Páginas

sábado, 16 de abril de 2016

Hogei urte atoan doaz

-Gertu zagoze behartsuen alde gogoz lan egiteko, gertu zagoze eleizkizunetara bizitza ekarri eta eleizkizunetatik bizitzara begira jartzeko, gertu zagoze bikote eta familia gazteen artean Jesusen Barri Ona iragartzeko? ¿Estáis dispuestas?
-Bai, gertu gagoz.

1996. martxoaren 30an esan ziran berbok, Igorreko Parrokian, Arratiako Eleizearen aurrean.
Andoni Gerrikaetxebarria zan itaunaren egilea, sasoiko Bikario Nagusia, Gotzain jaunaren izenean.

Erantzuleak honako honeek:

Caritas taldetik:
-Zeanuritik: Bego Uriarte
-Igorretik: Itziar Etxebarria, Maribel Salcedo eta Rosa Mari Azurmendi.

Liturgia taldea:
-Dimatik: Mari Karmen Etxebarria eta Mari Tere Pujana
-Igorretik: Ana Mari Undagoitia eta Irene Uriarte

Familia taldea:
-Lemoatik: Jasone Vicente
-Areatzatik: Argi Beaskoetxea
-Igorretik: Itziar Ajuriagoikoa, Avelina Bernaola eta Mari Luz Yurrebaso.

Atzo, Dimako Parrokian, Arratiako Eleizearen ehun lagun baino gehiagoren aurrean, euretariko asko bertan egon ziran agindutakoa gogoratu eta indartzeko.

Maribel Salcedok, danon izenean, holan azaldu eban urteotako beharra:



"Arrastion:

Bialduen  laiko horreen arteko bat naz. Ospakizunaren aurrean oso pozik nuztiok gagozela uste dot.Ganera eskerrak emon gura deutsuedaz eliztarrei "beti ondoan izan zaituegulako". Oraindino be prestatzen jarraitzen dogu, heziketeak ez daukalako etenik baina gustura "beti dago zeozer ikasteko-ta".

Soy  una de las laicas que recibió el nombramiento, en mi caso para Caritas Arratia, y que aún prosigo con la labor. Aunque en estas dos décadas la realidad en las parroquias ha cambiado mucho estoy ilusionada por la celebración y agradezco en mi nombre, y creo que también en el nombre de todo el grupo de compañeras,  a la comunidad cristiana el aliento que me ha ofrecido durante todos estos años. "Siempre tenido a mi lado a los fieles que no dejan de mostrar su cariño".

Urteokaz nekea be pilatu egiten da. Baina otoitzaren eta alkartearen laguntzaz, aurrera egiteko gogoa ez jat amaitu.
Eskerrik asko guztioi!"





Andoni Gerrikaetxebarriak egun haretako gogoeta eta sentimenak gogoratu eta konpartitu ebazan:
Arratiako bailara apala, eleiz komunion aurrelari gertatu zan holako ardurak laikoen artean bananduz"








Otoitzaldiaren amaieran, umetxo batzuk bertaratu ziran kanpoko abadeei, laikoen formazioaren bultzatzaileak (Roberto Unzueta, Kepa Agirre, Iñaki Jauregi) eta sasoiko bikario nagusiari, Arratiako Altxor bana oparitu eutsien.

Otoizaldian parte hartu eben guztiek ezin izan eben, baina 50 lagun inguruk senide arteko afari gozo bategaz emon eutsen amaiera arrasti gogoangarri honi!




Info +

http://arratiaeliza.blogspot.de/2016/04/reconocimento-en-arratia-la-tarea-de.html




No hay comentarios:

Publicar un comentario