Páginas

sábado, 15 de noviembre de 2014

Bizkaiko Eleizbarrutia %90 baten autofinantzetan da

Bizkaiko Eleizbarrutia %90 baten autofinantzietan dala. Aurton lehenengoz krisiak eraginda Caritasen aurrekontua Bizkaiko 300 parrokiei eskaintzen jakena baino handiagoa izan da.


On Mario Izeta gotzainak adierazo dau herrialde baten errealidadea azaltzean ez jakola bakarrik egoera makroekonomikoari erreparatu behar. Jendartea gero eta ustelkeria kasu gehiagoren lekuko danean, Eleizbarrutitik batzuek galdu dabezan baloreak berreskuratzeko deia egin dabe.

Gasteizko alkateak, Maroto jaunak, diru sarreren errentarako bermeari buruz esandakoen harira, Izeta gotzainak honakoa esan dau. 

Bizkaian gaur egun 305 abade dagoz, horreen artean 200 abade 65 urtetik gorakoak. Gaur egun pastoralaza lanetan dagozan 120 laikoek hametik aurrera ardura handiagoa eukiko dabe.

Iturria: Bizkaia Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario