Páginas

sábado, 16 de agosto de 2014

Zeanuriko Andra Mari Eguna 2014

Zeanuriko Andra Mari eguneko Meza Nagusiko gogoeta eta irudi batzuk. Eskerrik asko hain ospakizun ederra preparetan lagundu deuskuzuenoi. Koruko argazkiren bat heltzen jakunean, haxe be sareratuko dogu!









Ezbardinen arteko besarkada bategaz datorku gaurko ebanjelioa, Andra Mariaren jasokundearen, zeruratzearen jai handi honetan. Biblian sarri daukaguz holakoak: Jose eta bere senideak, Moisesen ama eta faraoiaren alabea, Jesus eta samariako emakumea, samariarra eta lapurtu eben gizona…

         Maria eta Isabelek pozarren kantetan dagoz, euren barruan dagoan indar askatzaileaz jabeturik, gizaterian zelako ona egingo daben euren umeak, Jesusek eta Joanek aurretiaz ospatuz.

         Maria, gaztea, Galileakoa… Isabel, atso zaharra, Judeakoa…

         Mariak eta Isabelek erakutsi egiten deuskue bestea onartzera, ondo etorria emotera, besarkatzera, askatzera. Batak bestearengan aurkitzen dau indar berezi bat, gure esku ez dagoen indarra, Jainkoari esker, matxan jartzeko.

         Bat egin eta besarkatu.
Bat egin eta arimak alkarrekin kantatzen dabe.
Bat egin eta otoitzean egiten dabe batera.

         Guk mila muga, aitzakia eta desbardintasun egiten doguz gure artean. Asko. Lar. Bestearen sentimenak gureak ere badirela konturatzekoan, muga, horma eta hesi asko jausi eta desegin egiten dira. Orduan, tokia eta lekua egiten deutsagu besteari, ezezagunari, Jainkoari.

         Guk be, Jai handi honetan, Isabel eta Mariagaz batera, hasi daigun besarkaden aldi bat, eurekin batera esan deiogun baietz Jainkoari eta besteari, auzoari, ezezagunari, aspaldi berba egin barik daukagun horreri.

         Zorionak!



No hay comentarios:

Publicar un comentario