Páginas

miércoles, 30 de julio de 2014

Ander Manterola abadeari omenaldia Zeanuriko Ipiñan Santiagotan

Zeanuriko Ipiñako Santiago Apostoluaren parrokioan om,enaldi beroa eskeini jakon Ander Manterola abadeari. Zaindariaren jaia zala-eta, Meza Santua ospatu zan lehengo eta behin. Hona ondoren ikusi entzundako batzuk.

Parrokiko erretaularen argazki bat oaptu jaon oroigarri moduan.
Dantzariek agurra egin eutsien eta Eñaut Intxaurragak bertso bat eskeini eutson.
Txomin Ozerinjauregik Ipiñako parrokiko azken urteon historia labur bat irakurri eban.
Hona hemen argazki batzuk eta bertsoa bera.










Domekero, aspalditik, Santiago eliza honetan meza gidari dogun ANDER Abadeari,

Ipiñaburuko eliztarrok omenaldi bat zor deutsagula uste dogu.

Eliza hau 1550. urtean egindakoa da eta parrokia izendatua Calahorrako
gotzaindegiaren eskutik, bataioak, aitortzak, hiletak eta beste edozelako elizkizunak
ospatzeko baimendua Ipiñaburuko eliztarren zerbitzurako.

Mende batzuk lehenago zegoan eliza, Ipiñaburu inguruan bizi eta lanean zebiltzan
pertsonen erlijio zerbitzuetarako irekia izan zan.

Garai honek dokumentu interesgarri bat itxi deuzkue:

Bizkaiko Eliz Barrutiko bataio, ezkontza, hileta eta abarren liburu zerrenda zaharrena
Ipiñeko eliza honetakoa da. 1501. urtean hazitakoa (orain dala 513 urte). Aurretik 100
orriko beste liburu bat ere baegoan, dana dataz beterik baina liburu hau galduta dago.

1881ean (orain dala 133 urte) parrokia izatea ukatu jakon.

1941ean (orain dala 73 urte) auzotarren eskaerari erantzunez, Javier Lauzurika
Gasteizko gotzainak bertara etorri eta barriro ere parrokia izendatuko ebala agindu eban,
auzotarrak baldintza bi betez gero: Kanposantu eta abade etxe barri bat egitea.

Egin ziren eta abade kamiñoa ere bai.

Handik 5 urtera, 1949. urtean, (orain dala 65 urte), barriro parrokia izendatu eben:

Lehenengo parrokoa: D.Leonardo Atutxa.

Lehenengo bataiatua: Maria Josefa.

Lehenengo ezkontza: Benito eta Petrarena.

Juan Mari Uriarte Bilboko gotzainak lehenengo ordenaturiko abadea; Jose Luis Iza

(1977ko urriaren 1ean)

 Anderrek azkenengo bataiatuak: Izaro eta Lander, orain dala urte bi baino gitxiago,
biak batera.

 Gaur egunera bueltatuta, lau hormetako eliza hau auzotarron ahaleginez berriztatu zan.

 Ipiñaburun Santiago eliza, aldamenean San Adrian eta Santa Ageda ermitak
dituela, auzotarrontzat “ikono” edo irudi bat da. Kristau izaeragaz lotura bizia daukana.

Urte hautan abade eta fraide asko ezagutu doguz hemen: D. Leonardo, D. Pedro,
eta gero Sakramentinoak, lehenengoa Aita Patxi eta azkenengoa Aite Agustin, D. Fabian,
D. Simon, D. Eusebio, eta abar....

Baina orain eliztar eta abade gitxi dagoz gure artean.

 Ondo dago Santiago Eleizaren historia apur bat gogoratzea, baina goazen gaurko
ekitaldiaren harira.

Ander!!:

Zu, euskaldunon izaera ikertzen eta gure nortasuna eta hizkuntza babesten hainbat
ordu emondakoa zara. Mundu horretan hezia eta egina. Guztiz pozgarria.

Baina gure gaurko omenaldia zure abadegintzagaz lotuta dago:

23 urtegaz abade egin eta gero abade ministerioan ibili zara: Mungian, Bilboko Alde
Zaharrean, Zamudion, Durangon eta Galdakaon ere bai.

Derioko Seminarioan irakasle bezala: formakuntza intelektualari garrantzi handia emanez.
Kristau fedea, herriko kultura eta gure hizkuntzaren loturak ikasi eta erakutsiz.

Bi hitzetako esaldi zahar bat esan geinke: Euskaldun fededun, zugaz bat egiten dau.

Azken urteotan gure artean zagoz.

Zu, Zeanurin plaza plazakoa zara. Ipiñaburuztarrak, plazara bizitzera joan dira baina
plazatarrak Ipiñaburura ez.

Domekero eta jai egunetan, Eliza honetako eta inguruko ermitetan meza
ospakizunak zuzentzen eduki zaitugu. Joan etorrian agian Santiagoko bidea egiñez.

Azkenean egunak joan egunak etorri: Ipiñaburuztar bihurtu zara.

Beti gure zerbitzari.

Berton daukazu hemengo zure etxea: Santiago Eliza.

Zuk ondo dakizu errotariek garie ihoten dauenean erropak urunez bete eta urune
arnasten dauela. Guk ere meza ospakizunean fede arnasa eta bizi poza hartzen doguz, are
gehiago, egun horretako mezua argitzerakoan, guk ulertzeko moduko hizkera erabiltzen
dozunean.

Gure artean ez dagoen bertako eliztar batek esaten eban: “Manterola eliz
ospakizunetan bene benetan ibilten da” eta hori egia da.

 Orain dala denbora gitxi esan zeunstan, Omenaldia, agurra dala, gurea ez da
agurra.

Santiago egun handi honetan, eliztar guztiok, zuri omenaldi bat egin nahi deutsugu
eskerrak emonez egiten dozun ahalegin eta laguntza guztiagatik.

Badakigu laurogei urte beteta dozuzala, baina, Santiagoren irudi horretan agertzen
dan moduen, martxan aurrera jarraitu behar dogu. Santiago bidea ez da amaitu oraindik.

Zure laguntzaren beharrizanean gagoz eta ziur gagoz, beti bezala, behar dan
moduan ahaleginduko zarela.

Eliztar baten eskutik hartu opari xume hau, guztion esker onagaz, bertan agertzen
da erretaula eder honen argazkia hitz batzurekin eskeinia, eta hauxe dino:

Ipiñaburun,
Ander abadea.
Santiago Elizan
Bizirik fedea.

Lege zaharrekoa,
Hizlari argia.
Igandero zabaltzen
Kristoren Berria.

Eta esaten dabe,
Kristauak bertatik:
“Eskerrik asko, Jauna,
Bihotz bihotzetik”

Ander Abaderan omenaldireko Ipiñaburun 2014ko Uztailaren 25an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario