Páginas

viernes, 12 de agosto de 2016

Edertasuna, konpromisoa eta Jainkotasuna Xabier Egañaren eskutik

Udan danok ezin joan Cracovia edo Asisera, baina badira Euskal Herrian toki sakratu batzuk edertasuna eta jainkotasuna dastatzeko modukoak. Batzuk oso ezagunak. Guarkoan deia toki ez hain ezagun batera joateko da: Antezana edo Antxetara.

Gasteizko herritxo bat da, zazpi kilometrora, Forondako aireportutik oso urrean.

Hango biztanleen ekimenez, lau urte dira Xabier Egaña artistea orma-irudiak edertzen hasi zala.

Bizitzarako pinturak.

Bertako San Migel Parrokian, eliz atarian, koruan eta orma bietan hainbat irudi ditugu ikusgai biziaren aldeko aitormen koloretsu bezain itaun egileak.

Zorte apur bategaz, Xabier bera aurkitu dogu andamio batn igota azken metroak pintatzen.

Gure aita otoitza eta patera batzuk, Jaunaren Hitza eta emakuaren aurkako indarkeria, azken afaria eta emakumeak biziaren alde....

Harrituta eta txundituta bueltatuko zara.

Ez zara damutuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario