Urtarrilaren 22an, San Bizente.
San Bizenti dinotse Diman, baina hotza hotza da, han eta hemen. Esaundak egia badino, neguaren bihotzean gagoz. Hala ere, dimostarrek Artaungo San Bizenti ospatu barik ez dabeko itxi.
Argazkiak: Ainara Lauzirika 2015. urteko ospakizunekoak.
Nor zan San Bizente hau?
Hona bidean.net orrian zer dinoskuen:
San Bizenti dinotse Diman, baina hotza hotza da, han eta hemen. Esaundak egia badino, neguaren bihotzean gagoz. Hala ere, dimostarrek Artaungo San Bizenti ospatu barik ez dabeko itxi.
Argazkiak: Ainara Lauzirika 2015. urteko ospakizunekoak.
Nor zan San Bizente hau?
Hona bidean.net orrian zer dinoskuen:
Lorentzo
eta Estebanegaz batera, BIZENTE da
Kristogaitik bizia emon eben hiru martiri nagusietatik bat. Bere eskuan
palma adarra dauala, irabazle urten dauan martiria dogu. Ondorengo
jakintsu eta santu askok goraldu dabe bere adorea, trebetasuna.
Bizente jaiotzaz Huesca-koa zan, kontsul familia bateko seme; bere ama, dinoenez, San Lorentzoren arrebea.
Eleiz ikasketak Zaragozan egin ebazan.
San Valero Gotzainak, bera baino
argiagotzat eukan Bizente, eta erakustaldi
gehienak bere esku itzi ebazan.
IV. gizaldian gagoz, Eleizearen
aurkako erasoaldirik zitalenean, Dioclecianoren agintaritzapean. Milaka izan ziran kristau sinismenaren alde egitearren, odol martiritza
jasan ebenak. Bizente agertu zan adorez
beterik: oinaze-zaldian zauriz josi eben eta burdinezko hatzaparrez urratu.
304. urtean hil zan.
Gogoan hartzekoak dira Bizentek
azken orduan itzi euskun erakustaldi zoragarria: “Oker zagoz, gizon petral hori, nire gorputza deseginez,
zigortzen nozulakoan. Bada nire barruan inortxok ere harrapatu ezin dauan bat:
libre eta bakez dagoan izakia. Zuk buztinezko ontzi bat apurtu gura dozu, hori
berez da apurtzekoa; baina ezin dozu barruko hori harrapatu, hori ez dago zure
eskuan”.
Kristau herriak gaur ospatzen
dau
San Bizenten martiritza,
birtute santuz ta on egitez
beterik dauka bizitza.
Odol gorriaz firmatu eban
bere bateoko hitza,
oi geurea be balitza!
Ondasun honeek hondatzekorik
ez da lapur, ez zitza…
zintzoak beti gerokoaren
Itxaropenez dau bihotza.
Meza ostean salda bero bana txokoan |
edo saldea baino gehiago! |
San Bizenti ermitea, Artaunen |
No hay comentarios:
Publicar un comentario