Páginas

lunes, 22 de julio de 2024

Jesus eta emakumea bertsotan



Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: 

–Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori? Hirurehun denarioz goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.
Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra. Baina Jesusek esan zien:
–Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin.  Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako. Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina



“Mundu osoan zabalduko da
andratxo honek egina
barri onaren leku berbera
helduko honen lan fina”
Jesusen berbak ditugu honeik,
aupatuz ahalegina,
guretzat ere eredu eta
jarrera ahaztu ezina.

Hilobi hutsa topa aurretik
lehen sinistu dauena,
herri ohiturak bete dauz eta
Jesus lurrintzen aurrena,
ondo merezi dozu benetan
kristau zintzoen izena
bi mila urte igaro arren
zara eredu zuzena.

Ekintza apal deigarri hortan
zuk guri argi esana
hitza bakarrik ez da nahikoa
beragaz behar dau lana,
zure eskuak isuri daben
gantzu karu da laztana
sakramentua eta otoitza
bihotzean sartzen dana.

Urteak joan eta etorri
gaur zu zaitugu gogoan
izartuz gure nagikeria
gagoz eta lozorroan.
Zure eredu eta fedea
aitortuaz oraingoan
izen bakoa guk Madalena
deituko mundu osoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario