Páginas

sábado, 17 de octubre de 2015

Arratiako Elizaren Eguna 2015 Día de la Iglesia de Arratia



Boluntarioak Eleizearen zerbitzuan: autormena eta esker ona
Familia bat osatzen dogu. Arratiako eleiztarrak eta ebanjelioan sakondu eta ebanjelioa zabaldu gura dogunok. Pozaren Ebanjelioa ! Bedeinkatua zu Jauna !
Reporte gráfico. Argazki bilduma.Guión celebrativo. Ospakizunaren gidoia.





150 lagun inguru batu dira Arratiako Elizaren Egunaren ospakizunean.

1. ospakizuna elizan, Jose Agustin Maiz bikarioa buru, autormena eta esker ona boluntarioei. 200 boluntario baino gehiago dabil gure Arratiako parrokietan.


2. konzentrazioa plazan, jende bardina, Pobreziaren aurka eta Lan duinaren aldeko ezaugarri legez, Caritas, Misioak eta HOACen deialdiari jarraituz.


3. Luntxa baino gehiago bankete bat herriko liburutegiko gelatan.

Giro ezin hobea eta gozoa. Eskerrik asko eta zorionak Bediako antolatzaileei!

Arratiako Elizaren Egunean konzentrazioa egin da Bediako plazan. Zergaitik? Zertarako?

«No hay peor pobreza material que la que no permite ganarse el pan y priva de la dignidad del trabajo». «El desempleo juvenil, la informalidad y la falta de derechos laborales no son inevitables, son resultado de una previa opción social, de un sistema económico que pone los beneficios por encima de la persona».


Son algunas de las palabras del papa Francisco sobre el trabajo y su centralidad para la vida de las personas. De manera reiterada nos lo recuerda el Papa.

 

Día de la Iglesia de Arratia

El encuentro se ha celebrado en Bedia bajo el lema “Voluntarios al servicio de la Iglesia” y la finalidad de esta edición nº 29 es agradecer la labor de los voluntarios.

“Queremos reconocer y agradecer la labor de los voluntarios”, explican desde Arratia.
Porque son muchas las personas que en el entorno de la Iglesia de Arratia ofrecen su tiempo a favor de otros.
Han dado a conocer unos datos relevantes del año pasado, informando sobre el trabajo realizado. Cada vez en más parroquias se realizan asambleas dominicales en ausencia de presbítero los domingos y festivos y suelen ser mujeres laicas las que asumen esa tarea. Además, casi  dos centenares de niños y niñas participan en la catequesis y hay muchos padres implicados en el tema. También se ha tenido en cuenta a los miembros de Pastoral Familiar y a los que colaboran en las celebraciones y en Cáritas. También quieren mostrar su agradecimiento a quienes visitan a los enfermos en sus casas o en las residencias, y a los grupos de mayores de ‘Vida ascendente’. En la celebración del día de la Iglesia de Arratia también se ha reconocido la labor de los organistas, las encargadas de la limpieza y arreglo de las iglesias, los miembros de la comisión de pastoral, los tesoreros, los misioneros que se encuentran fuera y los miembros del centro de formación profesional Zulaibar.

 



Arratiako Elizaren Eguna 2015


Boluntarioak Eleizearen zerbitzuan: autormena eta esker ona


Iazko, 2014.eko, datu batzuk gogoratzeko...

Ospakizunak. Gehien bat domeka eta jaiegunetako mezak, eta abade bako ospakizunak gero eta parrokia gehiagotan. Bateoak 36, ezkontzak 8, hiletak 132 ! Ermitak, ia 60, danatan ospakizun bat sikeran, askotan bi be bai.

Katekesian 188 ume eta hainbat familia. Gaztetxoak eta nerabeak, lau parrokitan taldetan, dinamika eta egoera ezbardinak erabiliaz. Katekesian eta gaztetxoekin,  laguntzen, katekista batzuk eta guraso asko.

Liturgiako animatzaile eta abade bako ospatzaileak, parrokia guztietan.
Ospakizunak kantuz laguntzeko koruak herri askotan eta organistak era hainbat.

Bateoaren orduan edota ezkontzeko gertakizunean eta ospakuntzan laguntzen daben Familia Pastoraltzako kideak.
Caritasen hogei bat lagun, harreran, bidezko merkataritzan, informazioa batzen eta banatzen. Beste sei lagun gaixoak bisitatzen egoitzetan eta euren etxeetan.
Bizian gora, helduen taldea be martxan parrokia ezbardinetan. Helduen taldea ere bai Igorren, Neokatekumenalak Lemoan.
Ezin ahaztu eleizea garbitu eta apaintzen dabezanak, Los Rios aldizkari misiolaria zabaltzen dabenak, blogerako argazkiak eta kronikak bialtzen dabezanak.

Alkarte erlijiosoak, aurten agur esan deuskuen sakramentinoak Areatzatik, eta Probidentziako alkartea Igorren, beti laguntzeko prest.
Diruzainak, kolekta batu eta zenbatu, ondasunak administratzen dabezan kideak. Sarritan erdi ahaztuta daukagun Zulaibar Lanbide Ikastegia, parrokien ekimenaz sortua eta lan ederra egin dauena Arratian.

Parrokietako Pastoral batzordea eta Arratiako Pastoral Batzordeko kideak, Arratiako Eleizaren norabidea zehaztu eta ibilbidea bizkortu gura dauen batzordea.

Domund Eguna bertan dagoela, ezin ahaztu gure parrokietatik urten eta munduan zehar dabiltzan dozena bat arratiar, gizon emakumeak misioetan !

Gaur gure otoitza eurontzat guztiontzat, erlijiosoak, laikoak, abadeak. Ezin ahaztu gure artetik Aitaren Etxera joan direnak ere. Esker onez gogoan ditugu.

Familia bat osatzen dogu. Arratiako eleiztarrak eta ebanjelioan sakondu eta ebanjelioa zabaldu gura dogunok. Pozaren Ebanjelioa ! Bedeinkatua zu Jauna !






ARRATIAKO ELIZAREN EGUNA BEDIAN 2015

        “Boluntarioak, Elizaren zerbitzuan”
Sarrera

Arrastion guztioi. Ondo etorriak Arratiako Elizaren Eguneko ospakizun honetara. Hainbeste pertsona ibilten zaree boluntario moduan gure Elizaren zerbitzura, eta kasu askotan urteetan. Gaur zuon zerbitzua eskertu eta errekonozitu gura dogu ospakizun honetan. Horregaitik, “Boluntarioak, Elizaren zerbitzuan” da gure aurtengo lema.
Pasa dan kurtsoan, aurreko Arratiako Ebanjelizatze Egitasmoko lehentasun bategaz bat eginez, Arratiako parroki guztietan abade bako domeketako ospakizunak martxan jarri genduzan, bertako parrokietako emakume eta gizon boluntario batzuen zerbitzuari esker. Ospakizun honetan euren zerbitzua be eskertu eta errekonozitu gura dogu era berezi baten.

Nos sentimos Iglesia de Arratia. Tratamos de crecer en fraternidad y caminar juntos en nuestro valle. Y ello sólo es posible gracias al servicio de todo un grupo de personas voluntarias en nuestras distintas comunidades cristianas. Este servicio lo queremos agradecer y reconocer en este día de nuestra Iglesia de Arratia; especialmente el servicio de las y los ospatzailes que han hecho realidad en cada una de nuestras parroquias una de las prioridades pastorales que nos marcábamos en nuestro anterior plan pastoral para Arratia: las celebraciones dominicales en ausencia de presbítero.

Gure bikarioa Joxe Agustin Maiz ospakizun honetako buru izango da. Hasi dagigun ba(da) ospakizun hau “Aita baten semeok” abestuz.

Abestia: “Aita baten semeok…”

Ospakizun buruaren agurra

Otoitz kolektea
Erruki hutsa eta Maitasuna zaran Jainkoa:
gure Arratiako Eliza eta bere boluntarioak zaintzen jarraitu dagizuzala
gure herrietan zure Ebanjelioa iragarriz eta zabalduz
eta zure Justiziaren eta Bakearen Erreinua eraikiz
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.






Jainkoaren Hitza
1Ko 12, 4-26

Era askotakoak dira dohainak  baina Espiritua bat bakarra;  era askotakoak erbitzuak , baina Jauna bat bakarra;  era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.  Era ezberdinean azaltzen da bakoitzarengan Jainkoak ematen duen Espiritua, baina beti denen onerako.  Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez. 

Gorputzak, bat izan arren, atal asko ditu, baina atal guztiek, asko izan arren, gorputz bat osatzen dute. Gauza bera gertatzen da Kristorekin ere.  Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu.  Gorputza, izan ere, ez du atal bakarrak osatzen, askok baizik.  Oinak «Eskua ez naizenez gero, ez naiz gorputzarena» esango balu, ez lioke horregatik gorputzarena izateari utziko.  Eta belarriak «Begia ez naizenez gero, ez naiz gorputzarena» esango balu, ez lioke horregatik gorputzarena izateari utziko.  Gorputz guztia begi balitz, non entzumena? Eta dena belarri balitz, non usaimena?  Baina Jainkoak bere tokia jarri zion atal bakoitzari gorputzean, berak nahi bezala.  Denak atal bat balira, zer-nolakoa izango litzateke gorputz hori?  Baina ez, atalak asko dira; gorputza, ordea, bat bakarra.  Begiak ez diezaioke eskuari esan: «Ez dut zure beharrik»; ezta buruak ere oinei: «Ez dut zuen beharrik».  Aitzitik, makalenak iruditzen zaizkigun gorputz-atalak beharrezkoenak dira;  eta duintasunik gutxieneko iruditzen zaizkigunak, itzal eta begirune handienaz inguratzen eta zaintzen ditugu.  Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik. Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohore gabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien.  Horrela, gorputzean zatiketarik ez dago eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira.  Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute beste guztiek berarekin.

Ef 1, 3-4.5-6.7-8.9-10 Jainkoaren salbamen-asmoa

Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena! Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe zan gaitezen maitasunez.  R Jesus munduko Argia…

Bere onginahiak eraginda, ordutik zuen erabakia Jesu Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere Seme maitearengan eskuzabal eman digun dohain zoragarria berarentzat gorespen-kantu bihur dadin. R Jesus munduko Argia…

Bere eskuzabaltasunaren dohainak oparo isuri ditu gure gainera, jakinduria eta ezaguera oroz gu hornituz.  Bere asmo ezkutua bere onginahiaz erabakia zuen asmoa, ezagutarazi digu:  historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz. R Jesus munduko Argia…

Ebanjelioa: Mk 9, 33-37; 10, 35-45.

Bikarioaren sermoia

Boluntarioen autormena ( errekonozimendua ) egiteko eta eskertzeko keinua

1.- Monitorearen sarrera

Orain gure boluntario guztien errekonozimendu eta esker ona egingo dogu. Euren zerbitzu barik gure kristau alkarte guztiak Jaungoikoaren bizitza hartu barik egongo litzatekez. Horretarako, Arratiako gure herriak banan-banan aipatzen doguzan bitartean herri bakotxeko boluntarioak altararaino urreratuko zaree eta, bertan, herrik bakotxak daukan lekuan geratuko zaree. Honen ostean, gure Bikarioak otoitzean Jainkoaren bedeinkapena eta esker ona egingo deutsue gure Arratiako Elizaren izenean. Reconocemos y agradecemos a todas nuestras voluntarias y voluntarios. Os vamos llamando por pueblos y os colocáis delante del altar en el lugar que os hemos reservada antes de la oración de bendición y agradecimiento de Dios por la respuesta que habéis dado a su llamada para servir con amor y alegría en nuestras comunidades de Arratia. 

·        Aipatzeko ordena: Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Lemoa eta Bedia.

·        Jartzeko lekuak (altararean aurrean edo inguruan, jendeari begira: Bedia, Lemoa, Dima, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre eta Zeanuri)

2.- Bikarioaren esker ona eta bidalketarako-bedeinkapena

Egin daigun otoitz:                                                                                                    Jainko Aita ona,                                                                                                                    uraren eta Espiritu Santuaren bidez
 Zuon Arratiko Elizaren zerbitzuan boluntario  moduan                                           seme/alaba hau/honeek  bizitza barri batera deitu zenduzena.                       
Bialdu egizu bere/euren gainera                                                                              egiaren, justiziaren eta maitasunaren alde    
lan egitera bultzatuko dauan Espiritua.
Emoiozu jende guztiei ulertzeko argia,
zerbitzeko laguntza,
maitatzeko bihotz-zabaltasuna
eta itxaroteko pazientzia.                                                                                         Hauxe eskatzen deutsugu zure Seme  berbiztu                                      
eta gure anai dan Jesus Jaunaren bitartez. Amen.

3.- Abestia: “Alkartu ta goazen aurrera kantari”

4.- Jose Mari: Ospakizuneko sarrerean aipatu dogunez, gure Arratiako ospatzaileen zerbitzua era berezi baten ikusiazo gura dogu. Emakume eta gizon honeek barik, gure aurreko Arratiako plangintzako lehentasun bat- hau da, Abade bako domekako ospakizunak- egin barik geratuko zatekeen. Reconocemos ahora en nuestra celebración el servicio de l@s celebrantes dominicales en ausencia de presbítero, una de las prioridades de nuestro último plan pastoral de Arratia.

4.- Bikarioaren esker ona eta bidalketarako-bedeinkapena 

     Emon deioguzan eskerrak Jainkoari bere seme/alaba honeek Jesusen eta bere Ebanjelioaren testigantza emoteko aukeratu dauzalako. Eta eleiztar guztiok, fedean bat eginik, euren alde otoitz egitera gonbidatzen zaituet.

(Guztion otoitza isilean)

Egin dagigun otoitz

Arratiako ospatzaile maite guztiok
Zuok gertu zagoze Espirituaren laguntzaz eta Elizbarrutiarekin komunioan, domekako ospakizunenetan zerbitzatzeko. Zuon zerbitzua eskertzen dogu bihotzez, eta nik, Jainkoaren izenean, eliztarren artean Barri Ona iragartzeko bedeinkatzen  zaituet. Zure bizitza guztien aurrean kristau testigantza bat izan daitela beti.Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Guztiok: Amen

5.- Roberto.- Gure boluntario guztien zerbitzua eskertuz, abestu dagigun. Cantamos agradecidas por el servicio de todas las personas voluntarias de nuestra Iglesia de Arratia, eskerrik asko Jauna

6.- Abestia: Eskerrik asko Jauna

(Boluntario guztiok bere eserlekura itzultzen dira)

Bikarioa: Eta orain, alkarrekaz eta eskuak lotuta, Jesusek erakutsitako otoitza, gure Aita esan dagigun 

Gure Aita

Bikarioa: Emon dagigun bakea alkarri

Amaitzeko monizioa: Arratiako Eliza gara gure boluntarioen zerbitzuari esker. Gure boluntarioen lana bultzatzea eta erraztea, beraz, eguneroko erronka bat da gure kristau alkarte guztietan. Hori ahaztu barik, gure ospakizuna amaitzen dogu. No queremos terminar esta celebración sin dar las gracias de nuevo a nuestros voluntari@s sabiendo que su tarea es algo vital en nuestra comunidad cristiana.

Azken domeka honeetan, Arratiako hainbat parrokitan, domeka mezaren ostean, behar duinaren aldeko konzentrazioak egin dira. Zergaitik? Zertarako? Nuestro Papa Francisco afirma que “no hay peor pobreza material que la que no permite ganarse el pan y una de diginidad del trabajo. El desempleo juvenil, la informalidad y la falta de derechos laborales no son inevitables, son resultado de una previa opción social, de un sistema económico que pone los beneficios por encima de las personas”. 

Horregaitik ,bedeinkapen eta azken abestiaren ostean, lan duinaren aldeko keinu bat egingo dogu guztiok gure herriko plazan, eta aste honetan Karitas eta Misionak pobretasunaren aurkako astea dala gogoratu nahi ere badogu Tras bendición y canto final haremos juntos momento de oración por el trabajo digno de tod@s y contra la pobreza en el mundo en la plaza junto a la parroquia. Entre tod@s intentemos hacer un mundo más solidario para todos. 
Concluiremos esta celebración con un pequeño lunch que hemos preparado (en la biblioteca) con la participación de los feligreses de esta parroquia. Eskerrik asko danori

Bikarioren azken bedeinkapena: Jauna zuekin… (herria: eta zure Espirituarekin) Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko Ahalguztiduna…  (herria: Amen)

Azken abestia: Goazen alkarturik

(Kanpoan ilargi erdia bat eginez jarriko dogu, testu bat irakurri, eta isiltasunean unetxo baten otoitzean egongo gara, pare bat minutu edo, lunch-ean parte hartu baino lehen)

 







No hay comentarios:

Publicar un comentario