Páginas

miércoles, 27 de julio de 2016

Arratiatik Asisera: Asis proiektua 03

Uztailaren 9an irten ginen Bediatik goizaldeko 4:40tan Bartzelonarako bidean, bertan eguerdian ginen eta Aurelio diakonoak hiriburua erakutsi zigun. Eguna Sagrada Familian amaitu eta bertan eukaristia ospatu genuen, bero handiarekin. 

Gauean aeroportura joan eta Erromarako bidea hartu genuen.

Erroman pare bat egun pasa genituen, alde batetik bestera Hiriko altxorrak ezagutu nahian, beroa gure laguntzaile genuela. 


Arratiarrak Asisen

Uztailaren 12an Asisera (Assisi euren hizkuntzaz) iritsi eta gure benetako esperientzia hasi egin zen.

Bi bideetako bidaia, kanporuntz hiria ezagutzeko eta barrurantz gure bihotza hobeto ezagutzeko. 


San Frantzisko gidari izan dugu hamar egun hauetan Jesusen bidea apur bat guregana ekartzeko.

Uztailaren 19en berriro bueltan, 18 ordu bidean etxera bueltatzeko, maletan etxekoentzat opariak ekarri eta bihotzean begirale, lagun eta Jesusen maitasuna sentituz berriturik iritsi gara.


Eider Gorostidi

No hay comentarios:

Publicar un comentario