Páginas

miércoles, 14 de noviembre de 2018

San Millan ospatuko dabe Dimako Biteriñon

Mezea zapatuan izango da. eguerdiko 12:00etan. Biteriño auzoan dago, Dima, San Kristobal eta Aratun arteko bideak bat egiten daben tokian, XVIII. gizaldiko guruztoki barrokoa, San Millan-zar lehengo tokitik 300 metrotara.



Ermita txikia da, behar bada Dimak dituan 16 ermitatik txikiena.

Juan Mari Iturratek ospatu eban meza buru, lehengo urtean, Iturrate dohatsuaren lobea, bertan dago eta Dimako dohatsu honen jaiotetxea.


Eguraldi ona aprobetxatuz, hainbat jende hurerratu zan meza ospatzera. Kalahorrako Elizbarrutiko Artxiboan, 1771. eta 1775. urteen artean Diman egozan 16 ermitei buruzko agirian hain zuzen ere.

 Nor zan San Millan?

VI. gizaldian jaio zan gaur egungo Berceon, Errioxan. Bizitza eremita eroan eban, eta abade egin ostean, La Cogollako mendi lerroan bizi izan zan Cogollako Millan (473-572).

Eliz ondasunak behartsuen artean banandu behar zirela-eta, arazo ugari izan zituan bere nagusiekaz eta parrokiagaz.

Latinerazko izena Aemilianus izanik, erderaz San Emiliano lez be ezagutzen dabe. Azaroaren edo zemendiaren 12an da bere jaia, nahiz eta hurrengo zapatuan ospatu.

Argazkiak: Nati Bernaola






No hay comentarios:

Publicar un comentario