Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUN
Egun
on, Jaunaren Egunean alkarrekin otoitz egitera etorri zareen guztioi: Jesus Maisuaren urratsei jarraitzera konbidatzen gaitu
liturgiak; jakin dakigulako Bera dala Jainko bakarra, Beragaz topo egin nahi
dogu. Aitagaz dogun topaketa honetan, geure artean alkartasunaren gozotasuna
aurkituko dogu; holan, landu gura dau Jaunak gure sinismena, gu guztiok
Jaungoikoaren seme-alaba, kristau-familia lez sentitzera.
Prestau gaitezan Jaungoikoaren
guganako maitasuna ospatzeko.
"Iturri
zaharretik."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta
damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure
bizia emon dozuna. ERRUKI JAU.
- Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina
zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Job 38, 1. 8-11:
Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job
santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen
jako.
Erantzun-Salmoa: 106. Salmoa
Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik
onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian,
Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.
"Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."
2 Kor 5, 14-17:
Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen
heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu
dala.
Mk 4, 35-40:
Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen
nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan.
Goratu dagigun
Izadiaren Jauna, "Aleluia" abestuz.
Itsasoak urak handi,
bildur barik sartu hadi.
Aita Santuk ozen boza:
Barri Ona eta Poza.
Itsasoak urak gazi,
badaukagu zer ikasi:
Barri Ona itsas argi,
berba gozo, berba garbi.
Itsasoa harro dago:
olatuak, orro dena,
giro hortan, non abaro?
Jesus dogu atsedena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusen ikasleek txalupan lez, jo daigun konfiantzaz
Jaungoiko gure Aitagana eta aurkeztu deioguzan gure, Eleizaren eta munduaren
beharrizanak.
- Elizaren alde: Jesus gure
erdian jarri dagiala beti eta geure ondoan dagoela jakinik, Beragan konfiantza jarrita
bildur barik, bere bidetik jarraitzeko adorea izan dagigun gure bizitzako une
guztietan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure itsasgizonen eta emakumeen alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak
arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Baserri munduan lan egiten daben guztien alde: euren
lan neketsuan, eguraldi onak lagundu dagitsela eta Jaungoikoagaz esker oneko
izaten jakin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gu guztion alde.
Senidetasunaren esperientziak itxaropenez bizitzera eta gure fedearen
lekukotasun ausarta emotera eroan gaizan . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian
bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik
urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteekin iragarri dagigula.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA
- B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean alkarrekin
otoitz egitera etorri zareen guztioi:
Jesus
Maisuaren urratsei jarraitzera konbidatzen gaitu liturgiak; jakin dakigulako
Bera dala Jainko bakarra, Beragaz topo egin
nahi dogu. Aitagaz dogun topaketa honetan, geure arteko alkartasuna, kristau familia
sentitzera eroan gagizala.
En la Eucaristía nos sentimos
de nuevo llamados por el Señor, a quien intentamos seguir con más o menos
fidelidad.
Hoy podemos admirar el mensaje del
evangelio: los discípulos de Jesús tuvieron miedo, a pesar de que El iba con
ellos en la barca. Jesús nos hace hoy esta pregunta: ¿“de qué tenéis miedo”?
Prestau gaitezan Jaungoikoaren guganako maitasuna ospatzeko.
"Iturri
zaharretik."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta
damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia
emon dozuna. ERRUKI JAU.
- Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina
zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Job 38, 1. 8-11:
Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job
santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen
jako.
En medio de las dificultades de la vida, es necesario
acudir a Dios. Cada día hacemos un esfuerzo para aceptar el misterio de Dios
que vive en medio de nosotros.
Erantzun-Salmoa: 106. Salmoa
Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik
onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian,
Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.
El salmista, hombre de fe, da gracias a Dios porque su
mano fuerte, les ha librado del peligro.
"Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."
2 Kor 5, 14-17:
Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen
heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu
dala.
Como nos dice San Pablo, nuestra vida se fundamenta en
Cristo, muerto y resucitado.
Mk 4, 35-40:
Escuchamos un mensaje que nos
anuncia el Señor, que salva con poder y sale a nuestro encuentro.
Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen
nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Izadiaren Jauna, zutunik,
"Aleluia" abestuz.
Itsasoak urak handi,
bildur barik sartu hadi.
Aita Santuk ozen boza:
Barri Ona eta Poza.
Itsasoak urak gazi,
badaukagu zer ikasi:
Barri Ona itsas argi,
berba gozo, berba garbi.
Itsasoa harro dago:
olatuak, orro dena,
giro hortan, non abaro?
Jesus dogu atsedena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusen ikasleek txalupan lez, jo daigun konfiantzaz
Jaungoiko gure Aitagana eta aur-keztu deioguzan gure, Eleizaren eta munduaren
beharrizanak.
- Elizaren
alde: Jesus gure erdian jarri dagiala beti eta geure ondoan dagoela
jakinik, Beragan konfiantza jarrita bildur barik, bere bidetik jarraitzeko
adorea izan dagigun gure bizitzako une guztietan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure itsasgizonen eta emakumeen alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak
arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- A quienes sufren dificultades y dudas en la fe, el Señor se les
muestre como el sentido para sus personas y para sus vidas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Para que a todos nosotros la experiencia de la fraternidad nos lleve a vivir
con esperanza y dar con valentía el testimonio de nuestra fe. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian
bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik
urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteakin iragarri dagigula.
Dios nos dará su fuerza y su gracia, para que podamos
vencer las dificultades de cada día. De esta forma, nuestra fe se hará más
fuerte, y tendremos más ilusión para seguir a Jesús.
Recibamos la bendición de Dios.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario