Páginas

miércoles, 25 de mayo de 2016

Jon Aingeru Goikoetxea hil da

Berrogetamasei urtez zenbat
bataio eta eztegu,
edonon prest zinduguzan beti
ereiten bakea eta zeru.


Lagun abade, abade lagun zinan
danontzat aingeru:
gaurtik zagozan paradisuan
egin gugaitik erregu
Andra Mariaren magalean
aurkitu dozu sosegu.

Mari Karmenek bikain abestuta eta danok hunkituta itxi gaitu bertso honek, Jon Aingeruri azken agurra egiten bere bataio Eleizan. Zeanuriko txistulariek be jo deutsoe bera omenduz Agur Jaunak.

Aurretiaz eliza bete, hainbat lagun zutunik, 30 abade lagun eta Felix Alonso bikario nagusia meza buru, parrokiako koruak lagunduta, hileta meza ospatu jako.

Agur bero apala, guztiz merezia, maiatzaren 25ean Jon Aingeruri eskeinia.

Ondoren, bere gorpua erretera eroan dabe eta bihar, eguenean, ordu batak eta laurenetan ezarriko dira bere hautsak Zeanuriko kanposantuan, bere familikoekin batera.





Jon Aingeruren heriotzaren barri holan emon genduan:


Gaur hil da Bilbon Jon Aingeru Goikoetxea abadea. Hileta eleizkizuna bihar, maiatzaren 25ean, eguaztena, Zeanuriko Andra Mari Parrokian ospatuko da.


Familiarentzat Jon. Parrokietan Aingeru. Jon Aingeru Goikoetxea abadea Zeanurin jaio zan 1936. maiatzaren 27an. Barikuan beteko zituan 80 urte. Egun gitxigaitik ez ditu bete.

Artea  eta Derioko seminarioan ikasia, 1960. urtean ospatu meza barria, agorrilean hain zuzen be.

Hainbat lekutan ibili da abade: Lamindano (Dima), Apatamonasterio, Durangoko Madalenan, Abadiño, Aulestia, Lekeitio, eta Bakioko parroko azkenean.

Gaixorik be optimista, bizitza guztian bizitzaren zale. Medikuak bere egoera larriaren barri emon eutsonean “zer egingo dogu ba. Bizitza guztian gura izan dodan hori egin dot, maite izan dodana eginaz” erantzun eban egoeraren larria jakiterakoan.

Familian gogoan dabe maitasunaz, familia arteko liskarretan beti konponbidean, askatasuna errespetatuz, senideak lasaituz…

Olata mezea Bakioko Parrokian ospatuko da, domekan, goizeko 12:30etan.

Inocencio Goikuria argazkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario