ziranakaz. Fedean maisu eta bidelagun
izan doguzanak. Beharrean laguntza izan direnakaz.
Zorra biziaren iturri dan Jainkoagaz.
Hamar gaixo osatu eta kanpoztarra baino ez zan itzuli eskerrak emoten,
zorra kitatzen esker onez. Non kokatzen dogu gure burua?
Eskerrak emotekoak gara, ingurukoekaz eta Jainkoagaz beragaz? Esker oneko
otoitza ugaria da gure errezuetan?
Guk bere gure zordunei parkatzen deutsagun lez…
Jainkoa ez da nekatzen gu parkatzen. Erruki hutsa dogu-eta.
Gu bizkorregi nekatzen gara besteak parkatzen.
Aste honetan aukeratu
pertsonaren bat, nogaz daukadan esker oneko zorra eta emon eskerrak, kitatu,
kendu zor hori. Jainkoari eskerrak emotea be ez ahaztu!
Urriaren 16an: otoitzaz errukia gureganatu
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen
liburutik (Lk 18,1‑8)
Aldi haretan, Jesusek parabola
hau esan eutsen bere ikasleei, beti otoitz egin behar dala eta ez dala etsi
behar adierazoteko: «Bazan herri baten epaile bat; ez eukan, ez Jaungoikoaren
bildurrik, ez gizonen begirunerik.
Herri haretan
bertan, bazan alargun bat ere, eta han joaten jakon, esanez: "Egidazu
zuzenbidea nire arerioaren aurka". Eta luzaroan ez eutson jaramonik egin
nahi izan.
Baina gero, esan
eban bere barrurako: "Ez daukat, ez Jaungoikoaren bildurrik, ez gizonen
begirunerik; baina alargun hau gogaikarri jat, eta egingo deutsat zuzenbidea,
azkenean betondoko bat emon ez deistan"».
Eta Jaunak holan
esan eban gainera: «Begira zer dinoan epaile okerrak. Eta Jaungoikoak ez ete
deutse zuzenbidea egingo, gau eta egun otoitzean dabilkozan bere aukeratuei?
Luzapena emongo ete deutse? Hara zer dinotsuedan Nik: behingoan egingo deutse
zuzenbidea; baina Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau holako
sinismenik lurrean?».
Zeozer gura dogunean, interesatzen
jakunean eta inportantea jakunean, lotsa barik ekin egiten dogu lortu arte.
Atsedenik barik. Ekin.
Bestea bada preminan
dagoena, orduan bizkorrago nekatzen gara gure ekinean. Egin dogu gure
ahalegintxoa. Nahikoa da.
Ebanjelioaren alargunak
beste jokabide bat erakusten dausku. Justiziaren alde ez nekatu inoiz. Lotsa
eta beldur barik eskatu. Gure eskubideen alde eta besteen premien alde.
Otoitza dogu giltzarri.
Errukiaren ura lasterregi agortu ez dadin gure parrokian, gure familian, nigan,
otoitza behar beharrezkoa dogu. Nahi eta nahi ezkoa.
Otoitza Jesusek erakutsi
euskun moduan Gureaitan, adibidez. Pluralean,. Gurea. Danona. Alkartearena.
Aste honetan, nire otoitzean, eskatu dagidan errukiaren iturria ez
dadin agortu nigan, nire bihotza ez dadin gogortu, harritu, hau da, ez dadin
harrizkoa egin.
Errukiaren
Jubileoaren otoitza
Jesu Kristo gure Jauna,
Zuk, zeruko Aita bezala errukitsu
izaten irakatsi diguzu,
eta Zu ikusten zaituenak Aita ere
ikusten duela esan diguzu.
Erakutsi guri zeure aurpegia, eta
lortuko dugu salbamena.
Maitasunezko zure begiradak libratu
zituen Zakeo eta Mateo diruaren esklabo izatetik;
baita adulteriogilea eta Magdalena ere
zoriontasuna izaki huts den
norbaitengan bilatzetik;
Pedrori negarra eragin zion saldukeria
egin ondoren,
damututako lapurrari, berriz, Paradisua
ziurtatu zion.
Egizu, gutako bakoitzak entzun dezala,
geuri esandako hitza bezala,
Zuk emakume samariarrari esandakoa:
Jainkoaren dohaina zein den jakingo
bazenu!
Zu zara ikusezina den Jainkoaren
aurpegi ikusgarria,
ahalguztidun izatea, batez ere,
barkatzean eta errukitsu izatean
erakusten duen Jainkoarena;
egizu, Eliza izan dadila, munduan, zure
aurpegi ikusgarria,
Zu baitzaitu Elizak bere Jauna, piztua
eta aintzatsua.
Zuk hala nahirik, argaltasunez jantziak
dira zure apaizak ere,
benetako errukia senti dezaten
ezjakinentzat edota oker dabiltzanentzat;
egizu, horiengana hurbiltzen denak suma
dezala
zain duela Jainkoa, bera maitatzeko eta
barkatzeko.
Bidali guri zeure Espiritua eta sagara
gaitzazu guztiok haren igurtziaz
errukiaren Jubileua Jaunaren
onginahi-urtea izan dadin
eta zure Elizak, gogo-berriturik, Berri
Ona behartsuei eman diezaien,
gatibu eta zapalduei askatasuna hots
egin
eta itsuei ikusmena eman diezaien.
Hala eskatzen dizugu, Ama errukitsua
den Andre Mariaren otoitzarekin bat eginik,
Aitarekin eta Espiritu Santuarekin
batean errege bizi baitzara gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
Jubileo Urtearen Otoitza laburtua
Jesu Kristo gure Jauna,
Zuk, zeruko Aita lez errukitsu izaten irakatsi deuskuzu,
eta Zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten dauela esan deuskuzu.
Erakutsi guri zeure aurpegia, eta lortuko dogu salbamena.
Zu zara ikusezina dan Jainkoaren aurpegi ikusgarria,
ahalguztidun izatea, batez ere, parkatzean eta errukitsu
izatean
erakusten dauen Jainkoarena;
egizu, Eliza izan dadila, munduan, zure aurpegi
ikusgarria.
Bialdu guri zeure Espiritua eta sagaratu gagizuz guztiok haren
igurtziaz
errukiaren Jubileua Jaunaren onginahi-urtea izan dadin
eta zure Elizak, gogo-barriturik, Barri Ona behartsuei zabaldu,
katibu eta zapalduei askatasuna iragarri
eta itsuei ikusmena emon dagitsen.
Holan eskatzen deutsugu,
Ama errukitsua dan Andre Mariaren otoitzarekin bat
eginik,
Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean
errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
Ezaugarri bat parrokia legez
Ta errukia
nola
azaldu hitz
bitan
zer den
aztuta bizi
gara
gehiegitan;
behar bada
ikasi
behar da
egitan
ispilu bat
ikusten
besteen
begitan.
Beraz hori
da denon
erantzukizuna:
bakoitzak
ematea
emateko
duna.
Errukiz
azaltzea
geure
erantzuna,
horixe da
hurkoak
eskatzen
diguna.
Beraz azken
bertsoan
horren
ondorena,
behar bada
esateko
bistan
dagoena:
inork
ulertzekotan
azaldu nahi
dena,
ejenplu_ematea
da
biderik
onena.
Aitor Mendiluze
No hay comentarios:
Publicar un comentario