Don Alejandro Sagarnaren hilobia Itsasun |
Lehen bisitaldia Itsasu herria ikusteko izan da. Bertan izan dabe zain Peio Ospital kantaria gidari lanak egiteko. Aukerea ez da izan kapritxo bat. Zeanuriztarrek bertako kanposantuan daukie lurperatuta seme kutun bat: Don Alejandro Sagarna.
Gerra denporan Ipar aldera ihes egin beharra euki eban Zeanuriko seme honek, han jarraitu eban abade lanetan, bertan hil zan eta hantxe lurperatu eben. Zeanuriko parrokikoek ez dabe ahaztuko Errigoitiko parroko izan zan abade hau.
Alejandro Sagarna Achitia, Bruno Sagarna Bengoa eta Petra Achitia Beobideren semea zan, Zeanuriko Andra Mari Parrokian bateatu eben 1894. otsailaren 9an.
Azalpen guztiak gidari ospetsu baten eskutik izango dabez: Peio Ospital kantaria, Pantxoa eta Peio bikotearen kidea, hainbat aldiz Arratian kantetan ibilitakoa.
Itsasuko parrokia eta kanposantua |
Ondoren, Peioren eskutik, Ezpeleta be ikusi dabe bisitariek. Bertan, Etxegarai Kardenalaren arrebea agurtzeko aukerea izan dabe, bere jaiotetxea ezagutuz. Bazkaria Donostian prestatu dabe antolatzaileak.
Argazkiak: Peio Ospital
No hay comentarios:
Publicar un comentario