Páginas

miércoles, 21 de septiembre de 2016

Arratiako altxorra: Andres Urrutiaren berbak



Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidente edo buru dogu. Hona berak bialdutako testu gozoa Arratiako altxorra jolasari buruzkoa. Harrigarria jaku kanpoko txalo hori, jakitun garenean bertoko alkate batzuk proiektu honi laguntzeari ezezko botoa emon eutsoenean. Baina holakoa da bizitza, batzutan esku artean eta etxean doguna da gitxien apreziatzen doguna. 
Hona jasotako testua oso-osorik:

"Badira gure artean uste dutenak euskalkiak edo herrian herriko hizkerak arbuiatzeko modukoak direla, euskara batu eta bakarraren izenean. Niretzat, ostera, kontua alderantzizkoa da. Zaila izango zaigu euskara batu koloretsu eta zaporetsu eskuratzea, tokian tokikoak bazter uzten baditugu. Horrexegatik dira egoki bai egoki eta ordezkaezinak halako lanak, Arratiako altxorra jolasa tankerakoak, horiek erakutsi ez eze, barneratu eta bizibidetu baitituzte eguneroko euskara bizitik euskara bera doitzea eta gaitzea, euskaldun guztien artean komunikabide egokia izan dezagun. Betoz, beraz, halako ekimenak, eta gauza izan gaitezen, Euskal Herria osoan, guretik hasi eta ikasiaren bidez, besteei eta besteena ere, zabaltzeko eta hedatzeko.
Elkarrekin erabili dezagun euskara, horixe baita gure hizkuntza eta altxorra! Atxiki dezagun euskara!"




Andres Urrutia
euskaltzainburua


No hay comentarios:

Publicar un comentario