Páginas

lunes, 13 de junio de 2016

Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen: Ondo etorri errefuxiatuak!

Lemoan meza ostean
Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen ospakizuna egin da Arratiako zortzi herrietan asteburu honetan, Ondo etorri errefuxiatuak kanpainaren harira. Ekainaren 20an ospatzen da Mundu mailan Errefuxiatuaren Eguna. Agenda arazoengaitik (errogatibea, etab.) asteburu honetara aurerratu dabe parrokiek euren ezaugarria, gogoeta eta otoitzaldia. Batu dan dirua be errefuxiatuengana bideratuko da Caritasen bitartez.

Argazkian, Jose Migel Etxebarriarena, Lemoako ezaugarriaren unetxo bat ikusi daikegu.

Famili Meza zanez, askatasunez erabili zan gai hau, askatasuen eta irudimenaz. Behar bada beste parrokia batzuetan baino askatasun gehiagoz.

Meza ostean korro isila egin zan, barruan landutakoa kanpoan azaltzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario