Páginas

jueves, 4 de junio de 2015

Karidade Eguna 2015 bertsotan

Kepa Intxausti bertsolari igorreztarrak bertsook bialdu deuskuz aurtengo Gorpuzti edo Karidade Eguna girotzeko:

Emon ta hartu, hartu ta emon     
Beharrizanen katea
Holakoetan erakusten da
Dekogun borondatea

Asegarrie, pozgarrie da
Esku zabal izatea
Baiña motza da eskua altzatuz
“Neuk egin dot” esatea.




Laguntza errez eskaini al da
Ez da gauza materiala
Sarri gordeta euki nahi dogu
Urrea balitz bezala
Ikustea da, gure laguntza
Eskeini ta berehala
Norbere apur bat beste batentzat
Zeru bat izin al dala.




Egoeraren gogortasuna
Mingarrie eta hotza
Gehiago egin al dut pentsatuz
Iñoz sentitu dut lotsa
Inguruotan taldeak dekuz,
Dago boluntariotza
Gizarteari laguntza emonez
Poztuz norbere bihotza.


Kepa intxausti

No hay comentarios:

Publicar un comentario