Igorreko parrokiko taldea |
Goizeko 9etan Dimako plazan urtengo dau lehenak. Helburua Indusiko ermitako teilatua konpontzeko dirua batzea. Auzoz auzo ibiliko dira zeregin honetan.
Arrastiko 3etan daukie hitzordua Igorrekoak, futbol zelai ondoan. Hru talde osatu gura dabez baserri guztietara heltzeko. Atarako dn dirua sakristiako lokal barrien obrak ordaintzeko izango da.
Bediatik holan dinoskue:"gu
arrastiko 5etan hasiko gara eta gau berandura arte ibiliko gara. Zetarako
batuko dogun ez dakit, baina beti izaten da helburu solidario baten alde. Plazan hasiko gara, handik Utxarain eta Erosora,
Barroeta, Ibarra, Mugartatza, eta plazarako bidean herri barruko auzoak.
Bedia. Ojanguren argazkia |
Zeanuriko Undurraga auzoan be arrastiko 5etan daukie hitzordua. Lehengo urteetan batu izan dana San Pedro ermitaren konponketa beharrak ordaintzeko izan da eta aurten be asmo horretan dabiz.
Santa Agedako koplak Zeanuriko umeak kantata.
No hay comentarios:
Publicar un comentario