Páginas

domingo, 21 de junio de 2015

Emakumea eleizan: egiteko bidea

Emakumea eleizan: egiteko bidea. Hiru estanpa eta lau bertsodun antzerki labur hau Urkiolan estrenatu zan 2015. ekainaren 20an, Bibiñe Pujanaren zuzendaritzapean.
Cualquier parecido en nombres o sucedidos con la realidad es pura coincidencia.






Emakumea Eleizan: egiteko bidea

Hiru estanpa eta lau bertsodun antzerki laburra


  1. Lehen (Entzun bedi: Damu dot Jauna…)


Don Pedro, sotana baltza, otoitz liburu edo brebiario bat eskuetan, paseoan errezetan.
Andratxoak baltzez, mantilak, errosarioa eskuan…

Andratxoak berorika egingo deutsie, errespetu osoz.

Koipehandi andreak, Nahikoneuke baserriko ugazabandreak, lapikotxo bat dakartso, txokolate bero beroagaz:

-Egunon Don Pedro, zelan dabil berori? (mun eskuan)
-Ene alabatxo, goizetik zabiz?
-Bai Jauna, berori barauan egongo dala-eta, txokolate bero beroa ekarri deutsat, gustuko badau, meza emon ostean hartzeako…
-Ene alaba maitea, zu bai emakume fina, Itun Zaharrak dinoana. Emon txokolatea sakristanari, eta zu… Jaungoikoak, Andra Mariak eta santu guztiek bedeinkatu zagiazala zu eta zure seme-alaba eta soloak. Zu bai zu Mariaren alaba txit prestua!
(Andratxoa belauniko jarri eta Don Pedrok bedeinkatu egingo dau. Jarraitzen dau paseoan.

Maritxu

-Egunon dekola Don Pedro jauna. Etxean urte gogorra izan dogu, ganadu asko hil jaku nahiz eta San Antoniori sarritan eskatu. Handik eta hortik diru apur bat dakartzat berori, gure guraso izandakoan alde meza batzuk ataratzeko edo. Ez da diru asko baina… (Emon dirua)
-Bai, asko ez da ba, baina tira, sartu horko bazinean eta erresponso batzuk errezatuko deutsiedaz. Zoaz bakean.
Ene! Ez da hori Madalena? Eta zelan dator mezatara mantila barik? Jesus!

Madalena:

-Parkatuko dau berorrek, Don Pedro jaunak, baina ganadua, seme-alabak, lapikoa sutan ipini, etxea batu, arineketan mezatara belu ez heltzeko, eta erreka ondoko sasitzan mantilea harrapatuta ez jat geratu ba? Eta ezin jaso!
-Lotsabako zentzun gitxiko hori! Eta holan agertu Jaunaren etxera? Hau ezin da onartu! Zoaz! Zoaz kanpora!


Musika apurtxo bat, etena egiteko, txistuz edo.


2.- Orain  (Entzun bedi: Gure begiak Jesus maitea..)

Kepa, Kepa beste barik, arkondara klerikala eta alzacuellos, ipad bat eskuan, internetera konektatuta edo…
Andrak gaur egungo arropa normalakaz.

A-Egunon Don Kepa, zer moduz?
-Don Kepa ez, Kepa beste barik, konfiantzaz, danok ghara Jainkoaren semeak eta!
B-Seme-alabak izango da, ezta?
-Horixe ba, seme-alabak, bateo egunetik Jainkoaren seme-alaba. Zer familia ospakizuna preparetan etorri zarie ala?
D-Bai Don Kepa, parkatu, Kepa beste barik, Kepa.
A-Kantakaz daukagu zalantza: organoaz ala kitarraz?
B-Umeei ez jake gustetan kanta barria eta…

-Eta batzarrean zer ebatzi zenduen ba?
D-Ni ez nintzan batzarrean egon, eskolako batzarra neukan eta…
A-Gurasoen ustez hobeto da Karmelek jo dagiala organoa…
-Ondo, ondo, holan ebatzi badozue, Jainkoaren Herriaren abotsa Jainkoaren abotsa da. Ondo.

B-Eta Don Kepa? Parkatu, Kepa beste barik, zu be egongo zara ospakizunean, ezta?
-Ea, agendan begituko dot (Ipad edo horretan begiratu) Ea, domeka horretan, lehenengo Artean, gero Bedian, ba ezinezkoa jat. Tamalez ezin egon zuekin Urkiolan. Sentitzen dot. Baina egingo dozue ospakizuna, esan Bibiñeri laguntzeko…
D-Eta gure jauan banatuko dogu ala zer…
-Bai, zergaitik ez? Nik itxiko deustuet konsagraturik sagrarioan eta handik banatu…

B-Kepa, eta zuri Gotzaiak hainbeste parrokia emon badeutsuz, eta ezin bazara danatara heldu, eta eukaristia hain inportantea bada, zergaitik ez dinotsazu gotzaiari andrak abadetuteko?
-Zer? (Sutan jartzen) Hori baino ez zan faltako! Jesusek be ez eban emakumerik aukeratu bere lagunen artean apostolu izateko.
Lotsabako zentzun gitxiko hori! Eta holan agertu Jaunaren etxera? Hau ezin da onartu! Zoaz! Zoaz kanpora!

Musika apurtxo bat, etena egiteko, txistuz edo. Entzun bedi alkatearena.



3. Gero (Entzun bedi: Alkatearena)

Agertu bedi Aita Patxi, aita santuz jantzia…

Paseatuz eta herriari esanez azento argentinoz:

Gehiago egin behar dugu emakumearen alde, dudarik gabe, gizonen eta emakumeen arteko elkarrekikotasunari indar handiagoa eman nahi badiogu. Izan ere, ezinbestekoa da emakumeari entzutea. Baina ez hori bakarrik: bere ahotsak benetako pisua eta agintea izan behar ditu gizartean eta elizan bertan. Horretan eredugarria da Jesusek emakumeak aintzat hartzeko zuen modu zabala – Ebanjelioan ikusiko dugu halaxe zela, gero!-, gurea baino testuinguru aurkakoagoan –garai hartan emakumea bigarren mailan zegoen, ez ala? Eta Jesusek aintzat hartu duen moduak argi indartsua ematen du, urrunera daraman eta oraindik zatitxo bat baino ibili ez dugun bidea argitzen du. Ez dugu oraindik ondo ulertu zer eman ahal digun guri eta gizarteari emakumearen aiurriak edo izaerak. Beharbada, gauzak ikusteko beste modu berezi horrek osatuko du gizonezkoen pentsaera. Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu.
Frantzisko aita santua, 2015-04-15 eko katekesian.

(Erderaz zati batzuk sartu gura badira:

Indudablemente debemos hacer mucho más a favor de la mujer, si queremos volver a dar más fuerza  a la reciprocidad entre hombres y mujeres. Es necesario, de hecho, que la mujer no sólo sea más escuchada, sino que su voz tenga un peso real, una autoridad reconocida, en la sociedad y en la Iglesia. La manera amplia con la cual Jesús ha considerado a las mujeres - pero leamos el Evangelio eh, es así - en un contexto menos favorable del nuestro - porque en aquel tiempo la mujer estaba en segundo lugar, ¿no? Y Jesús la ha considerado de una manera que da una luz potente, que ilumina un camino que lleva lejos, del cual hemos recorrido solamente un pedacito. Todavía no hemos entendido en profundidad cuáles son las cosas que nos puede dar el genio femenino, qué puede dar la sociedad y también a nosotros, la mujer. Quizás, ver las cosas con otros ojos que complementan el pensamiento de los hombres. Es un camino para recorrer con más creatividad y más audacia.)

4. Bertsotan


Badoa aita santua eta sartzen dira bertsolariak, Ado aita alabak:




“Mundu guztian zabalduko da
andratxo honek egina
barri onaren leku berbera
helduko honen lan fina”
Jesusen berbak ditugu honeik,
aupatuz bere ahalegina,
guretzat ere eredu eta
jarrera ahaztu ezina.

Hilobi hutsa topa aurretik
lehen sinistu dauena,
herri ohiturak bete dauz eta
Jesus lurrintzen aurrena,
ondo merezi dozu benetan
kristau zintzoen izena
bi mila urte igaro arren
zara eredu zuzena.

Ekintza apal deigarri hortan
zuk guri argi esana
hitza bakarrik ez da nahikoa
beragaz behar dau lana,
zure eskuak isuri daben
gantzu karu da laztana
sakramentua eta otoitza
bihotzean sartzen dana.

Urteak joan eta etorri
gaur zu zaitugu gogoan
izartuz gure nagikeria
gagoz eta lozorroan.
Zure eredu eta fedea
aitortuaz oraingoan
izen bakoa guk Madalena
deituko mundu osoan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario