Elizbarrutiko postu onena dela diodanean, ez didate sinesten. Jose Angel Martinez de Bujanda. Zaballako espetxeko kapilaua.Espetxearekin lotutako lanarekin Elizaren barruan gertatzen denaz ohartzeko tarterik ez duela dio; ordea, presoei bizitza apur bat atseginagoa egitea «ebanjelio purua» dela aldarrikatu du. Jon Rejadoren elkarrizketa bat Berria egunkarian.
Sakelako telefonotik ari da Jose Angel Martinez de Bujanda (Santikurutze Kanpezu, 1958); gehienentzat, Txarly
goitizena du. Zaballako espetxean dagoen Valentziako preso bat aske
uztear daudela eta, bidaia lotzen ari da. «Bilbokoa balitz, arazorik ez;
horretaz arduratzen diren elkarteak badaude, baina Valentzian...».
Kafesnea izotzarekin eskatu, eta kaleko mahai bat aukeratu du, lasai
hitz egiteko.
Agian, hasteko... nondik dator goitizena? Txarly...
Apaiztegian jarri zidaten, eta ordutik daukat. Edonora joanda izen horrekin ezagutzen ninduen norbait zegoenez, bada... Txarly, Txarly, Txarly... eta gaur egunera arte. Ez naiz jatorrian sartuko, nahiko barregarria delako, eta inor gutxik dakielako!
Nola heldu zinen apaiztegira?
Eraman ninduten, baina nik nahi nuelako. Beti nahi izan dut apaiz izan. Apaiztegian sartu aurretik aitak bi urtez bidali ninduen Logroñora [Espainia], izebarekin. Bi urte geroago galdetu zidaten, eta, argi nuenez, bada... sartu nintzen.
Nola heldu zinen espetxeko kapilaua izatera?
Ikasketak bukatu nituenean, bi urtez geratu nintzen apaiztegian, OHOkoen hezitzaile gisa. Ostera ateratzea eskatu nuen, eta Oionera mugitu nintzen. Hamahiru urte pasatu nituen bertan, gero Done Bikendi Arriagako parrokian 2005era arte, eta 2005eko irailean espetxeko kapilau izendatu ninduten.
Ordea, espetxea aurretik ezagutzen zenuen, espetxe pastoraltzan baitzeunden, ezta?
1997. urtetik sartzen hasi nintzen, bai. 2002an lehenengoz erabaki zuten Donejakue bidea egitea, espetxean; eskarmentua nuen, OHOko ikasleekin hainbatetan joanak ginelako hara. Orduko espetxeko kapilauak eskatu zidan espetxean azaltzea zer zen Donejakue bidea, jendeak ideia askorik ez zuelako.
Eta?
Hala zen, bai. Antolatzaileek ez zuten ideiarik ere, eta presoek... pentsa! Serio jarri nintzen. Argi utzi nien aterpetxeak zeudela, ez hotelik, ezta ostaturik ere... eta orduan bota zidaten: «Zergatik ez zatoz zu?». Urte bat geroago kapilauari laguntzeko hasi nintzen moduluetan sartzen; Jesus Marauri aurreko kapilauak 2005ean utzi zuen, eta ni geratu nintzen.
Zein izan zen espetxean sartu zinen lehen aldiko sentsazioa? Zer espero zenuen, eta zerekin egin zenuen topo?
Pastoraltzarekin borondatezko lana egiten genuen. Dena den, gaizki utzi ninduen Donejakue bidea lehenengoz egin osteko bisitak. Erakusketa bat prestatu genuen, eta orduan sartu nintzen lehen aldiz modulu batean, zerbitzuburu batekin. Han ikusi nituen begiradak... ufff... Zerbitzuburu batekin nengoela ulertu behar da! Gerora, begiradak erabat ezberdinak izan dira.
Zer lan egiten zenuten pastoraltzarekin?
Bisak egiten genituen. Preso bati bisita egin, horrek beste bi lagun ekarri... Azkenean taldetxo bat sortu zen, eta, hasieran bisitatzen genuen presoa atera arren, besteekin jarraitu genuen; bi astean behin, asteartean, tarte bat pasatzen genuen haiekin: hitz egin, mesedetxoren bat eskatu...
Zure lana behar espiritualak asetzearekin lot badaiteke ere, elkarrizketa batzuetan iradoki duzu behar material batzuk asetzen dituzula eta bitartekari lana egiten duzula.
Ni barruan banago, apaiza naizelako da; hori da interesatzen zaidana. Baina horrek ez du esan nahi egunero sermoia egiten ari naizenik. Predikatzen bai, baina jendea lagunduz. Barruan daudenei bizitza apur bat atseginagoa egiteko nago barruan; batzuekin hori lortzen badut... hori ebanjelio purua da.
Espetxe egiturarekin borrokatzea al da?
Inondik inora! Ez dago borrokarik. Bakoitzak bere eragin eremua du; ni ez naiz zaintza lana egiten hasiko. Haiek direla agintzen dutenak? Etxetik kanpo jokatzen dudala? Trabak jar ditzaketela? Bai, noski. Haiek bere lana egiten dute; ondo edo txarto egiten duten, beste kontu bat da.
Espetxean kapilau hasi zinela hamar urte beteko dituzu aurten. Zer hausnarketa egiten duzu lan horretaz, hamarkada baten buruan?
Nire kideei esan ohi diet elizbarrutiko postu onena dela. Ez didate sinesten, baina hala da. Maite zaituzten leku batera zoaz, estimatzen dute egiten duzun lana, eta baloratua zara. Interesagatik dela? Izan daiteke, baina baloratua zara. Kalean, jaunartzeekin borrokatu behar duzu, bataioekin, ezkonduko diren bikotekideekin... Espetxean, ez. Esango nuke askori alaitu diedala bizitza; beste askorekin haserretu naiz... Hortik aurrera, ahal dugun moduan egiten diogu aurre egoerari.
Zein zentzutan?
Bederatzi urtek askorako ematen dute, baina nola asko heldu diren zu baino geroago, mugitzeko askatasun handiagoa duzu, eta hori espetxean ona da. Mesedeak egin behar dituzu, eta, horretarako, askotan, funtzionarioen mesedeak lortu behar dituzu.
Eta espetxearen izaeraz?
Espetxeak zigortzen du. Batzuei laguntza apur bat eman diezaiekeela? Izan daiteke. Kanpoan egoera txarto badago... Seguru nago bakarren batek egunean hirutan jaten duela —txarto, baina jan—, eta kalean ezin izango lukeela ezta hori ere egin. Espetxean dagoen gaixotasun nagusia pobrezia da; ni ez banaiz izan inoiz gizartearen parte, ezin nauzue 'gizarteratu'. Lehenik eta behin gizarteratu beharko nauzue.
Zigor kodean egindako aldaketen harira, beste egoera batzuk ikusi al dituzu?
Haien buruak espetxean inoiz irudikatu ez dituzten pertsonak heltzen ari dira: alkohol proba batean muga gainditu, eta poliziei oldartu zaiena... Inork ezin du halakorik pentsatu; delituak besteenak dira.
Gizarteak ba al daki zer den espetxea?
Gizarteak ez daki zer den espetxea, eta han sartzen den apaizak ere ez daki gehiegi. Espetxea zer den jakiteko preso egon behar da; ez bisitan joan. Dena den, ez da esaten duten bezain txarra.
Eta askatasuna kentzearen ideia? Geroz eta ohikoagoak dira zigorrak handitzeko eskaerak eta ekinbideak.
Arazoa da jendeak pentsatzen duela hori besteentzat izango dela. Kaleko jendearekin hitz egiten esaten diet haiek ez direla espetxera joango, baina, agian, iloba ikustera joan beharko dutela. Larritzen dira. «Zer diozu?». Egun batean lagun guztientzat haxixa erosten badu, harrapatzen badute trafikantetzat joko dute, eta, horregatik, lau urte dira. Lau urte espetxean... Hango apaizak ere ezin du imajinatu. Baina egun soil bat ere... Ez dizute askatasuna kentzen. Dena kentzen dizute. Espetxeko egun bat zer den... kaleko inork ez du halakorik bizi izan. Abokatu eta epaileren bat aste batez sartuko nuke, Zaballan bertan. Batzuek duten egoera ikusita, ez da arraroa bere buruaz beste egiten saiatzea.
2005etik 2011ra arte hemeretzi pertsona hil ziren Langraizen.
Bai, zuzendariordeak eragin zuen presioak eragina izan zuen. Funtzionarioek jendeari presio egin zion, kideak salatzeko, eta...
2004-2005ean ere sexu gehiegikerien salaketak izan ziren...
Zuzendariorde horren garaian ere bai. Epaitu eta zigortu zuten, baina libratu zen, nolabait. Gehien hitz egin zezaketen emakumeek ez zuten hitz egin, berriro espetxera itzuliko ziren beldur. Baina zigortu zuten. Dena den, ez da orokortu behar. Espetxeetan droga sartzeagatik preso dauden apaizak daude, adibidez. Denetarik dago talde guzietan.
Gizarteratzeko zentroen baliagarritasunaz hitz egin duzu. Ordea, egitasmo guztiak bizilagunen kritikak jaso dituzte.
Eta alkateak horiei kasu egin die, beste batzuei ez bezala. Dena den, jendeak ez daki zer den halako zentro bat. Uste oker eta ezjakintasun gehiegi daude oraindik.
Beste maila batean, espetxeko kapilaua zarenetik aldaketarik egon al da zure jardunean?
Garai batean, 80 etorri izan ziren; gaur egun, 45-50 etortzen dira... Inoiz ez dut aztertu zergatik, edo zergatik ez. Etortzen direnen artean denetarik dago: sinesten dutelako, ez dutelako ezer hoberik egiteko, beste modulu bateko norbaitekin elkartzeko... Hala eta guztiz ere, kalean nahiko lukete barruko mezatan dagoen borondate ona, interesa eta gogoa.
Ez dakit kasu egiten ote diezun Eliza katolikoaren egituren mugimenduei, gertukoei eta urrutikoei. Orain, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainaren lekukoa hartuko duenari buruz ari dira.
Ez dut inolako interesik gai horretan. Nigatik, neurekoia izanez, Asurmendi beste bi urtez jarraitzea nahiko nuke. Hartara, Francisco I.a aita santuaren lerroak indar gehiago hartuko luke.
Eliza aldatzen ari al da?
Egia esan, ez dakit... Espetxean egond,a ez dakit zer gertatzen den kalean; ez dakit zer gertatzen den ezta elizbarrutian ere! Beste bi apaizekin bizi naiz, eta zerbait esaten didate, baina... Horrenbeste gauzatan zabiltzala, zaila da ezertaz ohartzea.
Eta erlijioaren papera?
Ez dakit. Nire ustez, balioak galtzeak ez dio mesede egiten gizarteari; eta ez naiz ari elizaren balioez. Batzuk pozik daude, nahi dutena egiten dutelako, baina... ezin dutenak ezer egin? Etxetik bota dituzten pertsonak? Agian, fedeak lagundu dezake, baina... mugak behar dira. Marc Marquezen motorrak, korrika egiteko bada ere, galgak ditu, bestela ez lukeelako lasterketa bakar bat ere bukatuko. 36ko gerratik hona egungo belaunaldia izango da haien gurasoak baino okerrago biziko den bakarra!
Eta Elizaren egitekoa...
Ebanjelioak balio indartsuak ditu, eta, gehiago jarraituz gero, agian hobeto biziko ginateke. Ez Eliza hobeto biziko litzatekeela, baizik eta gu. Presoei esan ohi diet Jainkoari ez zaiola mesederik egin behar. «Ze pozik dagoen Jainkoa, hemen otoi egiten gaudelako». Jainkoari bost! Jainkoak nahi duena da gu zoriontsu izatea, eta tontoa izan behar da, gero, hamar urteko espetxe zigorrean amaitu den ibilbidea egin behar izatea zoriontsu izateko.
Ongizatearen gainbehera aipatu duzu... Elizak ez al dio babesa eman hori eragin duen gobernuari?
Tontakeria borobila da; Gobernuak Eliza babesten du, komeni zaiolako. «Oso katolikoak gara», diote. Zuk ez duzu ideiarik katolikoa izatea zer den! Interesatzen zaiena defendatzen dute. Elizak hori babesten du, engainatzen uzten delako, edo zerbait lortuko duela pentsatzen duelako. Baina azkenean ez du ezer lortzen. Hori ez da kaleko Eliza. Egunero lanean ari diren horiek dira Eliza: Caritasen lana, Berakah, elizetan ero moduan lanean ari diren apaizak duten apurrarekin...
Antonio Maria Rouco Varela Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakari ohiaren inguruko berriak kaleko eliza horren muturreko adibideak dira, hortaz.
Gizon horrek, zerbait izan badu, galdu egin du. Elizaren printzetzat edukiko du bere burua, baina argi esan zioten ebanjelioa irakur zezala. Dena den, ezin da Eliza egoera horiengatik epaitu. Badaude egunero laguntzen saiatzen diren milaka kristau, baita kristau ez diren beste horrenbeste ere. Ordea, kristauek egiten dute, hala sentitzen direlako.
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren azken liburuari buruz zerbait irakurri al duzu?
Ideiarik ez. Ez dakit zertaz ari den.
Ez dituzu albisteak ikusi?
Badakit horri buruz iritzia eman duela, baina albisteren bat ikusi dudanean paso egin dut. Ez dut Munillaren ezer irakurtzen, gainera, ez dut entzun ere egin gaiari buruz egindako iruzkina edo iritzia. Dena dela, gai askoz ere garrantzitsuagoak daude gai horri buruz idazten hasteko.
Bukatzeko, bularrean duzun orbain hori?
Hilda beharko nuke aspaldi.
Zer gertatu zen?
Zortea izan nuela. Donejakue bidea egiten konturatu nintzen zerbait gertatzen zitzaidala. Bukatu nuen, eta, itzultzean, bihotza gaizki nuela esan zidaten. Ebakuntza behar nuela, baina presarik gabe. Bost urte pasatu nituen azterketekin, eta azkenean eguna jarri zidaten. «Ezin dut», erantzun nien. «Donejakue bidera noa; bost urte pasatu ditut zain, hilabete bategatik ez da arazorik egongo, ezta?».

No hay comentarios:
Publicar un comentario