Gaur Gaixoaren
Pazko egunean otoitz egiten dogu, eta aurtengo goiburuak gure fedea praktikan
jartzeko deia luzatzen deusku, Jesusek gaixoekin egin eban moduan: "Fedea
eta karitatea": guk ere geure bizia emon behar dogu gure senideen alde…
Kristo
berbiztuaren giroan jarraitzen dogu Pazkoaldiko seigarren domeka honetan. Gaur entzun
dogun Jaunaren Hitzak, Berbeak, hauxe argitzen deusku…
“Nik Aitari eskatuko deutsot,
eta beste laguntzaile bat emongo deutsue. Egiaren Espiritua”, Jesusen
espiritua, estiloa, arnasa, itxura, indarra. “Ez zaituet umezurtz itziko”. Hitzez
hitz, hauxe esan nahi dau: ‘ondoan dagoena’, defenditzeko, laguntzeko,
kontsolatzeko, zutik eusteko…
Gaur Gaixoaren
Pazko egunean otoitz egiten dogu, eta aurtengo goiburuak gure fedea praktikan
jartzeko deia luzatzen deusku, Jesusek gaixoekin egin eban moduan: "Fedea
eta karitatea": guk ere geure bizia emon behar dogu gure senideen alde…
Sarri "indibidualista eta
insolidarioa" dan gizartearen aurrean, "solidarioa eta senide artekoa"
izan behar leuke Elizak. Eta ez dogu beti asmatzen.
Askotan, gure
gizartean, baztertu eta abandonatu egiten da gaixoa, gaixoak ez dauelako
produzitzen, ez dauelako ezertarako balio, zama bat da, enbarazu bat. Ez jaku
erreza prisaz bizi dan mundu honetan, gaixoaren pausu txikia hartzea,
itxarotea. Ez jaku erreza hainbeste berba daukan gure gizartean, gortuta
dagoenari gauzak astiro errepikatzea, edota pazientziaz entzutea, behin eta
barriz, gauza bera errepikatzen deuskunari. Ez jaku erreza heriotzaren atarian
dagoenari, heriotzarako unerako laguntzea, eta hor darabilgu borondate oneko
guzurretan, entretenimenduetan…
Guretzat, fededunontzat, gaixoa sufritzen dauen
pertsona bat da, gure maitasuna behar dauena, gure hurkotasuna, harrera,
bidelaguntza eta arreta behar dauzena. Guretzat pertsona baliagarriak dira, eta
guk eurengan susmatzen dogu Jesusen irudia. Ez daigun ahaztu inoiz Berak
gaixoekaz erakutsi ebazan errukia eta maitasuna.
Gaixoa ez da
bakarrik gure ekintzaren helburua. Bera be eragilea da. Sujetoa. Sarri jartzen
ditu Jesusek baztertuak zutik eta martxan. Eta horretariko batzuk bihurtzen
dira Jesusen ikasle. Sufritu dauenak besteenganako errukia sentitzen dau, eta
bere esperientzia propiotik zabaltzen dau Jesus dala osatzen dauena, salbatzen
dauena.
Bada talde bat honetan eredu eta jarraibide doguna. Bizian gora.
Edadeari erreparatu barik, Jesus barriro ezagutu eta taldearen eragile
bihurtzen da mugimendu honetako kidea. Gure Artean, gure artean badogu aukera
hori, Ez daigun alperrik galdu!
Gauza bat da
sinistea dana ondo doanean, bizitza alde dogunean, eta beste gauza bat, oso
ezbardina, egoera mingarrietan ere Jaunagan jartzea konfiantza, bere altzoan
hartzea atsedena. Orduan Jesusen maitasunaren testigu egiten gara, pazkoaren
lekuko.
Bidea egitea da
jarrerarik garrantzitsuena. Baina…
"Ez zaitez nire aurretik joan, ezin izango
zaitudalako jarraitu.
Ez zaitez nire atzetik joan, galduko zaitut eta.
Ez
zaitez nire azpitik joan, zapalduko zaitut-eta.
Ez zaitez nire gainetik joan,
zure zama astuna sentituko dodalako.
Egin bidea nire ondoan, biok bardinak
garelako" (Jorge Bucay).
Zelan egiten dogu bidea gure parrokian, gure
Osasun Pastoraltzako taldean, nik neuk? Danok behar dogu Jesusek agindu deuskun
Espiritu laguntzailea. Berak bedeinkatu daiskula bide honetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario