Bizkaia Irratian emon dan gogoeta,
2015 urteko eguen santuz.
Batu eta
banatu
Egunon Bizkaia Irratiaren
bitartez Arratiara urreratu zarien guztioi. Eguen Santua ospatzera goaz.
Guretzat jai bat baino gehiago, tradizio bat baino gehiago, folklorea baino
gehiago, opor egun batzuk baino gehiago. Ebanjelioaren iturriko ura edan gura
dogu Eguen Santu hau santuagoa egiteko, behar bada.
Eguen Santu hau krisi sasoian
ospatzen dogu aurten be. Badatoz hauteskundeak eta politikoak ez datoz bat.
Batzuk krisi gorrian gagozela, Besteak krisia pasatu dala. Beste harek arindu
dala.
Baina gure herrian jende asko
oraindino txarto pasetan dabil.
Manu, adibidez. Tira-bira luze bezain gogor baten ostean,
lortu dau BBKk bere etxea onartzea hipotekaren ordainketaren parte lez.
Hipoteka ezin ordaindu, behar barik geratu zalako, etxeko bildurra zan etxea be
galtzea. Familiako baten etxean bizi dira orain, behar txikiak lortuz han edo
hemen.
Edo Mari. Urteak ohean.
Errumaniako andra batek laguntzen deutso seme-alabak falta diren bitartean,
ohetik altxetako be arazoak ditu-eta. Baina beti hartzen gaitu irribarre handi
bategaz Gure Jauna eroaten deutsagunean.
Batzen
gaituan Ogia. Eukaristiaren ogia. Hona gaur bere jatorria Biblian irakurri ahal
dogunez…
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo eskutitzatik
( 1 Ko 11, 23-26 )
Senideok: Jaunagandik hartu
neban nik, neure aldetik zuei emon deutsuedan hau: Jesus Jaunak, saldu eben
gauean, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu ebala eta esan: «Hau
nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarri».
Afal ondoan gauza bera egin
eban kalizagaz, esanez: «Kaliza hau itun barria da, nire odolaz ezarria; egizue
hau, edaten dozuen bakoitzean, nire oroigarri». Beraz, ogi honetatik jaten eta
kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotzea iragarten dozue,
Bera etorri arte.
Jaunak
esana.
Eta poema txiki honegaz
gaurkotu daikegu irakurgai zoragarri hau:
Jesus,
Beti
zu hartzeko prest egon nahi dot Eukaristian.
Zurekin
egoteko premia daukat,
elikatzen
eta bizia emoten dauan ogian.
Beti
izan nahi dot Jainko gose,
eta
beti egon nahi dot zuk nire barrua betetzeko irrikan.
Hainbat
anaia-arreben goseak
ez
nagiala utzi ez hotz ez bero,
eta
beti egon nadila laguntzeko prest.
Eukaristia
bakoitza
benetako
jaia izan dadila;
izan
be, danok, alkarregaz
asetzen
gara zure presentzia biziagaz.
Eskerrik
asko gogoan gaituzulako,
eta
zu hartzeko poza
emoten
deuskuzulako;
horrela
hazten gara-eta
fedean,
itxaropenean
eta
besteenganako maitasunean.
Eukaristia
bakoitzak
zuri
jarraitzeko indarra emon deistala.
Batu eta banatu.
Eukaristiak batu egiten gaitu. Senide legez elkar ikusi
eta tratatu.
Banatu. Eukaristiak gareana eta doguna banatzera eroan
behar gaitu.
Maitasunean.
Maitatzeko era asko dagoz. Jesusek bat erakusten dausku:
gurasoak umea maite dauan legez.
Holan ikasiko dabe seme-alabak senideak zelan tratatu.
Aita beraren seme-alaba legez, Jainkoa bat bera dogu eta.
Gizakia, gizon emakumea balio
nagusi legez hartu dau Jainkoak eta horregaitik deitu deusku bere ondora, bere
Berbea eta ogia konpartitzera. Ez dogu edonor gure etxera gonbidatzen, ez dogu
edonor gure mahaian jesartzen. Gure giza izatearen balioa argitu gura dau
Jainkoak holan, gizakia alboratu barik.
Sasoi haretan, judeguen
Pazkoan, eskuen garbitzearen ezaugarria egiten zan. Ezaugarri horrek hauxe esan
gura eban: kanpotik zein barrutik garbi egon behar dogula Jainkoaren misteriora
hurreratzeko.
Jesusek, eskuak bakarrik ez,
oinak ere garbitzen deutsiez ikasleei. Jainkoarena urrean egoteko behar dogun
garbikuzia edo garbitasuna senidea zerbitzea da, pobreari laguntzea, justizia
egitea.
Batu eta banatu.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Jn 13,
1-15
Pazko-jaia gainean zan. Jesusek, jakinik mundu hau itzi
eta Aitagana joateko ordua heldu jakona, munduan ziran beretarrak maite izanik,
azkenean bete-betean maitatu zituan.
Afaltzen ziharduen. Ordurako deabruak sartua eutson
buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, jakinik
Aitak dana bere esku jarri eutsola, Jainkoagandik etorria zala eta Jainkoagana
joiala, jagi zan mahaitik, erantzi eban soingainekoa eta, eskuzapia harturik,
gerrian lotu eban; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi
jaken, eta gerrian eban eskuzapiaz lehortzen.
Simon Pedrogana heldu zanean,
honek esan eutson: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?» Jesusek erantzun eutson:
«Nik egiten dihardudana zuk ez dozu orain ulertzen; geroago ulertuko dozu».
Pedrok barriro: «Zuk ez
deustazu sekula niri oinik garbituko». Jesusek erantzun: «Garbitzen ez
bazaitut, ez dozu Nigaz zerikusirik izango».
Simon Pedrok esan eutson:
«Jauna, orduan oinak ez ezik, baita eskuak eta burua ere». Jesusek erantzun
eutson: «Garbitua hartu dauanak ez dau oinak baino garbitu beharrik, guztiz
garbi dago-eta; eta zuek garbi zagoze, baina ez guztiok». Izan ere, baekian
nork salduko eban; horregaitik esan eban: «Ez zagoze guztiok garbi».
Oinak garbitu eutsezanean,
soingainekoa jantzi, barriro mahaian jesarri eta esan eutsen: «Ulertzen dozue
egin deutsuedana? Zuek Maisu eta Jauna deitzen deustazue, eta ondo deitu ere,
halantxe naz-eta. Beraz, Nik, Jauna eta Maisua nazan honek, zuei oinak garbitu
badeutsuedaz, zuek ere alkarri oinak garbitu behar deutsozuez. Jarraibidea emon
deutsuet, zuek ere Nik zuekaz lez jokatu dagizuen».
Jaunak esana
Batu eta banatu.
Ogian gari aleak batzen diran moduan ogia egiteko, holan
batzen gara Eukaristiaren inguruan.
Ogia zatitu eta banatzen dan lez, holan banandu beharko
gendukez ogia eta hitza.
Atera bidera!
Arlo asko doguz nora jo Ebanjelioa eta ogia banatzeko.
Gure bizitzako ordu guztietan eta
ekintza guztietan bizi daikegu estilo honegaz:
-Beharrean lantegian, bulegoan,
dendan, norberaren etxean edo bestearen etxean, institutuan ikasten.
-Boluntario lez edo militantzia
sozio-politikoan.
-Kontsumitzeko orduan, non erosi,
zer erosi, eta aurrezteko orduan, Banka Etikoa erabili ala ez.
-Jagoten dogunean: gaixoa,
edadekoa, senidea, umea.
-Herrigintzan, auzoan edota
eskileran.
-Pertsona arteko hartuemonean.
Jesusek
egin eban lez, maitatzea eta zerbitzea hitz egitearen gainetik hartuz.
Batu eta
banatu.
Jesusen Eguen Santua ospatuz.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
bere
jokatzeko modu bera daukagunean
eta
gure bizitzak,
Jainkoak
danontzat nahi dauan Erreinuaren testigantza
emoten
dauanean.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
besteentzako
bizi gareanean;
besteari
gertatzen jakonak
ardura
deuskunean;
inoren
sufrimendua geurea balitz moduan
sentitzen
dogulako;
albokoa
senide dogunean,
ezagutu
ez arren.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
biziaren
alde konprometitzen gareanean,
justiziaren
alde burrukatzen dogunean,
bakea
eta harmonia eraikitzen ditugunean,
injustiziari
aurre egiten deutsogunean
eta
geure gari-aletxoagaz laguntzen dogunean
mundua
aldatzeko.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
bat
egiten dogunean,
konpartitzen
hasten gareanean,
alkarregaz
ikasten dogunean,
gure
arteko ezbardintasunak gainditzen doguzanean,
kristau-alkartearen
abentura bizi izateko animatu eta
Jesusen
bideetatik hasten gareanean.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
mundu
honetako arazoez arduratzen gareanean;
adi-adi
jartzen bagara,
bizitza
honetan berba egiten dauan Jainkoak zer esango;
historiako
joan-etorriek barrua ikutzen deuskuenean;
eta
danok bat eginda, jartzen gareanean
Jainkoaren
nahiaren bila gure sasoi honetan.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
gure
bizia eta gure izate osoa,
bere
proiektuaren zerbitzuan jartzen dogunean;
Mariaren
antzera,
bere
nahia eginez,
bere
Hitza bizi izanez,
bere
proiektua eraikiz
geure
apurragaz.
Jesusen
Eguen Santua ospatzen dogu
bera
bizi dala sinisten dogunean;
eta
konfiantza osoa daukagunean
behar
dogun indarra emongo deuskula,
gure
hitzaren bidez berba egingo dauala,
geure
eskuekin jokatuko dauala,
bere
Espirituagaz bat eginda bizi bagara,
mundu
hobe bateen itxaropenak bultzatuta,
gutariko
bakoitza oraintxe bertan hasten bada lanean;
horixe
bai dala Jesusen Eguen Santua ospatzea!
Eguen
Santu zoriontsua guztiontzat.
Batu
Jesusen Ogiaren inguruan.
Banatu
haren ebanjelioa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario