BATU
ETA BANATU kanpaina hasiko da Zeanurin martxoaren 24an,
eta martxoaren 27ra arte egongo da martxan. Kanpaina hau Zeanuriko gazte talde
batek ipini dau martxan, eta jatekoak batuko dira parrokian Aste Santuko
egunetan; galtzen ez diran jatekoak. Elikagai horreek Harribide fundazinorako
izango dira. Fundazino hori Etxebarriko parrokia eta erakundeek osatzen dabe,
eta gazte etorkinei aurrera egiten laguntzeko sortu zan.
Harribide fundazinoaren
bultzatzailea Jose Alberto Vicente da, Etxebarriko parrokoa, eta Zeanuriko
gazte talde bat beragaz harremanetan jarri da, kanpaina honen bidez batuko
diran jakiak Etxebarriko Harribide Fundazinora bideratzeko.
Harribidek sei harrera-etxebizitza
ditu etorkinentzat, hezitzaile eta boluntarioek tutorizatuta, Bilbon eta
Etxebarrin, eta proiektu honetan gazte etorkinakaz egiten dau lan. Horrezaz
ganera, alkartasunagaz lotutako beste hainbat egitasmo bultzatzen ditu, batez
be herriko gazteei zuzendutakoak.
Zeanuriko Andra Mari eleizan,
altara ondoan, kajak ipiniko dira, eta gura dauanak bertara eroan leiz jatekoak
aste santuko egunetan; esate baterako, lentejak, babak, latak, gailetak,
pasta... Egiten dana gehiegi ez dala jakinda be, keinu hau esker onez hartzen
dabe Etxebarriko Fundazino honetatik. Zeanuriko gazte-talde honek euren beharra
eskertu eta goraipatu gura dau.
Ihazko kanpainan, lehen edizioan 300 kilo inguru batu zan. Zenbat batuko ete da aurten?
No hay comentarios:
Publicar un comentario