Páginas

miércoles, 11 de marzo de 2015

Igorre: parkamenaren Jaia 2015

Martitzenean, martxoak 10a, Igorreko KT 03 taldeak bere lehen aldiz osaptu dau adiskidetzearen sakramentua. Igorreko KT 04 taldeak barriztau egin dau ospakizun hau.
Hona hemen umeak landu dabezen itaunak:




Jainkoagaz (edo senideagaz) lotzen gaituan soka ebagitea da pekatua.
Ebagi dan kordela korapilo batez lotu edo batu geinke, hori da parkamena.
Korapiloak gogoratuko deusku behin apurketa bat egon zala, behar bada ez dogu ahaztu baina parkatuta dagoena.



Itaunak:

Ahoaz, Jonas.
Guzurra esan (guraso, senide edo andereñoari), larrutu (ekinean txarto esan batan baten kontra), iraindu (barre egin), zauritu besteren bat…

Eskuez,
Egoista izan (ez itxi nire jostailuak, gauzak) lapurtu edo ostu, laguna jo, pelikan ibili, bestearen lanak izorratu…

Begiez, Bartimeo
Tranpak egin (eskolan edo jolasetan), keinu txarrak edo burlak egin…

Belarriez,
Ez entzun

Oinak, elbarria
Haserre banago jo laguna…

Bihotza
Jeloskorra izan, parkatzea ukatu, laguntza ukatu, nigan bakarrik pentsatu eta besteetaz ahaztu, gauzak pilatu eta pilatu, opariak jasoteko gogoa izan eta nik inoiz ez emon, Jainkoari eskatu nire probetxurako baina ez emon eskerrik edo ez aurrera egin maitasunaren gizartea…


Eta amaitzeko otoitz hau egin dogu danok batera:

Jainko, Aita ona.

Eskerrak emoten deutsuguz gu parkatzeagaitik.
Lagundu Zutaz ez ahaztuten,
alkar maitatzen eta alkarri parkatzen,
Zuk maite gaituzun legez.                               
Jesu Kristo, gure Jaunaren bitartez. Amen



Monitoreak esan deutsie: 

Ospakizuna amaitu ondoren kurutze apal bana oparituko deutsuegu. Kurutze horreek katekesiko partaidetzaren ezaugarri dira. Gorde ondo. Lehenengo Jaunartze egunean danok ipinita ekarri behar dozue-eta.
Al terminar la celebración os vamos a dar una sencilla  cruz como recuerdo de vuestro paso por la catequesis. Guardarla bien. El día de vuestra Primera Comunión todos tenéis que traerla puesta.
 

 Hona hemen KT 04 taldea, iazko argazkian:


No hay comentarios:

Publicar un comentario